Hamaikako titularrean

MzYyMA==

Futbolaren argotean mintzatzen dira egunkari zein politikari espainiarrak, Rubalcabaren azken sarekada aditzera ematean. “ETAren harrobiari kolpea…”, “ETAko jubenilak…” edo ministroak berak esana: “Hauek ez dira sekula hamaikako titularrera iritsiko”.

14 gazte atxilotu dituzte aste amaiera honetan, 35 atxilotu dira jada ETAk ekintza armatuen etena iragarri zuenetik. Baina ixiltasuna da nagusi. Kargu publiko batek berak ere ez du garbi salatu Espainiako esku armatuaren ekintza kalkulatua. Eta ez dute salatuko. Non geratzen zaie bada sinesgarritasuna, diren kolorekoak izanda ere?

Rubalcabari, Aresi eta ixilik dauden “demokrata” guztiei argi esan behar zaie: Bilboko manifestazioan bildu zen hamaikako titularra, Euskal Herrian aldaketa gauzatuko dugunok gara titularrak. Alfredo ni ere hamaikakoan nago, atxilotuak askatu!

Irudia | Hamaikako titularra | Soniko | LGPL
Adierazi EH, hamaikako-titularra, manifestazioa, Rubalcaba
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude