Hamar egun eta hamaika abentura aurretik dituen espedizioaren hasiera

Hamar egun eta hamaika abentura aurretik dituen espedizioaren hasiera –

60 partehartzaile gazteak autobusetan iritsi ziren ostiralean Euskal Herriko bazter ezberdinetatik Urruñara. Bertan igaroko dute Euskarabentura 2021eko espedizioaren lehen txandako hasierako zatia.

Hasi da! EuskarAbentura 2021 martxan da! Urruñan (Lapurdi) bildu ziren ostiralean euskal herri desberdinetatik etorritako gazteak. Goizean, antigeno frogak egin ostean, autobusa hartu zuten hiriburuetan Urruñan elkartzeko asmoz. 

Elkar ezagutzeko jolasak antolatu zituzten xerpek (begiraleek) azken jzioquitarrak (gazteak) heltzen ziren bitartean. Harrera labur baten ostean, taldeka banatu ziren, talde bakoitza espedizio osoan erreferentziazkotzat izango duten xerparekin batera.

Hamar egun eta hamaika abentura aurretik dituen espedizioaren hasieraBazkalostean, dinamika ezberdinak burutu eta kanpin dendak muntatu zituzten (aurten modu indibidualen egingo dute lo, bakoitzak bere kanpin dendan, Covid-19 dela eta). Hori bukatzean elkartekideek ongi etorriko hitzaldia eskaini zuten. Ondoren talde bakoitzak, taldearen izena, leloa eta bandera sortu zituzten.

Gaubelarekin bukatu zuten eguna, gaur eta hurrengo egunen esperoan. Lehen eguneko urduritasunak pixkanaka ahanzten doaz eta segurtasuna nagusitzen.

Datozen egunetan eta Urruñan kanpalekua mantenduz, hainbat irteera egingo dituzte jzioquitarrek. Larunbatean, Bidartera joango dira, Uhabiako hondartzaz gozatu eta bertoko kulturaz blai gelditzeko. Igandean Larrun mendira egingo dute ibilaldia eta Odei Barroso bertsolari eta hip hop-eroaren bisita jasoko dute. Astelehenean Donibane-Lohitzunen zehar ibiliko dira, eta beste hainbat jardueren artean, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkarien eskutik honi buruzko azalpenak jasoko dituzte gazteek. Asteartean, kanpalekua jaso eta Lekarozera  (Baztan, Nafarroa) joango dira autobusez espedizioaren lehen txandako bigarren eta azken zatiarekin jarraitzeko.

Hamar egun eta hamaika abentura aurretik dituen espedizioaren hasiera