Guardia Zibilaren aldeko manifestazioa bertan behera Nafarroan

AIVIT “terrorismoaren biktimen” elkarteak igande arratsalderako Iruñean antolatua zuen manifestazioa bertan behera geratu da, hitzordura hamar lagun inguru soilik agertu ostean. Manifestazioak Estatuko Segurtasun Indarren ezinbestekotasuna azpimarratu eta Nafarroan mantentzeko eskatzea zuen helburu. Antolatzaileen arabera, jende falta izan da manifestazioa ez gauzatzeko arrazoia.

Dirudienez, nafarrek ez dituzte Guardia Zibila eta enparauak sobera maite. Baina egiari zor, arrazoik ez zaie falta. Nahikoa da oraindik memorian fresko dituzten bi argazki hauek ikustea:

navarra

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroa eta Yolanda Barcina Guardia Zibilaren egoitza berri baterako lanei hasiera ematen, konpainia ezin hobean.

gGuardia Zibilan Zintruenigoko eskola batean, umeei orotariko armak nola erabiltzen diren irakasten.

guardia zibila, Guardia Zibilaren

Zer duzu buruan “Guardia Zibilaren aldeko manifestazioa bertan behera Nafarroan”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2014-09-26 14:26

    Eta bitartean, hasi da jada Lasa eta Zabala filmea isilarazteko lana. Egunkarien web-orrietan bila nabil eta ez dut inon aipamenik aurkitzen, Berria, Gara eta Deian baino ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude