“Gure” 155. artikuluaren babesleak

“Gure” 155. artikuluaren babesleak –

"Gure" 155. artikuluaren babesleakKataluniako gertaeraren oihartzunak entzuten jarraitzen dira Euskal Herrian. Eta 155. artikuluaren erabilerarengatik; hala ere, Euskal Herriak duela urte batzuk jasan egin zuen artikulu honen ezarpena.

Baina zer da artikulu honen izaera? Zer dago bere atzean? Esan dezakegu, gaingiroki, artikulu koloniala dela, hau da, Metropolitik jartzen da martxan makineria juridikoa lurralde konkistatu batean normaltasun koloniala berrrezartzeko.

Hau azkenean Partiduen Legearen helmuga izan zen Euskal Herrian. Ematen du Katalunian aplikatzen ari direla artikulu honen bertsio gogorrena, nire ustez, honen arrazoia bidegurutze puntu ba Euskal Herria eta Kataluniaren artean. Kataluniako burgesiak eta bere ordezkaritza politikoak orain arte subiranismoaren alde jarraitzen dute. Euskal Herrian, berriz, EAEko burgesiaren papera, zera da, Estatuaren administratzaile hutsak izatea, eta paper erosoa da haientzako. Zentzu honetan EAJ – PNV Estatua da, Espainia da, eta Nafarroan eta Iparraldean panorama politikoa hobeto ez dago. Ez dut Kataluniako burgesiaren defendatzailea izan nahi, bakarrik gertaera konkretu bat azpimarratu nahi dut.

Duela gutxi ikusi dut kanpaina bat Urkulluri esateko ez mantentzeko akordiorik 155 artikuluaren babesleekin. Hau bai zentzugabekeria! Ezin dugu eskatu Estatuari Estatuaren kontra egoteko! Argi izan behar dugu egoera koloniala mantentzen dutenak ez direla bakarrik aho betean alderdi espainolistak (PP-PSE). EAJ-PNV engranaje bat da makineria honetan ere bai. Noizko kanpaina bat Felipe VI.-ari monarkiaren desegitea eskatzeko?

Argi dago Euskal Herrian estrategia interklasista ezinezkoa dela, Euskal Herriko burgesia independentziaren aldeko ez dagoelako, erregionalismo baten aldekoak dira, zeren Estatuaren barnean haiek eta haien interesak babestuak mantentzen dira.

“Gure” 155. artikuluaren babesleak
155, EAJ-PNV, Katalunia

2 pentsamendu ““Gure” 155. artikuluaren babesleak”-ri buruz

  • Koldo Beltza euskal proletargoaren ordezkaria izango da EAJ burgesiaren alderdia dela esateko, noski.
    Eta ez du inongo probarik egin behar esateko EAJ estatuaren zerbitzari dela. Koldo, noiztik ari zarete horrelako gauzatxoak esaten? Zergatik jendeak ez dizue pito kasorik egiten, Koldo?
    Egoera koloniala? Bai, badakit ezker abertzalekoen artean ETAren bostgarren batzarrean onartutako ikuspegi xelebre hori mantentzen duzuela. Baina askapen mugimendu komunisten garaia joan zen, Koldo, eta etorriko diren itxurarik ez du ematen. Zure iritziek museo baterako balio dute, hein horretan.
    Gauza benetan txundigarria baina ohikoa eta jada harridurarik ez duena sortzen ezker abertzaleak EAJren kontra erein duen eta ereiten duen gorrotoa. Gu herri txiki bat izaki etsaigoa horrelako muturretara eraman beharra erakusten du argiro ezker iraultzaile honek gure euskaltasun-abertzaletasunari aportatu dion barne-korrosiorako joera. Koldo, badakit internazionalista zarenez proletario espainolak zure anaiak direla eta euskal burgesia etsai. Ba hori ez da abertzale, motel. Joan zaitez Jaeneko azeituneroekin kante jondoa abestera.

  • Gure askatasuna berreskuratzeko, gure Estatu propioa berreskuratzeko dauden partido politiko “abertzale” guztiak soberan daude baita ere bi sindikatu “abertzaleak”.
    Desegin behar dira eta gobernu probisional baten inguruan kokatu eta bultzatu.
    Dauskaten indarra eta bitartekoekin legalitate propioa adostu, sortu eta inplantatu.
    Autoritate nazional bat behar dugu erresistentzia gidatzeko inperialismoaren aurka.
    Hori ez den iristen bitartean okupazio egoeran jarraitzea kondenatuak gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude