Hau marka!

MTAzMw==

Gauzak erraztu dizkiote Juan Carlos borboikoari, 29 kateetan emititu baitzuten haren speech-a. 7.979.000 pertsona, hark esandakoa entzuten.

ETB2an, arrakasta bataz bestekoa baino handiagoa izan duela iragarri zuten (TVEren gainetik). Publizitatea egin diotela ezin ukatu, komunikabideetan aldeko eta, batik bat, kontrako mezuak bolo-bolo ibili baitira azken hilabeteotan.

Abenduaren 24an ETB itzaltzeko taldea sortu zuten facebooken. Emailez email ere ibili da, ETBren aurkakok boikota egiteko deialdia biltzen zuen idatzia. Espainiako erregearen mezurik nahi ez, eta audientzia markak hautsi ditu honek. Hau marka hau…

Baina, datuak ez omen dira guztiz egiazkoak.

EAJk, ETBk datuak manipulatu dituela dio, iazko datuekin alderatuta, ez baita inolako markarik hautsi. Are gehiago, iaz ordu berdinean emititu zuten teleberrik audientzia gehiago izan zuen. Eta ETBk onartu du, iaz, ordu berean, 30.000 euskaldun gehiago zirela paintailari begira.

Irudia | Espainiako erregea | x | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Hau marka!”-ri buruz

  • Erantsi beharrekoa da, ehunekoak asko engainatu dezakeela kopuru absolutuak aldatuta; esaterako, Batasuna ilegalizatuta besteen ehuneko guztiak gora egiten duten bezala, aurten jende gutxiago bazegoen telebistari begira normala da “erregea ikusten” ehunekoek gora egitea. Matematika hutsa da eta ez dut bigarren esanahirik eman nahi izan adibide “sensible” hori jarri badut ere.

    Datu absolutuek argi asko emango lukete, eta zentzu horretan azkenekoa da esanguratsuena

  • Galder Gonzalez 2009-12-29 15:03

    Gai honen inguruko post sakon bat prestatzen egon nintzen, baina azkenean datu faltagatik argitaratu ez. Kuriosoa izan da datuak emateko modua, hala ere!