Haserretu zaitez! Indignez vous!

3745238087_fd6d6dcbaf_t

Duela gutxi Stephane Hesselek, Giza Eskubideen Karta idatzi zuenetako kide batek, Indignez vous! liburua argitaratu zuen. Haserretu zaitez! itzuli dute euskarara eta izenburu bera erabili dezakegu gaurko egunean Bilduren epaia jakin berri dugun honetan. 

 

Espainiako Auzitegi GorenakBilduri hauteskundeetan egoteko eskubidea galerazi dio. Bake eskenatoki bat irekitzen ari den honetan Bildu legez kanpo uztea herri honi azken hamarkada luzeetan egin zaion erasorik handiena da. Sortzen ari diren itxaropenari gorrotoz beteriko erasoa. Berriz ere estatu espainolaren izaera antidemokratikoa agerian gelditu da, eta? Zertarako balio du aerian jartzea ez bagara haserretzen? Zertarako balio du agerian jartzea ez bagara denak kalera mobilizatzera ateratzen? Zertarako balio du bere izaera antidemokratikoa agerian jartzea batzuk hautes kanpainari ekin eta bozka lotsarik gabe eskatuko digutenean? Haserretzea edo indignatzea izan daiteke aipatu galderei norabide egokian erantzuteko lehen urratsa. Haserretu gaitezen bada!

bildu, hauteskundeak, Ilegalizazioa

Begibakarra noski. Baina begi bakarra izateak ez du beti begirada berdina suposatu behar. Are gutxiago ikuspegi bakarra!

Zer duzu buruan “Haserretu zaitez! Indignez vous!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude