11 pentsamendu ““Haserretuta gaude!” Irudi galeriak”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2011-05-22 15:40

    Lelo, kontsigna, ideia gehienak (ia guztiak) erdaraz daude (batzuk ingelesez). Eta Bilbokoa euskararekin lotsagarria da, beti bezala (ez zegoen informaziorik euskaraz, antolatzaileek kanpotik etorritakoak ematen zuten…).
    Zer pentsa ematen du. Nik susmo txarra hartzen diot “protesta” honi. Ez dakit zergatik, erraietako sentimendua da, baina itsaso sakona hautematen dut.

    Mobida hai ez dakit ona ala txarra den, baina euskalduna eta euskaldunona ez da; hori seguru.

  • Kaixo Josemari,

    zuk aipatzen dezun “mobida” hau herritarrek sortu dugu. Ni pertsonalki Donostiako kanpalekuan nabil eta arrazoi dezu orain arte hizkuntzen kontua ez dela gehiegi zaindu, baina orain geroz eta euskaldun gehiago gabiltza lanean eta lan gogorra egiten ari gara kartelak eta jendeak mikroan esandakoa itzultzen. Etortzera animatzen zaitut euskarak geroz eta leku handiagoa izan dezan mugimendu hontan.

    Bestetik, zuk diozu ez dela euskaldunona? Mugimendu hau danona da, zergatik? Demokrazia zuzenago bat eskatzen ari garelako! Demokrazia zuzenago horrek ere hemengo autodeterminazio eskubidearekin dagoen gatazkari erantzuten dio batik bat! Demokrazia zuzenaren aldeko borroka ez da españolena, ezta frantsesena baizik eta GUZTIONA.

    Besterik gabe, gerturatu eta konturatuko zarete jendea jatorra dabilela ta mugimendua guztiona dala.

  • Mugimendua, egiten dutenena da. Joan eta egin euskaraz.

  • Josemari Navascués 2011-05-22 16:08

    Josemariri-ri
    Esandakoaz aparte, beste gauza bat esan nahi nizuke: honako “mobidatxo” hau ikusi dudan globorik handiena da. “Jendeak sortu du”: eta besteak? nork sortzen ditu? “Democracia real” (erdaraz, ze euskaraz oraindik ez dauka lelorik). Spanishrevolution (hau ja, ingelesez).
    Beste gauza bat. Begira, beste herrialdeetan ez dakit, baina España gainetik ezin kenduta dabilen Herri batentzat “Spanish revolution” horrek ez du susmo honik.

    Kritikatzea, azka egitea bezala omen da; beraz, horra beste bat: Madrilen 500-1000 lagun, Bilbon 250, Donostian 100, Iruñean 100 eta Gasteizen 100. HORI IRAULTZA! Oraindik ez dut entzun monarkiaren edo erregearen aurkako lelorik (democracia Real), estatuaren egituraketa ez da da kritikatzen (democracia Real) eta ez dago INOLAKO PRPOSAMEN ZEHATZIK (democracia irreal). Hau haserrealdi española da eta, are gehiago, beste mezu baten esan duten bezala, “a nivel nacional”, ez dakit lau Madrileño burges txupiguai mobidatxoa ez dan.
    Hemen jende asko dabil egiazko demokrazia lortzeko eta etorkizunerako gauzak aldatzeko borrokan. Asko kartzelan daude eta beste askok PPSOEren errepresioa jasan dute.

    Nik nekez ulertzen dut hori baino iraultza askoz ere handiagoa eta eskuragarria martxan izanik Euskal Herrian, euskaldun bat bakarra “a nivel nacional” “spanis revolution” delakoan aritzea.

    Hemen badago borroka dagoeneko, hori bai, hemengoa abertzalea da. Española nahi duenak doala “spanish mobidara” “a nivel nacional”.

  • Joxemarik estaen duenarekin bat nator, ez esateko moduarekin, baina bai azpian dagoenarekin.
    Badago beste faktore bat, kanpotik ikusita oso oso garrantzitsua iruditzen zaidana. “Erreboluzio” honetan parte hartzen duten askok aipatu dute oso garrantzitsua dela haien atzean talderik, alderdi eta sindikaturik ez egotea, norbanakoen mugimendua da. Antolakuntza (letra larriz, talde egituratu txarra dela islatu da hitzegin dutenean). Horixe da nire ustez akatsik nagusia, antolakuntza (deitu alderdi, sindikatu, taldea…) ezinbestekoa da. Asanblearismoa ez da baztertu behar, baina antolatzean baino ezin dira gauzak bideratu, nire ustez. Eta Espainian ez dakit, baina Euskal Herrian antolakuntza batean lotzeko aukera mila….

  • josemariri berrize 2011-05-23 12:21

    Ondo da, jarraitu ba españolitoen mobida dela esaten. Hemen inork ez du ukatu Euskal Herrian izan den eta diharduen demokraziaren aldeko borrokak. Hau, borroka horren jarraipena da besterik ez. Eta monarkia eta espainiar konstituzioaren aurkako ezer entzun ez duzula? Ez zarelako asanbladetatik azaldu motel… Ez dagoela definituta ala ez dakigula zertan ari garen? Demokrazia zuzenago baten alde gaude kalean gutxi iruditzen bazaizu.
    Berriz ere, ezjakintasunetik ari zarela iruditzen zait. Informatu, hara joan, galdetu eta ondoren agian lasaiago hitz egin ahal izango dugu…

  • Demokratzia “real” honetako zonbaitek zinez beldurra ematen dute:
    http://img827.imageshack.us/img827/5986/snap3pw.jpg

  • Euskal Herrian euskaraz? 2011-05-23 18:25

    Euskaraz ez aritzeko aitzakia merkeak besterik ez ditut entzuten.

    Beti bezala, izatekotan, euskara gaztelaniaren “morroi” (a zer lanak ematen dituen itzulpenak, euskaraz sortu nahi ez denean!), “itxurak” egiteko.

    Eta, ez, euskara ez erabiltzearen ardura ez da bertaratu ez garenona, bertan daudenena baizik. Zuek hautatzen duzue zertaz hitz egin, zer komunikatu gizarteari eta zein hizkutnza eta medio erabili. Adibidez, sare sozialen negozioa elikatzen jarraitzea erabaki duzue (facebook eta enparauak oso iraultzaileak omen, gure datuak erabiltzen hasten diren arte, noski). Zergatik ez duzue erabaki mugimendu hau euskatzalea ere izango dela? Uste dut oso adierazgarria dela.

    Eta galdetzen duzue zergatik ez garen hurbiltzen, bada, besteak beste, erakusten duzuen paisaia linguistikoa ez zaigulako askorik oso erakargarria (duina, onargarria, bidezkoa…) iruditzen.

  • Josemariri 2 2011-05-28 10:23

    “Josemariri”-rekin nago ni ere. Iruditzen zait ezjakintazunez ari zaretela mugimenduaren inguruan hitz egiten. Neri pertsonalki pena eta amorrua ematen dik horrelako jarrerak ikusteak. Asanbladetan denetatik hitz egiten da, eta lagunak esan duen moduan, bagaude euskararen alde egiten dugunok eta behin eta berriz hor gabiltzanak euskararen presentzia indartzen. Hizkuntzaren kontuarekin jarraituz, zergatik ez zatozte eta ez dezute bertan parte hartzen? hizkuntzarengatik besterik ez al da? hori bada, etorri eta euskaraz egin.

    Baino beno, denok dakigu, hori bakarrik ez dela. Akanpada hauen bidez demokrazia justuago bat, GUZTIONTZAKO, aldarrikatzen da, eta beraz, GUZTI horretan euskaltzale eta ez hain euskaltzaleak sartzen dira. Nik ez dut ukatuko hemen jende asko eskubide batzuen alde (eta ni ere horien alde nago) borrokan jardun dela urte askotan, baina mugimendu honek, aldarrikapen zabalago bat burutzen du, eta horri esker, jende gehiagok parte hartu dezake.

    ezker abertzalearen mugimendua besterik ez da egon Euskal Herrian, eta agian bazen garaia beste mugimendu bat egoteko. ze, askok Abertzaleen idearioaren parte handi bat konpartitzen dugu, eta beste zati bat ez. Danontzako aukera da, eta hemendik zerbait ateratzen bada, hiritar eta herritarron hoberako izango da, bai abertzale, ezkertiar, eskumatarrentzako, betiere guk parte hartu nahi badugu.

    Ah! eta noski egiten zaiola sistemari kritika! eta monarkiari! lagunak dioen moduan, etorri eta ikusi besterik ez duzu egin behar.

  • Milaka lagun Espainian lehenbiziko aldiz Irakeko gerra eta abarretatik, eta batez ere, betiko konzientziatuetatik haratago, SUBJEKTU ERREALAK, badira langabezian eta languntzarik gabe daudenak tartean. Gaur mutil bati buruzko kronika irakurri dut: Langabetu gaztea, diru laguntzarik gabea. Apal esaten zuen etzuela batzarretan parte hartzen (etzuen hitzik hartzen, parte hartu ordea, bai), eta batzarrarengan konfidantza osoa zuela zioen (hunkitu egin nau, ez ideologizatu, baina kolpatuaren traza hartu diot). Diskurtsoetatik haratago, ERREALITATEA KALEAN. Hor egon behar ez badugu, hobe gure 40.000 euroko furgona hartu eta pirineora joan, Panama Jack eta funtzionario-irakasle zaren “abertzale ezkertiar” hori. Lubakia hasi da zalbaltzen borrokagune historiko eta perfil berrien artean, gure esku dago zabal ez dadin.

  • ZuZeu

    […] Gaur, denok kalera2011 Ekaina 19 @ 10:57 ZuZeuMaiatzaren 15ean herria kalera irten zen haserreturik: "Ez gara bankuen eta gobernuen merkantzia", "Benetako demokrazia nahi dugu", "Gaurko politikariek […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude