Hain da fina poza eta etsipenaren arteko marra…

Ez da hau Behobia-Donostia lasterketak utzi digun irudirik ikusgarriena, ezta urrutitik ere. Baina niri behintzat bitxia iruditu zait. 13:50ak aldera aterata dago. Azken korrikalaria, bai azkena, Mirakruz gainera ekin aurretik, proba bukatzea lortu ez duten korrikalariak hartu dituen autobusa orpoz orpo duela. Hain da fina poza eta etsipenaren arteko marra.

Ez dakit, baina, korrikalari honek lortu ote duen helmugara iristea edo autobus gupidagabe horrek irentsi duen. Autobusean, aurpegi tristeak nagusi, jakina. Egun eta ordu asko pasatu dituzte bidaiari guztiek lasterketa prestatzen, baina arrazoi batengatik edo besteagatik ez dira gauza izan Bulebarrera oinez iristeko. Animo beraiei ere! Datorren urtean lortuko dute!