Hartzak ere jostun

Esaten dute hartz zuri guztiak ezkerrak direla, atzaparrak erabiltzeko orduan, alde horretako besoa botatzen dutela eskumakoaren aurretik, duda-mudan ibili gabe.

Horretan gu desberdinak gara: bagaude ezkerrak eta bagaude eskumak. Bagara bietatik ere, eskuin-ezker horietakoak, handitutakoan piano jotzaile trebe bihurtzen direnak.

Baina hartzak ezkerrak diren bezala, gu guztiok gara egoskorrak, eta tematiak, eta nekaezinak, eta jostun finakā€¦ baldin eta josi behar dena geure esku dagoen geroa bada. Duda-mudarik batere gabe, hartzen besoa bezala.

 

(Elgoibarren egin zen Joste egunerako idatzitako testutxoa)hartz zuria

 

 

gure esku dago
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude