Hausnarketa, indar metaketa eta bide berrien urraketa

Hausnarketa, indar metaketa eta bide berrien urraketa Pako Aristiren artikuluen harira azkenaldian sorturiko polemika tarteko, ekarpen txiki bat egin nahiko nuke.

 

Asko pozten naiz gure euskal-herri-mundu txiki honetan politika gogoeta berriak entzuteaz, azkenekotz!, Pako Aristirenak bezalakoak esate baterako: “Etsai jauna, buenos días” (Berria 2012/01/15). Batzuetan, altuan edo egunkarietan gogoetak egiteak, jendea haserretzea dakar, baina, ez bagara kontziente gauzak gaizki egiten ari garela, oraindik okerrago gaude, edo/eta berdina dena: askatasunetik urrunago. Gauzak gaizki egiten ari garela?… Askatasuna orain dela 40 urte baino gertuago edo urrunago ote dago? Hori da nire neurria, hori baita nire adina eta nire nahi bakarra gure herriarentzat.

Norbaitek erantzun dio Pako Aristiri, bere kolkotik barre egin nahian gainera (Berria 2012/01/17 Josu Iribar “On Pako Aristi Jaunari”). Zure bekatua, antza Pako, organo jotzeari uztea “pulpitutik sermoiak botatzeko” da. Argi dago baita funtzionario euskalduna dela kritika horren egilea, euskararen alde dabilena bere eguneroko lanean. Eta hor duzu zure benetako bekatua: euskaldunak gure etsaiek egindako habiara moldatu garela salatzea (nork ukatu ahal du euskaldunak ez dugula erakunde-politiko hauen sorreran parte hartu?). Ez da ba horrela? hegalak ditugu (begira azken hauteskundeak edo azken manifestazioa), baina hegaz ezin dugula egin konbentzituak gaude edo konbentzitu gaituzte.

Begira Pako, Josu Iribarrek ironikoki zer diotsun: “Bekatari eta inozoak gu, Amaiurren apustuan sinetsi eta sinesten dugunak”. Esaldi honek zenbat zuku dauka, alajaina!!. “Sinetsi” ez da politikako terminoa, mezara joatekoa baizik; agian beste sermoi ilusionagarriak nahigo ditugu gehiago: “bozkatu guri eta guk konponduko dugu hau!!”…Baita zera ere!, Zenbat urte gehiago behar dituzue? Zein da zuen “plan” berria? Akaso, jeltzaileei egiten zaien kritikak ez du besteentzat ere balio?.  “Apustua”, ah ze beste hitza! Herriko plazan ematen dira baina apustuak!, teman zabiltzala, eta ez politikan: honetan aurkarien indarra da neurria eta horretarako noren kontra gabiltzan argi eduki behar dugu, Pakok dion bezala.

“Amaiur” ama birjinaren parera eraman nahi dute zenbaitzuek, alderdi politikoak dira horientzat helburu eta ez bide. Fede itsu-itsua erlijiosoa da, politika: lorpenak dira. 40 urte gauza bera eta modu berdinean egiten, nola itxaron dezakegu emaitza ezberdinik?. Ongi etorriak Pako Aristiren hausnarketak: ez dago dogmarik, ez dago inorengan edo ezerengan “sinesmenik”, ez dago balore ukaezinik: hausnarketa, indar metaketa eta bide berrien urraketa behar ditugu.

Hausnarketa, indar metaketa eta bide berrien urraketa

11 pentsamendu “Hausnarketa, indar metaketa eta bide berrien urraketa”-ri buruz

  • Oso artikulu zentzuduna iruditu zait hauxe eta Pako aristirena berriz oso interesgarria.Josu Iribarrena berriz,penagarria,argudiorik ezean burla, eta paradoxa handi bat ezkutatzen du horrek, argudioen eremuan indartsu izatea denaren gainetik jarri zutenen argudio falta. Indar-metaketa abstraktua zena boto-bilketarako soilik agertu zaigu baliagarri eta boto horiekin politikeria besterik ez dira egiten ari oraindik. Jada mundu guztia ohartu da argudioekin soilik ez dela aski, indarra behar dela zapaltzaileak behartzeko eta Madriden eta Parisen lasai baino lasaiago dabiltzala.
    Dena dago aztertzeko eta kritikatzeko,baina Otegik agindu zuen “estridentziarik ez” eta orain Errekondo eta konpainia paper benetan tristea jokatzen ari dira espainiar politikagintza horretan egokitu nahian.
    Orduan gauzak horren ageriko daudenez, ematen du Otegiren jarraitzaile fidel horiek eztabaida bera ukatzean jartzen dituztela ahaleginak. Gara-k mezu bakarra onartzen du eta hori gutxi balitz, disidentzia patetiko gisa PCEr inguruko komunista espainolista batzuk agertarazi nahi dituzte (lehengoan Fredi Payak egin bezala). Jakina,sasi-abertzale horiek hanpatzea komeni ere komeni zaie, presoen artean, ezker abertzaleko jendean,gazteri iraultzailean eta euskal intelektual batzuen artean (Aristi kasu)dauden iritzi oso kritikoak estaltzeko.
    Neretzako indar-metaketa dogma bezala ere erabiltzen ari da.Indar metaketa zertarako?
    Desobedientzia zibila egiteko ala politikeo burgesean erortzeko?
    Eta azkenik, nazioarteko eragile horiek non daude euskal herritarren bahiketak salatzeko? Blair inperialistak aterako dizkigu ba babak eltzetik!
    Prozesu honek asimilazio eta erreformismo kirats gero eta nabariagoa du eta norbaitek salatzea,Aristik egin gisan txalotzekoa da.

  • Ni ere nahiko ados nago zuekin ba. Pako Aristiren zenbait artikulu irakurri dut azken aldian eta ikuspuntu beharrezkoa duela iruditzen zait. Nik nire autokritikarako erabili ditut idazlearen artikulu horiek. Metaketa behar dugu, pertsona askez osatua, eta etsaiaren aurrean tinkotasuna eta intsumisiorako joera. Uste dut hori gogorarazten duela Pakok, zorrotz agian, baina zorrotzegi ez zait iruditzen

  • Ez dakit Pako Aristi oso ados egongo den zurekin.
    .
    Gogoratzen dut ETAren borroka armatuaren aurkako jarrera argia adierazten zuela Pako Aristi. Esaterako 2003ko maiatzaren 5ean artikulu bat idatzi zuen Garan “ETA y el impuesto del valor añadido” non ohiko argudioak agertzen zituen borroka armatuaren aurka.
    .
    Hain argia zen beste komunikabide askotan oihartzuna eduki zuela, txalotzeko noski, besteak beste El Correo Español-en (2003-05-05, Florencio Dominguez “Errores de bulto”) eta baita FAES Fundazioan ere, non, besteak beste, Aristiren iritzia erabiltzen zuten Estatuaren ildo errepresiboa indartzeko:
    .
    “…..En serios momentos de debilidad para ETA simpatizantes del entorno radical señalaban: “Hay algo importantísimo que de primeras ganaríamos sin ETA: no habría seiscientos detenidos al año. Habría treinta y, quizás, tras varios años, nadie”12….(12 “ETA y el impuesto de valor añadido”, Pako Aristi, Gara, 6 de marzo de 2003.) ….. ”Estas críticas confirman que el abandono del terrorismo no exige que el Estado construya una narrativa legitimadora de dicha opción mediante la oferta de diálogo, ese relato explicativo es responsabilidad de ETA……”
    .
    http://www.fundacionfaes.org/record_file/filename/1329/_95-120_Alonso.pdf
    .
    Beti ona eta gaitza gainetik ibili nahi izateak halako paradoxak sortzen ditu.

  • “40 urte gauza bera eta modu berdinean egiten, nola itxaron dezakegu emaitza ezberdinik?”

    Pako Aristik Amaiuren bekatu bat edo beste aipatzen zuen. Alotsek bat ere ez. 40 urte horiek itxaron beharko ditugu. 40 urte al ditu estrategia berri honek ala?
    Nik ere bihar goizean nahi dut independetzia eta heldu artean epika heroiko askoa, baina uste dut pazientzia aput bat gehiago izan behar dugula, edo zuhurtasuna, ez dakit…

  • Ez dut esango zuzen ala oker baina bai Aristiren diskurtsoa bitxia iruditzen zaidala,
    .
    2003an Garan argitaratu zuen artikuluan “ETA y el impuesto del valor añadido” (martxoak 6 da data zuzena, barka aurreko akatsa) berriki argitaratu duen “Etsai jauna, buenos dias” artikuluan agertzen duenaren oso desberdina da.
    .
    Gogora dezagun 2003an izan zen Batasuna legez kanpo utzi zuten urtea, epaia martxoak 27 argitaratu zuten, eta Aristiren artikula 6koa da, hau da, 21 egun lehenagokoa hain zuzen ere. Aipatu artikulu horretan ETAren borroka armatua amaitu behar zela aldarrikatzen zuen eta baita bere barruko sentipenak agertzen ere.
    .
    Garai gogorrak/gogorragoak, ilegalizazioenak, zetozen eta Aristik horrela azaltzen zituen bere barruko asmoak:
    “Hubo un tiempo en que creí que la izquierda vasca era la más digna de Europa, la más dinámica y ejemplar. Hoy, esa izquierda se está desmoronando. Yo soy independentista. Pero quiero ser un independentista amable, pacífico, y simpático, incluso…. Por eso ahora me duele que mis aspiraciones sean vistas como inmundas ideas del demonio”. Hau da, Aristik etsaiaren (bere azken artikuluan gehien errepikatzen den hitzetako bat) aurrean “simpatico, amable y pacífico” agertu nahi zuen.
    .
    Duela 9 urte Aristik eskatu zuena bete egin da: ETAk borroka armatua utzi du, orain ilegalizazioa gaindituko den iraganeko kontua dirudi eta antza Aristik iritzia aldatu du eta ausartzen da independentista desatsegina izaten etsai aurrean. Horregatik, agian, iruditzen zaio Amaiur-ekoak “simpatico” eta “amable”egi agertzen ari direla etsaiaren aurrean, eta Sun-Tzurena egiten aholkuak ematen dizkie etsai aurrean teknika negoziatzaile egokiak erabili daitezela. Non dago atsegintasunaren neurri egokia?
    .
    Bere azken artikuluan Aristik aholkatzen digu gehiago irakurtzea: “gehiago irakurriko bagenu!”. Aholku ona da, eskertzekoa, baina deigarria da ikustea hainbeste irakurri duen Aristik ez dakiela gure idei independentistak beren sorreratik bertatik “inmundas ideas del demonio” direla Espainia eta Frantzia aldean, kartzela, debekuak, ilegalizazioak eta itxierak bezala. Eta hori gertatzen zela ETA sortu baino lehenagotik, eta ez alderantziz.

  • Alegia, erreza dela kontraesanak topatzea, hitzontzikeriaren talaiatik……niri ere etzait aparatokeria gustatzen, nik ere badut etor litekeenarekiko susmoa…..baina ukaezina da bidea hautatu eta taxutu dutenak fede onez (barka “fede” hitza erabiltzea, hortik egin dezakezue tira nire ekarpena egurtzeko) ari direla, ez oportunismoz, duela 35 urte beste hainbatek egin zuten bezala. Gure esku egongo baita hemendik hamar urtetara ezker abertzalea sistemaren enegarren hanka izan ez dadin, baina hori ziurtatzeko hartu beharreko konpromezuak ausarten ekintzen fruitu izango dira, dela desobedientziaren bitartez lortutakoak, dela beste ekintzen bitartez lortutakoak. Eta hor eztugu Aristi ikusi, azken 30 urteetan.

  • Pako Aristi azken 30 urtetan ez duzu hor ikusi eta hemendik aurrera ere nekez ikusiko duzu militantzia eskatzen duen ezertan. Argi utzi baitzuen artikulu batean, “Militantziaren errefusapena”, militantziaz duen iritzia. Horri buruz ez dut uste inoiz iritzia aldatuko duenik, baina beste zenbait gauzaz ederki aldatu du, aldatu duenez. Horra beste adibide bat. Larreak aipatu artikulu horretan Aristik esan zuen: “La lentitud es la gran conquista de una poltica inteligente”. Begira orain dioena eta alderatu.
    Indarrak biltzearekin denok gaude ados aspaldidanik, baina batzuk uste zuten borroka armatuarekin jarraitzeak ez zuela zergatik izan behar oztopo indar bilketa horretarako. Haiek ere zeharo konbentzituta zeuden, Aristi bezala, beren argudioen zuzentasunaz, eta gainera dena arriskatzeko eta emateko prest zeuden Aristi ez bezala. Azkenik, zorionez, onartu dute oztopoa zela eta hara non orain Pako Aristi oztopo berriak jartzen hasia zaigun. Izan ere, bere diskurtso ezkor eta etsipengarri horrek zertan laguntzen du indar bilketa horretan?

  • TroelsLundsVej 2012-01-22 23:21

    Pako Aristiren hausnarketak interesgarri dira jende askorentzat, beste askorentzat ez, ez naiz eztabaida horretan sartuko, baina nire ekarpena ere egin nahi diot gai honi, Alots Gezuragak bezala. Pako Aristi oso koldarra eta kalamidade bat iruditzen zait. Jende askori kritika gogorrak egin izan dizkio publikoki, izen eta abizenak idatzita, kasu batzuetan argumentu faltsuekin, eta hori oso larria da. Behin, berari dei egin nion, kasu zehatz batetan pertsona baten aurka egiteko erabili zituen datuak okerrak zirela esateko (oso itsusi uzten zuen pertsona hori), eta datu falsuetan oinarritutako difamazio publikoa egin zuenez, zuzenketa publikoa egitea espero nuela esanaz. Ez zuen halakorik sekula egin. “Bere aldeko” (nolabait esatearren)ideologiazko inguruetan bereak eta bi esan izan ditu jende askoz (kristorenak, benetan), baina beti bizkarretik. Pertsona eskasa, oso eskasa iruditzen zait.

  • TroelsLundsVej, Pako Aristi hau eta bestea izango da, hori eta hura egingo du, baina bere izen-abizenez ibiltzen da beti. Zuk bidali duzun iruzkinean, ostera, berari buruz esaten dituzunak, ezizenez sinatuta daude eta ezin ditugu argitan utzi, ez behintzat zeure izen-deituraz sinatzen dituzun arte. Sentitzen dugu.

  • Pako Aristiren hitzaldia Bilboko Kafe Antzokian otsailaren 8an. On egin.

  • Jon Agramont 2012-02-13 22:13

    TroelsLundsVej-ri: zu zera hemen difamatzen duen bakarra, Pakoren izena airean erabiliz ezer konkretatu barik, bidezkoa deritzozu hori? Erderazko esaera datorkit burura: “harria bota eta eskua izkutatu”. Zeozer konkretua esan mesedez: eguna, esanak eta zuretzako diren Pakoren gezurrak edo eta difamazioak. Nik Pakok esandakoak paparean, web honetan edo bere hitzaldientan irakur-entzun ditzazket, non daude zuk esaten dituzun horiek? Konkretatu denon artean erabakitzeko, zu zara difamatzaile bakarra momentu honetan foro honetan.