Hamar urte

tren-11-mAste honetan hamar urte bete dira 11M gertatu zela. Aitortzen dut Heziketa Fisikoko irakasleak Madrilgo sarraskiaren berri eman orduko, atentatuak ETAk gauzatuak zirela pentsatu izana. Haatik, Baliko triskantza buruan, Al Qaeda ez ote zen erantzulea barrundatu nuen, izan ere, ETAk bonbak lehertarazi aurretik abisatzen baitzuen. Ostegun hura aurrera joan ahala, terrorismo islamiarraren teoria gorpuztu zen, ETArena alboratuz.

Hurrengo eguneko manifestazioan ETAren kontrako oihuak entzutean, Gobernuaren bertsioa uste baino indartsuago zebilela konturatu nintzen. Gezurrak hanka luzeak zituela-eta, larunbatean, polizia nazional batek eta bere semeak Ángel Berrueta okina erail zuten Iruñean. Arrazoia: ETAk gauzatu ez zuen atentatua gaitzesteko, ETAren kontrako afixik ipini ez izana. Larunbatean bertan, milaka pertsona, “Pásalo” mezuak deituta, Gobernuaren kontra atera ziren kalera. Egia jakin nahi zuten. Biharamunean, PPk hauteskundeak galdu zituen eta ordutik aurrera konspirazio teoriak gorpuztu zituen estalki gisa, PSOE trenez heldu zela gobernura esateraino ere ailegatuz.

Buruan iltzatuta ditut egun haiek, PPk gezur bati eusteko grina batez ere. Hasieratik jakin baikenekien ETAk ez zituela Madrilgo trenak lehertarazi; Espainako Gobernuak kontrakoa sinestera bultzatu bagintuen ere.

Presencia Vasca saiorako osatutako zutabea

Animband2

Hamar urte
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude