Gure minak

Gure minak –

Cira Crespok Arabako Alea agerkarian.

Gure minak
Duela urte batzuk amatasunaren historiari buruzko liburu bat idatzi nuen (Maternalias, Ob Stare, 2013). Han aipatzen nuen, besteak beste, nola historian zehar titiak amatasunaren sinbolo izan diren, eta ez, orain bezala, sinbolo erotiko bat. Emakumeek , seme-alabak gogorarazteko edo erreakzio baten bila. Potentzia handia zeukan. Hau da, emakumeek titiak erakusten zituzten “kontuz, zeren ni zure ama izan ninteke” esateko, edo, bestela, dolu keinu etsia egiteko.

Ovidioren Metamorfosiak irakurtzen ari nintzela, pasarte batean keinu hau aurkitu nuen inpresioa izan nuen. Pasartean Klimenea agertzen da. Semea  hil diote modu bortitzean.

Hara hor Juan Kruz Igerabideren itzulpena:

Klimenek, beltzez jantzirik, bularra eten beharrean, mundua zeharkatu zuen, seme Faetonen gorputz-zatien bila. Marmolezko hilarriko giltzak ikusi zituenean, malkoz busti zuen hura, eta bular biluziaz berotu.

Beste bertsio batzuk bilatu nituen, Ovidioren hitzetara ahalik eta gehien hurbiltzeko. Latinezko bertsioa, gaztelaniazkoa eta XV. mendeko katalanezko eder bat irakurri nituen:

Clímenea, qui ab doblats crits e plant, rompent ses vestidures, anà per lo món errant en cerca del fill mort…

Eta, azkenean, guztiak irakurri eta gero, nire bertsioa egin dut. Horrela ulertu dut nik Ovidioren testua:

 

Klimeneak, minez beteta, bere jantzia urratu zuen,

semea elikatu zuten bularrak agerian utziz.

Mundua zeharkatu zuen, bere semearen gorputz-zatien bila.

Lur arrotz eta urrun batean, ezkutatutako hilobien herrialdean,

marmolezko hilarri bat aurkitu zuen.

Semearen izena irarrita zeukan.

Harriaren aurrean bikoiztu egin ziren intziriak.

Barruan pilatuz joan ziren min guztiak atera zituen.

Bular gordinez marmol hotza berotzen saiatu zen.

 

Orain ez dago gure erabateko etsipena erakusteko modurik. Baina minak bai, minak badaude.

Gure minak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Gure minak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude