Haurren hazkuntza sistema, iraultza sozialaren gakoa (UEU)

“GAURKO HAURRAK, ETORKIZUNEKO HELDUAK”

Ikastaroa Iruñean UEUren eskutik

Justifikatzeko adibideren beharrik ia ez duen begi bistako errealitatea da gure gizartearen gaixotasuna. Eguneroko prentsari begirada laburra eman beste beharrik ez dago konturatu ahal izateko adibidez, noraino dagoen gurean instalatua mota orotako indarkeria. Emakumeen kontrakoa, eskola jazarpena, nerabe hiltzaileak, … Muturreko adibideak direla pentsa lezake norbaitek, eta agian arrazoia ere ez zaio faltako, baina oso kontuan hartzeko datuak dira zenbateraino igo den horrelako gertakarien maiztasuna, eta  halakoak burutzen dituztenen adin gero eta txikiagoa.

Adibide hauek muturrekoegiak direla pentsatzen duten hauek badute baina, gizarte eta gizabanakoen gaixotasuna hurbilago ere aurkitzeko aukera. Buru osasunerako zentroetako kontsulten eskakizuna izugarri igo da azken denboretan, erabiltzaileen adin tartea ere nabarmen jaitsi delarik honetan ere. Lotarako botikaren beharrik  ez duten gizabanakoak ia gutxiengoa dira, suizidioek eragindakoak dira  heriotza bortitz gehienak, depresioa ume ninien artean ere sumatzen hasi da …  Datuen zerrenda nahi beste luza liteke, irakurleak bete dezala seguru ezagutu duen beste hainbatekin. Drogamenpekotasunak, anorexia, sindrome

Gizarte eta norbanakoaren zoriontasun faltaren zerrendan hirugarren datu multzoa, “normaltasun” ean( sintoma edo arazo nabarmenik gabe) baina bizi pozik gabe, bizitzari zentzurik aurkitu ezinak eta asebetetze faltak sortzen duen sufrimendu gor eta mutuak harrapatutako milaka gizabanakoek osatzen dute. Kontsumismoa, heldugabetasuna, agintarienganako delegazioa.

Noiz arte segitu behar dugu normaltzat eta ekidin ezinezkotzat hartzen gure gizateriaren hondoratze emozionalaNormala eta berezkoa al du gizakiak gaiztakeria?…EZ. Gure zibilizazioa, Gizateriaren berezko baloreetatik asko aldendu da. Zergatik pasatzen da? Soluziorik al du? Non dago jatorria?…

Gauza onartua eta jakina da gizaki baten izaera bere bizitzaren lehen 7 urteetarako jada funtsean osaturik dela. Beraz adin horretan jarri beharko dugu arreta gure gizartea benetan eta errotik aldatuko duen iraultza egin nahi badugu. Etorkizuneko helduak izango diren oraingo gure haurrak bilaka ditzagun osasuntsu eta heldu. Horretan datza benetako aldaketa soziala. Alda dezagun gure hazkuntza sistema. Izan ere, esperientzia klinikoaren bitartez dakigu garai honetan errotzen direla helduaroko arazoen jatorri diren hutsune eta muga psiko -afektiboak. Eta hausnarketa: Benetan nahikoa zaintzen eta babesten al dugu gure kimuen hazkuntza prozesua? Gure espeziearen humanizazioa benetan babesten ari al gara?

Egun indarrean dagoen hazkuntza eredua gaixo dago, gizabanako ahul eta zoritxarrekoak sortzen dituelako. Indarrean dagoen sistemari komeni zaion hiritar tipoa, bestalde. Arazo politikoa da. Giza garapenaren gakoak, haur bat HELDU (hitzaren zentzu zabalean)benetan bilakatuko duen prozesuaren gaineko ezjakintasuna hain handia da, non familiak, hazkuntza prozesuan funtsezko papera duten horiek, betikotu egiten duten garapen osasuntsuagoa lortzeko ezintasuna.

Honetaz, eta garapen psiko afektibo osasungarri eta prebentibo baten gakoei buruz gehiago jakin nahi duenak aukera paregabea du Iruñean UEUren eskutik udazken honetarako antolatu ikastaroan.

Informazio gehiago hemen.

 

Psikoterapian eta neurosiaren prebentzioan aritua. Euskara eta literatura irakaslea.