Halloween, euskal ohitura?

Halloween

“Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik “inposatzen” ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian”.


Ahotsak-ek sortu du lan hau.

Informazio gehiago:

Kalabaza hutsik, Oier Araolaza.

Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen, Oier Araolaza.

Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV), Oier Araolaza.

2 pentsamendu “Halloween, euskal ohitura?”-ri buruz

  • Ba ez.

    Arimen Gaua gauza bat da, eta argi dago Ameriketakoek ere Europatik hartutako ohiturak zituztela (adibidez kalabazena).

    Hori gauza bat da, baina beste gauza bat da Ameriketatik inportatu dugun arimen gau oso era konkretu bateko eskema, zine eta teleserieen bidez asumitu duguna: Halloween eta atzean duen txotxolokeria guztia,

    Izan ere, serie txatxu horietan agertzen delako, bestela hemengo gaztetxo horiei simaur usaineko kutrekeria irudituko litzaieke arimen gau kalabazaduna.

    • Tira, musika gozatzeko modua ere AEBtatik jaso dugu gazteok, eta TB ikusteko ohitura ere bai, eta…
      Ba, ondo dago jakitea gure ohitura ere badela kalabazarena, eta beharbada hemendik aurrera sinpatia gehiagorekin begiratuko diogu hemendik aurrera gurea ere izango den jaia ospatzeko modu horri. Errealitatea onar dezagun. Ohiturak sekulan ez dira Rh negatibodunak izan, beti aberastu dira ingurukoengandik, guk ere ingurukoak aberastu ditugun bezala. Kontua da ospatzeko modu berri horri gure ekarpena egitea, leloak euskaraz eginez, antzinako euskal ohiturak berreskuratuz…

      Gure aita ez da bideoan agertzen direnak bezain zaharra, eta bera ere oroitzen da kalabazarenaz.