Hau ez da sofa bat?

Manifestua dirudi honek, baina gure adierazteko modua besterik ez da. Irudiak, sorkuntza, kantuak, jakintzak libre behar duela deritzogu. Eta horregaik, sarean hacktibista moduan ikusten dugu gure burua, eta aurpegia ematen dugu gainera.

Gure kultura, gure herriko kontuak, blogosfera, gadget interesgarriak uztartzen ditugu Albisteak 2.0 izeneko saio honetan. Eta komodo gabiltza, baina ez gara sofan etzanda geratzeko jaio. Atsedenik ez, drogarik gabe! jakin badakizue, lagunok.

Eta bidean, lagun asko egiten ari gara. Eta beharbada etsairen bat ere bai. Nork daki. Borondate guztiarekin, eta gogo itzelagaz dihardugu zeregin honetan.

Gaur, platora sartu baino lehen, Dizebi grafitilariaren irudia eta logika ze ona den hizketan aritu gara. Platotik atera, eta guk gure mashup propioa sortu dugu. Eta sarean zabaldu. Gustatzen zaigu sorkuntza libreak ematen dituen aukerak. Erremixa. Kantuena, irudi edo kamisetena. Dominio publikoa edo copyleft kultura, ezberdintasunak ezberdintasun. 

MzU1Mw==

 

Gure edukiak ere, libreak dira, eta batean eta bestean txertatzen ditugu. Telebista saio gutxi ikusiko dituzu sarean libre, are gutxiago euskarazkoak badira. Eta horretan jarraitzeko asmoa daukagu.

albisteak 2.0 | Hamaika telebista

Irudia | sofa 2.0 | dizebi erremix | Creative Commons By SA
albisteak 2.0, dizebi, erremix, Kultura, sofa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude