Hatz potoloa

 images1.jpg

Ez dut nik esango  ez dutela sofrimendurik eurek ere: gogorra behar du bizkarzainez eta atentatuen beldurrez ibiltzea, gogorra behar du, halaber, militante militarra izatea. Horiek ez dira bizimoduak, eurak bezalakoa ez bazara. Baina kontua da atea itxi eta ireki dabiltzala batzuek eta besteak, tira nik, bultza zuk… Ez dira ados jartzen eta atea itxi-zabalduka ari dira beti. Nork du erdian jarrita hatz potoloa? Noren hatza zapaltzen da txanga edo gontzean? Bultzada bakoitzean, edo tirakadan —berdin zait hori—, herritarrok egiten dugu ai!  Geuri eragiten digute min. Akaso iritsita dago ordua hatza dagoen lekutik kendu eta haien begietan sartzeko, edo beste nonbaitean.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)