Guardia Zibilaren arma Biarritzeko ostatuan (eta abar)

Pistol_PT_940CZure munduan bizi zarela esaten dizute lagun, lankide eta senideek? Ez dakizu zein egunetan bizi garen ere? ZuZeuko salabardoak badu irtenbidea zuretzat: hona, lunatikoak lurreratzeko, eguneroko errealitate dosia.

PuntuEus fundazioak .eus domeinua jada erabilgarri dagoela plazaratu berri du, jarraian ikus dezakezuen bideoaren bitartez. Lehenengo webgunea domeinuak.eus izan da. “Komunitate oso baten domeinua” izango dela aurreratu dute, baina apirilaren 26ra arte itxaron beharko dugu gehiago jakin ahal izateko.

Biarritzeko ostatu batean norbaitek ahaztutako poltsa topatu du bertako zerbitzari batek. Poltsa ireki, eta zer aurkituko? 9 mmko pistola, diru mordoa eta Espainiar Estatuko NAN bat. Izutzeko modukoa ezta? Bi Guardia Zibil ahaztutako poltsaren bila joan dira eta Biarritzeko poliziak iparraldean egoteko baimena zutela egiaztatu ostean, aske utzi ditu. Izparringiaren albistea dirudi.

Kontuz-ek salatu duenez, CANen 2011ko inbentariotik aurtengora, 157 artelan desagertu dira. Horietako 75en balioa ez omen dago neurtua, eta gainontzekoek guztira 95.582 euroko balioa dute. Dietenaren pareko eskandalua ote dugu muturren aurrean? Edo gaizki egindako inbentarioa besterik ez da? Susmo txarrak izateko arrazoirik ez da falta.

Arrosa Sarearen III. jardunaldien baitan egindako mahai-inguruaren irudiak Koska irratiak grabatu eta Argiak multimedia atalera eraman ditu. Partehartzaileak Josu Amezaga  EHUko irakaslea, Iraitz Salegi Topatu.info-ko kazetaria, Aitor Aspuru Aiaraldea.com proiektuko kidea eta Urko Aristi  Tokikom-eko zuzendaria dira.

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude