S.O.S. Haur Eskolak

S.O.S. Haur Eskolak –

Atzoko elkarretaratzean irakurritako komunikatua.

Nafarroako 0-3 plataformatik urteak daramatzagu Haur Hezkuntzako lehen zikloak jasaten duen tratu txar sistematikoa salatzen.

Beti agertu gara 0-3an inplikatutako gainerako eragileekin batera lan egiteko prest, baina argi dago ez gaituztela serio hartu; beraz, bide hori agortu dela uste dugu, eta entzun gaitzaten mobilizatzera behartuta gaude.

S.O.S. Haur EskolakUrte gehiegi dira lan-baldintza kaxkarregiak, ankerrak, jasanezinak eta arriskutsuak diren gehiegizko ratioak jasaten ari garela eta finantzaketa-zailtasun handiak udal askorentzat. Nafarroako Gobernutik ematen zaigun tratuarekin nahikoa ez balitz, orain Carlos Gimeno jaunak bigarren zikloko eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan 2 urteko gelak sortzeko aukera lantzen ari direla esaten digula. Hau da, Hezkuntzako kontseilariak Haur Hezkuntzako lehen zikloa zatikatzearen alde adierazi da. Europatik plaza publikoak sustatzeko iristen diren 671 milioi €ak, haur-eskoletan inbertitu behar dira, ez 2 urteko geletan.

Zikloa osorik mantentzea, eskolen balio pedagogikoarekin batera, gure ondare garrantzitsuenetarikoak izanda, ez diogu erraz uko egingo.

Datozen hilabeteetan etorriko diren askoren lehen eguna da gaur, kasu egin arte. Beraz, eskatzen dugu:

  • Haur-eskoletako langileak bikoiztea ratioak jaisteko aukera gisa, plazen eskaintzari eutsiz (horrela, Europako Batzordearen Haurren Arretarako Sareak gomendatutako ratioetara hurbilduz).
  • Hezkuntza departamentuak ezartzen dituen finantzaketa-moduluen igoera (langileen antzinatasuna, ordezkapenak, KPIaren igoerak eta udalen gastu erreala kontuan hartzea).
  • Eta 2 urteko gelak ezartzeko proposamena bertan behera uztea, neurri antipedagogikoa eta antinaturala delako, zikloa zatikatzen duena eta adin horretako haurren beharretara egokitzen ez delako.

Gaur egungo egoeran, Nafarroako 0-3 Plataformatik ez dugu baztertzen greba mugagabea deitzea, Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren azken baliabide gisa.

Haur-eskolen duintasunaren alde!

S.O.S. Haur Eskolak

Haur eskola duinen alde