Abian da (Nafarroako) hauteskunde kanpaina: “Zurekin bego indarra!”

Gauerdia geroztik hasi da hauteskunde kanpaina Hego Euskal Herrian, maiatzaren 8tik 22ra luzatuko dena. Nafarroan, udaletako hautetsiak ez ezik Gobernu berria ere aukeratuko dute, foru hauteskundeak ere badira-eta maiatzaren 24koak.

 

 

CIS-en arabera, eta Euskalerria Irratian entzun dugunez, “berdinketa izanen da erregimenaren eta aldaketaren indarren artean”.

Barometro horren arabera, UPN eta Podemos Ahal Duguren artean egongo da garaipena. UPNri 11 eta 12 eserleku ematen dizkio eta Podemosi 11.

Boto estimazioaren arabera, UPN-k 11 eta 12 eserleku inguru eskuratuko lituzke datozen hauteskundeetan. Jarraian izanen luke, gertu, Podemos-Ahal dugu 11 eserlekurekin. EH Bildu hirugarren indarra litzateke, 7 parlamentarirekin. PSN-k hiru parlamentari galduko lituzke eta seirekin geratuko litzateke. Geroa Bairi bost ematen dizkio. Ciudadanosi 4-5 ematen dizkio eta azken eserleku hori UPN-rekin lehiatuko luke, CIS-en arabera. Azkenik PP-k 3 eserleku lituzke eta Ezkerrak 2.

Apirilean egin zuten barometroa eta hauexek izan dira emaitzak. CIS-en inkestak Podemos-Ahal dugu UPN-ri aurre egiteko egoeran jartzen duen bitartean, beste batzuk 4 edo 9 eserleku baino ez dizkiote ematen.

 

Zuregin bego indarra!* Sarrera honetan ikusgai dagoen bideoa “Star Wars” film sorta ezin ospetsuagoko VII. Ataleko teaser-a duzue, “The Force Awakens”.

Disney-k ekoiztu eta J. J. Abrams-ek zuzendua, datorren Gabonetarako zinema aretoetan izango ei dugu jada.

Beraz, bertan esana fikzio hutsa baino ez da, edo zehatzago, etorkizunerako iragarpena.

 

"Star Wars", "The Force Awaken", aldaketa, Foru Hauteskundeak, Hauteskunde kanpaina, maiatzak 24, nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude