Hapoel Holon israeldar saskibaloi taldearen kontrako elkarretaratzea

Hapoel Holon israeldar saskibaloi taldearen kontrako elkarretaratzea –

Maiatzaren 6tik 8ra Israelgo Hapoel Holon saski-baloi taldearen bisita izango dugu Bilbon, “Final Four Basketball Champions League” lehiaketan jokatzeko. Hapoel Holon Israelgo apartheid erregimeneko kirol-enbaxadorea da. Dei egiten diegu bilbotarrei talde israeldarraren kontrako gaitzespena erakutsi dezatela, nazioarteko BDZ (Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainiarekin bat eginez.

Hapoel Holon israeldar saskibaloi taldearen kontrako elkarretaratzeaIsraelgo kirol-ordezkariek normaltasun osoz Europako leihaketetan parte hartzen duten bitartean, erregimen sionistak zazpi hamarkadako okupazio militarra ezarri du Palestinako eremuaren gainean eta bertako populazioaren gainean apartheid erregimena ezarri du. Halaber, Israelek behin eta berriz ukatu die palestinarrei kirol jarduera normalizatua izateko eskubidea.

Israelgo administrazioak ahalegin berezia egin du hango kirol-taldeek Europako leihaketetan parte har dezaten sustatzeko (berez, Asiako taldeak izanik, ez dagokie Europan jokatzea); horrela estatu normalizatu eta demokratikoaren irudia emango dutelakoan munduaren begien aurrean.

2015eko bukaeran Israelek Hasbara Ministerioa (propaganda) sortu zuen, “Israeli zilegitasuna kentzeko kanpainiari aurre egiteko, eta haren ondorio ekonomiko, politiko eta kulturalak gutxitzeko”. Kirol taldeak propaganda horren ikur gorenetakoak dira.

Gasteizen ondo dakite ere zer den gure eskubide zibil eta politikoak zanpatuta ikustea, Israelgo delegaritzaren bat bisitatu gaituenean. Hain zuzen, Tel Aviveko Maccabi etorri den bakoitzean salbuespen egoera ezarri dute hirian, ez bakarrik Palestinaren aldeko ekintzaileen kontra, baita gasteiztar ororen kontra ere, eta bereziki Baskoniako zaletuen kontra.

Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu bilbotarrei Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzespen sutsuena erakus dezatela, kalean zein Bilbao Arenaaren kantxan. Halaber, eskatzen diegu bat egin dezatela aldarrikapen hauekin:

1- Israelek ez luke parte hartu behar Europako leihaketetan; herri palestinarraren Giza Eskubideak behin eta berriz zanpatzeko politikeei eusten dien bitartean; eta NBEen ebazpenak behin eta berriz urratzen dituzten bitartean. Horregatik, dei egiten diegu kirol-erakundeei, Europako leihaketetan Israel baztertzearen aldeko botoa eman dezatela.

2- Lehendik argudiatutakoaren arabera, adierazten dugu Hapoel Holon taldea ez dela ongi etorria, ez Bilbon, ez Euskal Herrian.

3- Bilboko eta EAEko erakundeei dei egiten diegu Israelgo errepresio-aparatuekin ez kolaboratzeko, ez dezatela ezarri salbuespen egoera hirian eta hiritarron contra, eta berma dezatela hiritarron adierazpen askatasuna.

 

Hapoel Holon israeldar saskibaloi taldearen kontrako elkarretaratzea