Hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago

Maiatzak 24 igandea, hauteskundeetako zenbaki dantza gorenean dela, hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago dakartzagu, kanpainan begira gehien jo digutenak; irrigarriak batzuk eta negargarriak besteak. Emaitza  zehatzak ezagutu bitartean artega denak barre txikia egin eta gaua desdramatizatu dezan.

Hautagaiaren bisaia photoshopez ondo igurtzeaz gain leloa izaten dute hauteskundeetako afixek deigarriena, baina alderdi guztiek ez dute bete-betean asmatzen, bistan da. Bikoteen karta jokoa legez bi afixa aurkeztuko dizuegu aurrena, PP eta PSOE gauza bera direla diotenei arrazoia ematera datorrena edo, bederen, PPSOE-k lanean publizista bera duela esatera; sekula boterean egon izan ez balira bezala, aldaketa gosez ei datoz.

Lelo bera erabiltzea baino ezer okerragorik ez dagoela uste baduzue, erreparatu egiozue hurrengo adibideari. Ezkerra mila zatitan banatua dagoela diotenen adibidea da alderdi ezkertiarren izenen guda. Ezker Anitza edo Batua, Podemos edo Ganemos, bizkaitar hiriburuan Bilbo Irabaziz eta Irabazi Bilbao ditugu, bata Udalberrira batu bada ere. Ez galdetu zein, nahastu samar gabiltza-eta; egoera honek “Life Of Brian” filmea ekarri baitigu gogora. Portzierto, begira Kanariar Uharteetan aurkeztu duten hautagaitza…

Hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago

Bikote jokoarekin jarraituta, ikusi ditugun kartelen artean gehien gustatu zaizkigunetako bi, eta antagonikoak. Estetika kontuez baino ez gara mintzo; inork ez beza ikusi mezu subliminalik bi afixen artean (erregimen “zaharra” vs. “gazte” indarra), argazkiak oso esanguratsuak badira ere…

Euskaraz?

Alderdi politikoetatik aparte asko dira ordezkaritzarik lortzen ez duten alderdiak, eta hauetako batzuk dakartzagu jarraian; afixetan euskara agertzeko egin duten ahalegina negargarria izan baita. Horrela irudikatzen dugu kontua:

– “Cómo se dice `vota´ en euskera? `Botoa ematen du´!”.

Are lotsagarriagoa da jada Irungo alkate den eta PSE-tik berriro alkategai den Santanok etxeetako postontzietan utzitako gutun honetan erakusten duen euskararenganako errespetu falta.

Hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago

Bukatzeko, beste bi afixa eskumako. Bata Espainia aldean agertu eta azalpenik merezi ez duena; justizia poetikoa baitakar (kasualitatez?, ez dugu uste):

Hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago

Bestea alderdi berak elorrion aurkeztu duena; ikusi ditugunetan tranpatiena. Elorrion nola ez eman botoa talde zuri-gorriari!

Hamaika hauteskunde afixa xelebre eta bat gehiago

* Barkatuko diguzue, Oiongo Ruben Garrido PP-ko alkate eta hautagaiaren afixarik ez dugu aurkitu-eta.

Bilbo Irabaziz, dne, ehbildu, Frente Popular de Judea, hauteskunde afixak, Irabazi Bilbao, PP, PSE, PSyV, UPN, vox

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude