Hau da Zapaterok utzi zigun eskuina

Ez dira hain aspaldikoak, Zapateroren aurka altxatzen ziren Madrilgo biktimen manifestazio jendetsuak. Orduan traidoreak gorriak ziren, erruduna ZP. Lapidatu beharrekoak, ezbairik gabe, Alderdi Popularraren proklamak segiz gero. Orain berriz, ETA amaitzear denean, eta negoziaziorik batere gabe, beste batzuk hartu dute dianaren erdigunea. Otsoa ardi bihurtu da, eta hausteko zantzu guztiak ditu espainiar eskuinak. Baten batek esango lukeen bezala, “esta es la derecha que nos dejó Zapatero”.

Captura de pantalla 2014-01-24 a la(s) 11.56.54
Santiago Abascal, PPko kideekin batera Gregorio Ordoñezen omenaldian.


Gregorio Ordoñez, ETAk hil zuen PPko zinegotziaren omenaldian ikusi zen arrakala inoiz baino argiago. Nabarmena izan baitzen, Ordoñeztarren tentsioa eta haserrea Alderdi Popularrarekiko. VOX alderdiaren sorrera ere, azkenean, arrakala honen ondorioa da. Artikulua ilustratzen duen argazkia esanguratsua da: Santiago Abascal, VOX alderdiaren sortzaileetariko bat ageri da, Quiroga eta PPko Euskadiko ordezkaritzari bizkarra ematen, hauek Ordoñezen senideei agurtzen dieten bitartean.

Quiroga eta enparauak berandu iritsi ziren zinegotziaren omenaldira, artean Abascal eta gainontzeko artalde ultraeskuindarra berton zela. Eta tentsioa nabarmena izan zen, Ordoñezen alargunak publikoaren aurrean esandako hitzetan (Beheko bideoan aditu ditzakezue). Baten bat Zapateroren azalean sentitu zen, kasu.

Presaka, presaka

Alderdi Popularrak, sortu den giroa ikusita, eta Antonio Basagoitiren kargu uztearen ondorengo lidergo falta gainditzeko, Arantza Quirogaren buruzagitza berretsi nahi du. Eta horretarako ez ohiko kongresua egingo dute “lehen bailehen” Alderdi Popularreko iturrien arabera.

Ikusi beharko ea nola eboluzionatzen duen EAEko Alderdi Popularrak. Ea hautesontzietan aldekoak mantentzeko gai den ala gainbehera datorkien ultraeskuinaren onurarako. Nire aitonak esan zidan VOX alderdia jaio, eta kareta ezberdina izan arren berberak zirela esan nionean: “PP ultraeskuina? Hik oraindik ez duk benetako ultraeskuina ezagutu. Egon adi.”

abascal, Biktimak, EAE, quiroga, santiago, vox

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude