Handituz doan tropela

MzUzNA==

Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Tropela elkarteak Zarautzen antolatatuko sari banaketa ekitaldira. Teknologia berrietan euskaraz zeuden hutsuneak bete asmoz sortutako elkartea da, eta txirrindularitza inguruan berriak eskaintzea, eta eztabaidak eta batez ere lehiaketak antolatzea du jarduera nagusi. Lehen lehiaketa 2005eko Tourrean izan zen, euskara hutsean, sari interesgarriekin eta doan. Geroztik lasterketa nagusien inguruan (Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Munduko txapelketa) izan dira lehiaketak, urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua nabarmen gehitzen joan delarik. Webguneak berak ere moldaketak izan ditu teknologia berrietara egokitzeko eta ahalik eta zerbitzurik hoberena eman ahal izateko, gaur facebook eta twitter-an ere badabiltza. Facebook-eko perfilak 1.141 jarraitzaile dauzka, eta erabiltzaile kopurua nabarmen egin du gora azken urtean, 11.000ko langa gaindituz. Azpimarratzeko moduko zenbakiak dira, euskara hutsean eta irabazi asmorik gabe sortutako webgunea dela kontua harturik. Txirrindularitzak pasioak pizten ditu gure herrian, eta Tropela.net-ek bete-betean asmatu du zaleengana helarazterakoan.

Behe-behetik sortutako ekimena da eta herritarrengana iristea lortu du, pedalkadaz –pedalkada, txirrindularitza, euskara eta teknologia berriak osagai dituen koktel erakargarriarekin. Sari-banaketa ere primeran antolatutakoa izan zen. Amets Txurruka eta Haimar Zubeldia izan ziren gonbidatu bereziak, bertso saioa ere izan zen, eta Arritxu Iribarren aurkezpen lana ere azpimarratu behar. Lepo bete zen aretoa, eta detaile guztiak muturreraino zaindu zituzten Tropela elkarteko boluntarioek. Mendate asko eta gogorrak gainditu behar izaten dituzte halako ekimenek, baina posible dela erakutsi dute Oihan Odriozola, Egoitz Lizaso eta enparauek. Eutsi goiari!

Irudia | Tropela elkarteak antolatutako sari banaketa. | Tropela | Creative Commons By SA
euskara, txirrindularitza

2 pentsamendu “Handituz doan tropela”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude