Harrobia: Errealak saldu eta Athletic hornitu

Harrobia: Errealak saldu eta Athletic hornitu

“Hamabost eta hogeita bat urte arteko talde batean hiru urte edo gehiago egin daben jokalaria harrobikoa da”, Europako Futbol Elkarteen Batasunak, UEFA-k, dinoenez.

Zeintzuk dira baina, zeintzuk, harrobirik errentagarrienak? Victor M. Osorio kazetaria galdera erantzuten ahalegindu da, eta bi euskal talde nagusi agertu dira emaitzetan.

muniain vs. illarramendi - Harrobia: Errealak saldu eta Athletic hornituErreala da harrobiko jokalariak salduta diru sarrera handienak lortu dabezan taldea Espainiako Ligari dagokionez; Bilboko Athletic harrobiko jokalariekin gehien hornitzen dana, hamazazpi jokalarigaz.

Europa mailan, hirugarren tokian dago Erreala harrobiko jokalariengatik izan dabezan diru sarrerei dagokionean, Antoine Griezmann (Atlético de Madrid taldera) eta Asier Illarramendi (Real Madrid taldera) salduta 62,2 milioi euro! jaso dabez-eta.

Etekin gehien atera dabezanen zerrendan, Europa mailan Ingalaterrako Southampton eta Frantziako Lille taldeak dira Errealak aurretik izan dabezanak. Azken hiru urteak aztertuta egin da txostena.

 

Salmentak ez dira harrobiari etekina ateratzeko modu bakarra
“Beste talde batzuei jokalariak saltzea ez da harrobiari etekina ateratzeko modu bakarra” ere badino berbagai dogun txostenak. Kontuak horrela, Bilboko Athletic da gizonezkoen lehen taldean harrobiko jokalari gehien dabezan taldea Espainiako Ligan, hamazazpi guztira.

Laporte, Iturraspe, Ibai, Muniain, Aduriz, Susaeta edo Williams… zenbat diru behar izango leuke Bilboko taldeak Lezaman ikasitako hauek guzti hauek fitxatu behar izan baleuz?

Harrobia: Errealak saldu eta Athletic hornitu

Bilboko Athletic, Erreala, harrobia

7 pentsamendu “Harrobia: Errealak saldu eta Athletic hornitu”-ri buruz

  • Errentagarritasunaren kontu hori ez dakit nondik atera duten, bada. UEFAren definizio horren arabera, eta LFP-ren web orrialdeko taldeak aintzat hartuta, honela geratzen da harrobikoen kopurua Athletic eta Realari dagokionez.

    Athletic: Herrerín, Remiro, Aurtenetxe, Laporte, Bustinza, Iraola, Etxeita, Beñat, Iturraspe, Ibai, Susaeta, Aketxe, Unai López (?), Gurpegi, Williams, Guillermo, Muniain (17). Aduriz ez da harrobikoa, 2 urte egin baitzituen maila profesionalean jokatzen duen Bilbao Athleticen.

    Reala: Zubikarai, Bardají, Iñigo, C. Martínez, Ansotegi, Mikel, Berchiche, Zaldua, Estrada, Hervías, Xabi Prieto, Markel, Elustondo, Pardo, Zurutuza, Oiartzun, Aritz, Agirretxe. (18). Eneko Capilla eta Iker Hernandez ez ditut sartu, ia inoiz ez doazelako konbokatuta nahiz LFPk taldekotzat jo, eta klubak berak Sanseko jokalaritzat dituelako.

    • Oxandabaratz 2015-03-27 14:24

      Aritz Elustondo ere bigarren mailako jokalaria da ofizialki (bihar Sanserekin jokatuko du Bilbao Athleticen aurka).

      • Oxandabaratz,
        Izan liteke, ez dakit. Hori horrela, ordea, 25a baino dortsal altuagoa daramaten guztiak dira, edozein taldetan, harrobiko jokalari: Aritz Elustondo, Capilla, Williams…Eibarren ere izango da halakorik.

        Hori, ordea, formalismo bat da. Zenbat partidu jokatu dituzte jada Aritz edo Williamsek lehen taldean? Hervíasek la astero jokatzen du…

        Joxean,

        Zurekin ados nago. Hala ere, Aduriz ez da Realeko harrobikoa. Antiguokotik Gasteiza joan zen, eta handik Bilbao Athleticera.

        • Oxandabaratz 2015-03-27 21:02

          Teknikoki, uste dut (uste, besterik ez), 25 zkia baino altuagoa dutenak DENBORALDI HASIERAN bigarren mailako fitxa dutelako dela, baina gero egoera hori alda daiteke (betiere lehen taldean 25 pertsona baino gehiago ez badaude). Iñaki Williams bigrren taldeko fitarekin hasi zen, baina gaur egun lehen mailako fitxa du.Hori ez da Aritz Elustondoren kasua, Gipuzkoako Mundo deportivon irakurri dut (Elustondoren herrikoa naiz).

          Willimas gaur egun ia partidu denetan da titular.

          Bestalde galdera ikurrak jarri diozu Unai Lopezi, agian kadetetan fitxatua zelako. Hori hala bada, Agirretxeri ere jarrio beharko zenioke.

          Hala ere, funtsean ados nago zurekin, bi taldean asko hornitzen dira euren harrobiez eta bi taldeek izan dituzte jokalarien “ihesak” dirua utzi dizkiotenak. Artikulu honen izenburuan engainatu egiten du (edukia ez zait oso probokatiboa irudditzen), UEFAk momentu finko batean eginiko argazkitik (oso aldakorra dena, bi taldeek kopuru handia baitute leehn taldean) halako izenburua jartzean ematen duelako Realak harrobikoak soilik saltzeko erabiltzen dituela eta Athleticek lehen taldean jokatzeko; egia esan bi taldeak bi arloetan nahiko paretsu daudenean.

  • Jode, Zuzeu Marcari konpetentzia egiten! Topikoa topikoaren gainean, Tomas Roncero, Tomás Guasch edo Beñat Zarrabeitiak sinateko moduko artikulua.

  • kantitatea baino nik taldearen jarrera ztertuko nukeen. Realak kanteratik asko ateratzen izan ditu, baina ondoren ez die behar bezalako atentzioa eman askori. ( Aduriz, Joseba Llorente, Etxeberria, etab. )

    Athleticken Williams bezalako berriei hasieratik aukerak eman eta motibatzeko gai dira. ( Etxeita, Iturraspe, etab.)

  • Joxean, hi bai hi inpartziala adibideak aukeratzen 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude