Hasier Etxeberria hedabideetan (eguneratua)

Hasier Etxeberria hedabideetan (eguneratua) >

Hasier Etxeberria hedabideetan (eguneratua)

Hasier adiskidearen heriotzak durdurika handia eragin zuen atzo euskal hedabideetan. ZUZEUko lantaldearen Partitzeko tenorea sarreraz gain, Beti arte, Hasier idatzi zuen Sautrelako lantaldeak (“Hasier Etxeberria: Lagunen bisita” saio berezia ere emititu dute). Gainera, maisu izan dugunaren Alua Mundua! blogeko esteka eta idatzietara sarrera azalean duzue, goiko aldean, eskuman.

Baina izan dira elgoibartar idazlea akorduan hartu duten gehiago ere. Hona batzuk, egunkari azaletatik hasita:

.

Herriko aldizkarian, Barrenen, “Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarra hil da” lerroburuarekin zabaldu zuten berria; hedabidearen sorreran parte hartu zuen Hasier gazte-gazte ageri den argazki eta guzti.

.

Argia aldizkariak “Hasier Etxeberriaren heriotzak eragindako erreakzioak” jaso zituen atzo bertan, nagusiki Twitter bidez adierazitakoak -guk egunean zehar birtxiokatu genituenak asko-.

.

Gara egunkarian bere ibilbidea aztertu du Ariane Kamio kazetariak: “Errepublika bat letretan”.

.

Berria egunkarian Martxelo Otamendi zuzendariak, “Ez lasaitu, Marlon”, idatzi zion zuzenean adiskideari atzo bertan, zendu berritan. Eta gaur, Gorka Erostarbek idatzi duen “Kultur eltzeko perrexila”-z gain, iritzi artikulu bana idatzi dute irakasle, idazle eta kazetari hauek:

Hasier Etxeberria hedabideetan

.

Gurean, ZUZEUn, aipatutako sarrera orokorraz gain, Oier Aranzabalek “Kalami zazpikiak, Sauroni” eta Iñaki Larrañagak “Handia izan zara gero, Hasier” idatzi dute maisu izan duten laguna gogoan.

.

Hedabide gehienetan eman dute heriotzaren berri, El Mundo, ABC, Deia, Noticias de…, Diario de Navarra, El Correo, aipamen berezia El Diario Vascoko blogean Javier F. Barrerak idatzi duen Hasier”  sarrerari (gazteleraz), non bi buru eta hiru bihotzekin jaio zela dioen.

.

Sortu zenetik lantoki (eta etxe) izan zuen EiTB-n ere asko izan dira Hasier ahotan hartu dutenak.

Euskadi Irratiko Faktorian, esaterako, Sautrelan elgoibartarraren lekukoa hartu duen Beñat Sarasolari hotsegin zioten berria jakin orduko; Gaitzarekiko izan duen indarra harrigarria izan da”, adierazi zien honek.

Arratsean, sortzaileen txokoan, omenaldi fina egin zioten, non Etxeberria bera entzungo dugun bere ahotik bere lanei buruz berba egiten. Hauexek dira entzuten ditugun Hasierren lehen hitzak, “Eulien bazka” nobela beltzeko Damian Arrutiri buruzkoak:

«Egin nahi izan dut efektu golpe bat irakurlearentzako. Berak sentitzen du, minbiziaren albistea jasotzen duenean, hilda dagoela. Esaten du, “akabo, bukatu zait denbora, hilda nago”; pentsatzen du. Baina juxtu horrek koinziditzen du bere bizitzaren azelerazio batekin, alegia, hilda dagoela sentitzen duen unetik aurrera abiada bizian hasten zaizkio gertatzen gauzak.

Eta orduan horixe du berak kezka, zein da benetako bizitza?, ezer egin beharrik gabe geldo geldo joaten dena, eguna joan eta eguna etorri, ala nik daukadan beste denbora labur eta ezin azkarrago hau. Kezka horietan bizi da edo korapilatzen da, pixka bat baduelako holako zaletasuna ere, bere buruarekin korapilatzekoa».

www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/4737572/tipo/audio/

.

ETB1ek “Hasier Etxeberriaren ekarria eta konpromisoa” nabarmendu nahi izan zituen; “arrasto bikaina eta berezia utzi digu”, esan zuen Maite Iturbe zuzendari nagusiak.

Hasier Etxeberria zena. Argazkia: EiTB

www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/4736569/tipo/videos/

.

Eta gainera

Armiarmak, Adiorik ez, Hasier Etxeberria, mon ami” izeneko Literatur Emailu bat igorri zuen atzo, kazetariaren kasik liburu guztiak sarean eskegitzearekin batera. Bestalde, Munduko Poesia Kaierak bildumako antologia berrien aurkezpenean, Iker Alvarez itzultzaileak Dylan Thomas-en “Eta ez da gailenduko” poema errezitatu du elgoibartarraren omenez (Hitzen Uberako bideoan duzue entzungai).

Susako lagunekin parraituz, Josu Landak, Miguel Hernandezen inguruko poesia errezitaldia baliatu zuen laguna omentzeko (Aiurrik jaso zuen bideoan):

Beste idazle batek ere, Joan Martin Elexpuruk, aipatu zuen Hasier Etxeberria atzo bere “Iruña-Veleia, gezurra ala egia?” blogean, gaiaren inguruan jakinmina agertu zuela-eta.

Lankide zuen Juan Carlos Etxeberria kazetariak sarrera dotorea eskaini dio, ETBko erredakzioan izandako bizipenak gogoan; Mikel Iturriak “Hasier Etxeberria, “bon vivant”aren agurra idatzi du Harrikadak blogean; eta Joxe Aranzabalek ere akordatu da elgoibartarrarekin Faroa blogeko “Santa Susannako H(asier)” sarreran. Patxi Gaztelumendik ere hitz gozoak eskaini dizkio.

Lander Garrok  Hasier adiskideari egindako argazki ederra plazaratu du Instagram plataforman, egilearen oneritziarekin azalerako aukeratu dugun horixe bera:

Hasier Etxeberria, hedabideetan gaur

.

Hasier Etxeberriak omenaldia jaso zuen Elgoibar jaioterrian, eta arestian aipatutako izen propio askoz aparte (Martxelo Otamendi, Eider Rodriguez, Oier Aranzabal…), makina bat gehiago izan ziren adiskideari buruz berbetan (Joseba Sarrionandia, Joxerra Garcia…); ZUZEUk ekitaldiaren kronika argitaratu du, “Sorterriko koplak” izenburuarekin.

Hasier Etxeberria hedabideetan (eguneratua)

Oihan Txabarriren txio bat baliatuta, Zaldieroak De Rerum Naturako atal bat ere egin zuen Hasierren akorduan.

Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan
Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan Hasier Etxeberria hedabideetan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.