Gure herri(eta)ko jaixetan…
Atzo Sanferminei hasiera ematen dien txupinazora gerturatu nintzen, emakumeek plazan betetzen duten espazioa ikusi eta gizonezkook haiekin dugun jarrerari begi bat jartzeko asmoz…
Mutil bat neska bati bularretakoa askatzeko ahaleginetan. (Gari Garaialde / Bostok Photo)
‘Titiak, erakutsi titiak!!’ (Gari Garaialde / Bostok Photo)
Zein helburu du ezagutzen ez dugun neska bati, haren gogoz kontra, ipurdia ukitzeak? (Gari Garaialde / Bostok Photo)
Ipurdia ukitzeagatik kargu hartu eta gainera katxondeoa… (Gari Garaialde / Bostok Photo)
Mutil bat neska baten kamiseta bustiari begira. (Gari Garaialde / Bostok Photo)
30 urtetik gorako hiru gizon, 20 urtetik beherako 4 neska limurtu nahian. (Gari Garaialde / Bostok Photo)
“‘Ez zaitez joan potxola!!’ (Gari Garaialde / Bostok Photo)
Neskak santu batzuk dira: inuzenteak, garbiak, pentsamendu okerrik gabekoak, duinak eta borondate onekoak. Euren gorputzaz harro daudelako erakusten dituzte bularrak, eta ez inguruko mutilak probokatzeko; gona motzak eta eskoteak jartzen dituztenean erosotasunagatik izan ohi da, nahiz eta -5 gradu egin, urte-zahar gauetan bezala; mutilen bat ukitu edu limurtu egiten badute ondo dago, izan ere jakina da mutil guztiok nahi dugula hori; neskek ez dute euren sexualitatea erabiltzen euren interesen mesedetarako, ezta kopak doainik lortzeko ere.
Mutilok, aldiz, beti gabiltza emakumeak begiradarekin biluzten, etengabe sexuan pentsatzen; gainera, pederasta batzukg gara eta 18 urteko neskatxen inuzentzia bortxatu nahi dugu ezen 30 urte edukita; neskei kopak ordaintzen dizkiegu eta ez altruismoagatik, interes zikinak bultzatuta baizik; tendentzia biolentoak ditugu, eta bortxatzaile potentzialak gara; horrez gain eskua luze dugu eta edozein momentu aprobetxatzen dugu emakumearen duintasuna zikintzeko.
Hori da ematen ari zaren irudia zure artikuluarekin, irudi erabat partziala, ideologizatua eta faltsua. Ez dakit zein den txanponaren alde bakarra erakustera bultzatzen zaituen interesa. Ez da aldebakarrekoa basakeria eta dekadentzia, etika eta moral falta, bihozkaden kontrol eza… ez da mutillon monopolioa. Faltsukeria da feminismoa/matxismoa=ongia/gaizkia dikotomia, Hemen dekadentziak ez du genero bereizketa egiten, zure kamarak, ordea, bai
Ah, eta zure artikuluaren izenburua ere erabat faltsua eta desegokia da: izan ere, San Ferminak ez dira “gure herrietako” jaien erakusgarririk egokiena, izan ere, kanpotarrez lepo bete ohi da eta horiek dira, gehienbat, tankerako egoeren protagonistak. Azpeitia, Ondarru edo Guardia batean ez dituzu ikusiko horrelako jokabide penagarriak horren erraz. Hobe zenuke gauzak bi aldiz pentsatu argitaratu aurretik.
Ondarrun eta abarren ikusiko dituzunak gure herriko gizonezkoen prototipoa da: Koldarra, emakumeek bezatua, sexu gosez hilda. Ondo pasa ezinik edan eta edan ea larrua joko duen. Manipulatua eta galtzailea. Herri desagertu baten arrastoa eta iturria.
Erabat ados, Xabi. Baina giri horien jokabidea ez da eredu egokia ere
Egi latza! Hemengoak ez ga horrelakoak, kanpotik etortzen dienak dute kulpa, beti eongo da “ero”n bat baño oso aislatue gauza. Ta ez aztu txanponak bi alde dazkala! Ze asko kejatzen dia x vicio, beñe beti mutillak dira haurreneko pausa eman beharra dunak, gero “akosadore antza” ga ematen dunez. Hori bai, neskak berotzen ibiltzen dienen berotzen tragoak gratis lortzeko.. sarrerak gratis.. eo tabernaria lehenago kaso eiteko erdi dena erakutsiz hori erebai matxismoa da???. Ikusten denez bi aldetan “mierda” dago. Asi q ez dakit ze puntu arte esan bai ta ez. Hori bai. Ez denean ez da. Baño hori bi sentidotan!!! Mutillak ebai kejatzen asi beharko ga???
“Hori bai, neskak berotzen ibiltzen dienen berotzen tragoak gratis lortzeko.. sarrerak gratis.. eo tabernaria lehenago kaso eiteko erdi dena erakutsiz hori erebai matxismoa da???”
Bai, hori ere matxismoa da, ala emakumeak ezin dira matxistak izan? Gehienak badira neurri batean edo bestean.
Ez motel, nere kamerak ez du genero bereizketarik egiten, bereizketa hori nik egiten dut. Nire kamarak nire esku-hartzerik gabe egin dezakeen gauza bakarra, 5 minutu erabili gabe izan ondoren, automatikoki itzaltzea da.
Milesker zure azalpen interesgarriagatik. Argibideak ematen hasia zarela, azalduko al zenidake, bide batez, zure bereizketaren zergatia? lanagatik, hau da, diruagatik, edo egia eta ongiaren alde ari zarelakoan egiten duzu??
PD: Pentsatu nahi dut ez dituzula 20 urteko neskatxak desio eta ez duzula, zure bakartasunean, horren neska gaztetxoekin fantaseatzen; zeren bestela 6. argazkiko iruzkina hipokresia galanta litzateke. Nik 26 urte ditut, uste duzu mustro bat naizela 20 urteko neskatxak gustuko ditudalako? Izan ere, kezkatu egin naiz.
Ostia ostia! 5. argazkiarekin kezkatuta geratu naiz. Aitortu beharra daukat atzo Iruñean egon nintzela, tabernetako beroa ezin aguantatu, momentu batean kalera irten nintzen bakarrik zigarro bat erretzera.Txupinazoa bota berri zuten eta Udaletxe plazatik burutik oinetara ardoz blai ateratzen ziren bai neska eta mutilei begira erre nuen zigarroa. Egia esan behar badut, ez nituen lizunkeriaz begiratzen, gehien bat harriduraz. Baina beno, zer axola du? momentu hartan Gari jaunak halako argazki baten protagonista bihurtu nahi banindu, erreza izango luke eta gaur nire aurpegia bilduma hontan egongo zen ere… bi aldiz pentsatu behako dug norbait begiratu nahi dugun hurrengoan.
1) Ez ditut ikusten zure argazkietan Mardi Grass bailitzan titiak erakusten dituzten emakumeak. Askoz gehiago dira hauek txupinazoan.
2) Ipurdia edo bularrak ukitzea ala genitalak ukitzea da larriagoa? Zuk epaitu, baina nire ustez hau bortxaketa publikoa da. 3 emakume indarra erabiltzen gizon bati genitalak ikutzeko. Non daude emakume hauek? Kalean.
http://www.mallorcadiario.com/wp-content/uploads/2013/07/San-Fermin-Chico.jpg
3) Zergatik ez dituzu irudietan jarri emakumeak gizonei ipurdia ukitzen edo besotik heltzen? Emakumeek ez dute horrelakorik egiten?
4) “Mutil bat neska baten kamiseta bustiari begira.” Noski begiratuko diola. Zergatik ez?
5) Post oportunista. Urtero gezur berdinekin. Baina aste osoko zure inguruko feministen aprobazioa lortu duzu. Zorionak, tori goxokia.
Kritikak ondo daude eta askotan beharrezkoak dira, baina Garik egoera horiek salatu nahi izan ditu eta tamalez, errealitateak ez dio hutsik egin. Ez dut uste hori gaizki dagoenik. Hala ere, horrek ez du esan nahi zuek aipatzen dituzuen jarrerak ez direnik bizitzen. Beraz, beste jarrera horiek salatu nahi badituzue, kamara hartu eta kalera.
Ez zait batere kostatu akordatzea noiz izan den azken: biolazioa, bortxaketa, eraso sexista. Orain bi aste, iazko herriko festetan etxera zihoanari, ondoko herriko festetan lanera zihoan ezagunari, aspaldi autostop egiten zegoen lagunari…
Muturrera eramana gaur 7 urte Nagore Laffageri Iruñean bertan.
Matematikak erabiliz, emakumeak ateratzen dira eraso larri hauen jomugan. Edo ez?Hitzez edota kirtenez, kanpoko edota barruko erasoak.
Ojala feminismoa ez balitz behar, seinale matxismoa ez dagoela: Hau denei aplikatuta bai neskei bai mutilei.
Kezkatzen nauena azken aldi honetan jaso ditudan ausnarketak dira: Mutilak jomugan?
Errespetuz
Gezur hutsa. Eraso guztien jomugan gizonezkoak daude. Ni gauez ibiltzen EHan emakumeek baino bi aldiz aukera gehiago ditut erahila izateko. BI. Hego ameriketan (feminizidioaz jota bizi omen den kontinente bat) hamar aldiz gehiago. Zergatik ez dugu hau salatzen? Zergatik emakumeak hiltzea larria da baina gizonak ez?
Argudioak Xabi mesedez.
Bestela hau “zu gehiago” bilakatuko da.
Hegoamerikako amek hemen hitzegitea balute…
Ciudad Juarez-etik hasita… Adibidez.
Azken esaldiari buruz iruzkinik ez.
Aio
Argudioak datuekin nahasten dituzu? Tira, hona hemen, Juarezen estatistika berdina mantentzen da:
http://www.inegi.org.mx/lib/olap/consulta/general_ver4/MDXQueryDatos.asp?proy=
Diskriminatzaileak zarete emakumeen bizia lehenesten. Euskaldun bezatuaren jokaera tipikoa. Horrexegatik gara herri bezatua. Feminismoa inperialismoak inposatua da eta euskaldun zintzook ez dugu zabor hau irentsiko.
Zure link horrek ez du funtzionatzen
Bi ordenagailutan frogatu dut 🙁 iada
Datuak ez badituzu ongi sailkatzen ZABOR bilakatzen dira. Eraso sexistez ari gara hemen. Eta gai honekin matematikak diona dio bai hemen bai Txinan.
Bestalde eta amaitzeko, euskaldun zintzoa nor den eta nor ez den epaitzeko duzun ahalmenak txunditzen nau. Guau.
Ez dut gura inor inorren gainetik egotea, bost neska edota mutila izan.
Zuk ez badakizu aurkitzen Mexikon zenbat gizon eta emakume hiltzen dituzten, zure arazoa da. Eta arazo larria gainera. Link-ak datu gehiago eskatzen ditu, baina linka hor dago. Ez dakizu bilatzen?
Eraso sexista gizonezkook lanean eta kalean bizi dugun heriotz eta homizidio tasa jasanezinak dira. Gizonezkook masimoki gara erahilak eta gainera emakumeen segurtasunera eman behar dira dirulaguntza bakarrak. Hori sexismoa da. Eta misandria.
http://bostok.photoshelter.com/image/I0000sNK9aqHOUHU
Barka nazazue, Hegoameriketako aitek ere zer esan izango dute eta.
Agur
Hara, Goobay, hemen ere bai: multipertsonalitatea non-nahi! Gari: mila esker betaurreko moreak jartzeagatik; segi horrela, animo!
Jakin daiteke zer den Goobay? Kontu honekin daramazu komunikabide guztietan.
Emakumeen kontra zabiltzana zu zara, majo! Jantzi ezazu gizarte honetan emakumeen gorputzat jotzen dena eta atera zaitez, jaiaz disfrutatzera. Eta etorri gero kontuekin (eta gorputza libratuta!). Hortik aurrera, hitz egingo dugu. Garik bere lana egin du, eta, tamalez, ez du ezer inbentatu.Behin joan ginen neska lagun kuadrilla jaiaz gooozatzea eta HURA IZAN ZEN AZKENA #matxodonteak NonNahi. mundua eta jaia aldatu nahi badugu… zoazte optikara
Zu zara gizonen kontra dagoena. Nik gizonak iraintzen dituen artikulu hau nago kritikatzen, eta zu ni akosatzera zatoz ni bilatzen komunikabide guztietan.
Eta jaiak izorratzen zabiltzatenak feminaziak zerate. Gizonak mehatxatzen, kartel misandroak jartzen eta sexua demonizatzen. Emakumeak titiak erakustea: ondo. Gizonei zakila publikoki ukitzea: ondo. Emakume bati titiak begiratzea: gaizki. 30 urterekin 20 urteko neskei hitzegitea: gaizki. Zoazte porai monja eta apaizok! Utzi bizitza disfrutatzen.
Jaietan dauden gizonezkoen jarrerak zein diren jakiteko hobe zenuke argazkiak egiterakoan koadrila ezberdinak hautatzea, laginketa egiteko ez da lagin bakarra erabiltzen…
Aupa Gari!
Lan bikaina! Eskerrik asko jasan behar ditugun jarrerak erakusteagatik. Argazki horietan ikusten dena “normaltzat” eta “egokitzat” jotzen bada, etorkizun iluna daukagu.
HiltzenHil, belarriak ireki beharko zenituzke parradan. Zuk Ondarroan, Guardan edo Azpeitian ez zenitun jasango, baina azken herri honetan askotan entzuten da tankerako esaldi bat ; Hi guapa, ingo al deu?
Mila esker Gari!
Alfer alferrik zabiltzate. San Fermin-ak iritsi dira eta betiko kantzioa hasi da, “kulo-kaka-pis” kantzioa deitzen diot nik honi. Eta jokaera hauen oinarri soziologikoen azterketa sakonak egiten dira, doktoradutza baten pareko ikerketak. Eta neure buruari galdetzen diot merezi al duen inteligentzia eta denbora horrelako gauzetan xahutzea. Pertsona talde handiak sortzen direnean horrelako jokaerak gailentzen dira, futbolean ere beste hainbeste gertatzen da (elkar joka etb). Zertarako gastatu dirua festa eta aisialdirako eraikin ultrasofistikatuak egiten? Jendeak askoz hobeto pasatzen du pititoa, potota, ipurdia eta titiak esploratzen eta! Ume bati kanbio automatikodun karrikotxe elektriko bat oparitzea bezala… handik ordubetera pistola tankerako egur zati batekin jolasten jarriko zaizu eta! Eta horren aurrean ez dago balioko duen doktoradutza tesirik. Jar dezatela San Ferminetan lekuren bat (kale bat, zezen plaza edo dena delakoa) horrelako gauzak nahi dituztenentzat eta horrela udaletxe aurreko plazan askoz leku libre gehiago egongo da eta jendea lasaiago ibiliko da.
Mila esker, Gari, begi bistan dagoena hain ondo erretratatzeagatik, Mezu itxaropentsu bat baino ez: objetiboa ezin enfokatu dabiltzan horiek irudia argiago ikusiko dute egunen batean..Bitartean, gogor egin behar dugu lan, denok batera! Behar zaitugu, Gari.
Eskerrik asko Gari.
Zure sentsibilidade moduko gizon eta andra gehixao biogu parekotasuna eta errespetozko jendartie eraikitzeko. Bai androk bai gizonok gara matxismuaren biktimak. Eta misoginiak edota henbrismoak ez dozkue askeago eingo. Alderantziz. Feminismuek bardintasune aldarrikatzen dau: tratuen, aukeretan, errespetuan, eskubideetan, soldatetan, arrakastan, sexualidadien, askatasunien, familixen, jaixetan eta beste arlo guztixetan.
Kaliek zein gabak gu danonak badies, berton danok sentidu ein biga libre ta eroso. Bildur ta arrisku barik. Beine zoritzarrez ondino ez da horrela emakumeendako: ez zure arrebarentzat, ez zure neskalagunarentzat, zure alaba edo amarentzat. Ta ez Euskal Herrixen ta ez beste inun. Hau aldatzie da gakue. Ezetz esaten ausartzie, ezetzak onartzie, jarrera sexista dauenari esatie ta pairatzen dauenaren alde tinko eitie. Hau eiteko prest al gauz?
Emakumeen kontrako errealitate honek ez dau beste tratu txar batzuk ukatzen. Ezta alderantziz. Sentsibilidade ta enpatia gehixao biogu, ta gorroto gitxiago. Zer mogitzen jako ba argazki hauen aurrien defentsibara ipinten danari…?? Emakume ta gizonen arteko bardintasunagaz danok irabazten dogu. Ta gu danon esku dao. Más NAGOREs y ningún José Diego más mesedez.
Oso ederki!
A. Edozein gehiegikeria, abuso, eraso arbuiagarria eta denuntziatzeko modukoa da.
B. Artikulu honen irakurlea ez da izan, Gari Garaialde bezala, deskribatzen diren egoera horien lekuko. Beraz, irakurleak topatzen du idazlearen narrazioa kasu batzuetan ( 2. argazkia) eta
interpretazio bat gehienetan.
C. Interpretazio hori subjektiboa da, konparaziora: 30 urteko horiengatik ‘gizonak’ direla baieztatzen du Garaialdek. Eta 20 urtekoak, aldiz, neskak. Dena da hizkuntza: gizon-neska. Horrela, irakurle despistatuak benetan uste du alde handia dagoela bi talderen artean adinari dagokionez. Ez dezagun ahantzi gure gizartean 30 urtekoari mutil edo neska esaten zaiola ia beti.
D. Alderdi moralista: Garaialderentzat 30 urte inguruko mutil batek, nonbait, ezin du 20 urte inguruko neska batekin harremanik izan; inmorala ote? Orduan, atzera goaz horrelako balorazioak egiten hasten bagara.
E. Eta alderantziz balitz? 30 urteko neskak 20 urteko mutil batekin ligatuko balu? Ez ote litzaiguke idurituko xaloa, modernoa eta apurtzailea?
20 urtetik beherako neska idatzi nuenen tokian, agian esplizituago izan behar nuen eta 14-15 urte besterik ez zituzten neska kuadrila jarri behar nuen; hala baitzen. Mundu berri bat deskubritzen ari zirela zirudien 4 neska gazte (oso gazte) ziren. Beraien erreakzioengatik, beraien lehen txupinazoa izan zitekeen. Bazuten lotsa puntu handi bat, bazuten ere trangresio nahi bat, bere burua jada umetzat ez duen jendeak izan ohi duen moduan. Baina momentu batzuetan beldurra ere pasa zuten. Talde gehienetan gertatzen den modura, bat askoz lotsatiago zen, beldurra edo kezka gehiago sumatzen zitzaion eta behin eta berriz zebilen lagunei esaten hura ez zela beraien tokia. Bazen beste bat, uneoro aurreago joan nahi zuena, besteak zirikatzen zituena eta lehenengoari, baietz, bertan geratzea ondo zegoela esaten ziona, horretara etorri zirela. Beste biak tartean zeuden, batzuetan aurrera eta besteetan atzera. Galdetu ere egin gabe, mingaina eztarriraino, lehenengoz, ez aurrera ez atzera zebilen bi hauetako bati sartu zion (gizon esatea moralista baderitzozu…) mutil batek, 30-35 urte zituen mutil batek. Neskak berehala egin zuen atzera, eta metro bat edo mugitu ziren lekuz, jende andanak ez zien gehiago mugitzen uzten.
Hori baino lehentxoago, jada, 40 urte inguruko mutil batek (beste 15 bat neska bizkar gainean hartuak zituen mutilak), lau neskatoetako baten zangoartetik burua sartu eta sorbalda gainera altxatzeko ahalegina egin zuen, ingurukoen aupa eta biba artean. Neskaren kontrako erreakzioek ez ziotenez utzi sorbalda gainera igo zezan, zangoetatik hartu zuen, beste mutil batek galtzarpetik heldu eta airean bota zuten 4 edo 5 aldiz. Beste 4 bat mutil sartu ziren azpian, airera botatzen lagundu eta bide batez ipurdia ukitzera. Neska ‘jaitsi nazazue, jaitsi nazazue!!’ zebilen bitartean.
Behin lurrean zegoela, airean bota zuen mutilak, neskaren konplizitatea lortzeko ahalegina egin zuen, bostekoa emateko imintzioak eginez, baina neskak ez zion eman nahi. Egia da farrez zegoela, baina nik (eta hau bai da interpretazioa) beldur eta urdiratasun irrifar bat bezala definituko nuke. Bigarren neska bat ere airean altxatzen saiatu ziren, baina momentu horretan neskatoak piska bat aldendu ziren, irriparra eta beldurra adierazten zuen aurpegi keinu batekin.
Ordurako inguruko mutil kuadrila batzuek, neska taldearen ahultasuna sumatua zuten, eta mugitzen ziren toki bakoitzera (4-5 metroko distantzi batean, ez gehiago) mutil talde bat hurbiltzen zitzaien, nere uste apalean, neska hauen xalotasunaz baliatzera. Inguruan jarri eta (argazkian ikusten den bezala) 40 bat zentimetro goragotik, ‘benga, emaidazu muxu bat’, ‘Zeinek nahi du nere muxua’… esan eta esan.
Lehenago aipatu dudan neska ‘lanzadak’ bestei geratzeko esaten zien, bertan ondo zeudela, unea aprobetxatu behar zutela… beste batek argi zuen, hura ez zen beraien tokia, eta beste biak, lehen esan bezala, batzuetan bai, besteetan ez ibili ziren. Muxua ematera behartzearena orduan etorri zen, lepoa besoarekin inguratu eta mingaina sartu zion neskatoari; ‘hau nazka!’ esan zuen neskak, eta ondokoak ‘baina mingaina sartu al dizu?’ galdetu zioten. ‘Bai, bai, kriston nazka eman dit’
Egia da hiru neskak (laugarrenak ez zuen bertan izan nahi) bazutela geratu eta joan artean erabaki ezin bat (14 urte behin bakarrik izaten ditugu). Ez zeuden erabat gustura, baina jaia zen, heldu sentitzen ziren, desiratuak… ligatzen zebiltzan!
Ni harritu ninduen erasoa detektatzeko zituzten arazoak. Agian batzuek pentsatuko duze ez zela erasorik egon, borondatezko jarrera bat zela, baina nik argi daukat ‘berriaren’ xalotasunaz aprobetxazen ari zen mutil talde bat besterik ez zela; Batek esan zidan: ‘Ea zer egiten duzun argazki horiekin, emazteak ikusten baditu potroak moztuko dizkit eta’
Beste mutil batek neska ‘lanzadari’ muxua egiteko saioa egin zuen eta neskak ez zion ezetzik esan. 5-6 segunduko muxua eman zioten elkarri, eta banatzerakoan beste hirurak galdezka hasi ziren:’zergatik utzi diozu?’, ‘Zer sentitu duzu?’…. ‘ba, nahi nuelako, guapoa da, ez?’ galdetu zien honek. Baina orduan besoekin inguratu eta ‘ez zaitez joan potxola, ez al zaizu gustatu’ esaka hasi zitzaion mutila. Neskak bere besoetatik alde egin nahi zuen, agian ez zuen urrutiago joan nahi, baina argi zuen distantzia hori ez zela egokia, atzetik bi besoekin gogor biltzea eta eskua mugitu nahi zuen bakoitzean, esku hori indartsu heltzea ez zitzaion gustatzen… Lagunek ere ez zekiten nola lagundu, zer egin, inguruan beste mutil batzuk ari baitziren ‘txapa’ ematen…
Azkenean askatu eta alde egin zuten.
Orain, deituidak moralista…
Alde handia dago 20tik 14era. Iruzkinean bertan argitu izan bazenu enuke eztabaidatuko, Jarrera biziki deitoragarriak dira mutil horienak, baina berriro diot: eszena negargarri batetaz baliatu zara, hots, Iruñeako San Ferminetako (nazioarteko festa bat, egun) txupinazokoa, EHn salbuespenak diren jokabideak generalizatu eta zuk defendatzen duzun ideologia sektario feminazi hori justifikatzeko.
Eszena horiek ez dira “gure herrietako jaixetan” ikusten, eta mutil euskaldunon gehiengo osoa errespetuz jokatzen dugu, neskak bezain beste edo gehiago.
Nik ere berdina egin dezaket oso erraz: Maiorkako “mamading” irudiak zuzeun txertatu eta Maiorkako neskak urdanga zakiljale batzuk direla esan emakumeen kontrako doktrina bat defendatzeko asmotan. Zuk hori bera egin duzu baina alderantziz, eta hori da salatzen dudana.
Hau txerrikeria zure kontakizuna, Gari! Hori dena ikusi zenuen?! 14 urteko 4 neska horiena alegia? Bua, bua… irakurtzen ari nintzela 30 urteko kakaume horiek jota bertan akatzeko gogoa sartzen zait. Zergatik ez zenien esan handik beste leku seguruago batera joateko, zalantzan bazeuden, nesketako batek esaten zuenari zuk esandakoa gehituta balantzak alde batera joko zuen. Eskerrik horrelako kaka festetara joaten ez naizen… jasan ezazu hori dena!
Aupa Gari!
Deituidazu astopotro, baina zu zeu zara eztabaida guzti honen erruduna!!
Zure argazkiek ez dute adierazten zuk ikusi zenuena.
Kasu honetan argazki batek ez ditu mila hitz baino gehiago balio.
Ikusterakoan, aurretiaz erabakitako tesian enkajatzeko ateratakoak iruditu zaizkit argazkiok.
Irakurtzerakoan, argazkiak labur gelditzen direla konturatu naiz.
Hau da, argazkiak hobetu edo gehiago idatzi!!!
Kar, kar!! Ongi segi!!
Eta Ondarroan esaten den bezala: “Matxuk amatxu!” (“Matxoak amaitu”, ondarrutarrez)
Oso gustura irakurri dut zure erantzuna. Orain bai ulertzen dela! Akaso, argazkiak zeramatzaten testua laburregia izan da. Baino eman duzun azalpenarekin, bai! Ongi islatzen duzu sanferminetako alderdirik matxistena eta nazkagarriena mutil batzuen aldetik ( ez denak) Eta urtero Iruñera joaten garenok, ongi ezagutzen duguna, zoritxarrez.
Irudi batek asko adierazi badezake, hitzek askoz gehiago. Milesker. Eta segi dezagun denok jarrera matxista eta mespretxagarriak denuntziatzen.
Baina ulertzen duzu zertaz ari garen berban HiltzenHil? Agian arazoa da ez garela gauza berdinez hitz egiten ari!
Nik, genero indarkeriaz, matxismoaz, biolentzia sistematikoaz ari garela uste dut. Urtean milaka emakume hiltzen dituen biolentziaz, urtean milioika emakume bortxatzen dituen biolentziaz, urtean mila milioika emakume urratzen eta zapaltzen dituen biolentziaz.
Ez dakit arazoaren larritasunaz konturatzen zaren baina ez da umekerietan ibiltzekoa eta ez da lehiaketa bat jendarte honetan nor dagoen zapalduago jakiteko.
Jendarte osoaren lana da matxismoarekin amaitzea eta denok egin behar dugu lan bide berean. Lan hauek errealitatearen isla dira eta ikusgai egiten dute arazoa, beharrezkoak dira jendearen kontzientzia esnatzeko eta arazoari aurre egiteko. Zure komentarioak aldiz, ez du matxismoarekin bukatzeko inolako laguntzarik ematen, hori da lan honen helburua, ez dakit hori ulertu duzun…eta hala bada, hau ez da zuk idatzitakoa idazteko leku egokia.
Bestalde, jarrera matxista horiekin identifikatuta sentitzen bazara, zuk zure buruarekin egin beharreko gogoeta egitera gonbidatzen zaitut; zure pribilegioak birbegiratu, emakumezkoei galdetu eta entzun eta egunerokotasunean ematen diren egoeretan pixkat gehiago fijatu, ez da gehiegi bilatu behar, erraz ikusten dira edonon jokabide matxistak.
Gari, eskerrik asko zure kontzientziazio lanarengatik!
“Kaka zaharra. Erridikulua egin dut kriminalizatzen 30 urtego gizon horiek. Fede feministan hezi naizenez soilik nire adin berekoekin hitzegiten dut, eta ez dizkiot inori titiak begiratzen. Lurrera begiratzen dut feminista batek larrua jo nahi duela esan arte.
Ale! Neskek 14 urte dituztela eta gizonek 60 urte dituztela esan eta kitto. Benetan argia naiz…”
Mila esker Gari, emakumeok jaietan pairatu behar duguna erakusteagatik. Ematen du batzuei ez zaiela gustatzen zure argazkien ispiluan ikustea. Normal, niri nazka besterik ez dit ematen. ERASOTZAILEAK KANPORA!! BABOSOAK KANPORA!!
Mila esker Gari! Niri nire titiak Brad Pitt eta horrelakoek begiratzea gustatzen zaizkit. Itsusiek ezin dute nire titiak begiratu. Mila esker feministon morroi izateagatik eta jaietan gizonezkoek jasaten duten biolentzia alboratzeagatik. Ez dute merezi. Ez duzumerezi. BEGIRATZAILEAK ITSASORA! IGUALITARISTAK SUTARA!