Gizenak baztertzen dira?

Gaur egungo gizarteak ez du edozein gorputz eredu onartzen eta horri jarraituz, gero eta argalago izan behar dugulako uste da, hori modan dagoelako.

Gizarteak ez du gizena izatea barkatzen. Gaur egungo gorputz ereduek min handia eragiten dute, bakoitzak bere gorputza duelako eta zure gorputza aldatzea oso zaila izaten delako gehienetan. Nahi izan gabe argalak ez direnek ez dute bere gorputza, gehienetan, ez gustuko ezta onartzen ere eta beraiei gizarteak kalte handia egiten die. Gainera hori ez da guztia, gehienak argaltzeko behartuta sentitzen dira.

Telebistak eta komunikabideek argalak izan behar dugunaren irudia saltzen dute. Giza eredu hau, asko nabaritzen da gazteen artean. Gizartearen barruan egotea oso garrantzitsua izaten delako haientzat.

Gero eta produktu gehiago erosten dira gure gorputzak hobetzeko, gorputzaren irudia hobetzeko, edota argaltzeko. Azkenean, gertatzen dena zera da: argaltzeko kontuarekin gaixotasunak daudela, anorexia eta bulimia adibidez.

Orain aipatutako bi gaixotasunak zure burua lodi ikustetik datoz. Anorexiak jota daudenek jateari uzten diote eta hori oso arriskutsua da. Bulimiarekin, jandako guztia oka egiten botatzen dute.

Jendeak txorakeriak egiten ditu modan dagoen soin eredua lortzeko, argal egoteko asmoz. Dieta desegokiak eta kirol gehiegi egiten, esaterako.

Gizartean oro har ez ezik, batzuetan lantokietan ere bazterkeriak egon ohi dira. Langileek edo lan-hautagaiek osasuntsu agertu baino itxura on bat erakutsi behar dutelako. Hautagaiek, agian oso onak izan arren lanpostu horretan, beste hautagai bat hartuko duten beldur izaten dira besteen itxura hobea izateagatik. Honen adibidea telebistetan dago, oso egoera gutxitan agertzen ohi da gizen bat eta.

Nire ustez, gizarteak sortutako itxura eredua bakarrik gure buruari min egiteko dago, gorputz argala eta perfektua izatea ez duelako inork lortzen. Telebistan eta komunikabideetan agertzen direnak makillaje asko daukate gainean eta gehienetan beraien irudia GIMP, Krita, Photoshop edo beste antzeko programa batzuekin editatzen dute irudi ona izateko. Horregatik, normalean, jendeak ez du itxura hori eta gure burua okerrago ikusten dugu besteekin konparatzean.

 

Gizenak baztertzen dira?

3 pentsamendu “Gizenak baztertzen dira?”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2015-02-25 10:02

    Tira, ni “gizena” nago, eta ez dut inolako arazorik nire bizitzako atal bakar batean ere. Hobe esanda, batean bai: benetako tortura da niretzat arropa erostea, Corte Ingleseko taila handietan dirutza xahutu nahi ez badut behintzat.

  • Egia da gizenak batzuetan baztertzen direla, telebistak eta telekomunikazio guztiak buruan sartzen digutelako argalak eta ederrak izan behar garela fama izateko, bestela ez dugula ezertarako balio pentsatzen egiten digute.
    Nire ustez gizenak beste guztiak bezalako pertsonak dira eta argal dauden pertsonen aukera berdinak izango behar lituzkete.

  • Irati De las Heras 2015-03-11 09:11

    Niretzako, gizenen bazterkeria oso gai delikatua da. Lanpostuetan gizenkeria kontutan hartzen da eta hori ez zait ondo irauditzen. Gainera ez daude modelo gizenerik, eta horrela, esan nahi dutena gorputz fina izan behar duzula da baina ez dago zergatik. Niri axola zait gizentasuna.