Guardia Zibila: “Ez gara Anaia Nagusia”

Guardia Zibila: “Ez gara Anaia Nagusia” –

Gezurra badirudi ere, bada bizitzarik pilotako finaletik harago. Igandea “Irujo!” edo “Aimar!” ahal bezain ozenki oihukatuz igaro duzuenontzat, zein eguraldia probestuz mendiaz, hondartzaz edo tabernaz gozatzea deliberatu duzuenontzat, honatx ZuZeuko salabardoak asteburuan arrantzatu dituen ale nabarmenenak:

Halaxe hasten da El Paísek Guardia Zibilaren adierazpenen bueltan osatu duen erreportajea: “Ez gara Anaia Nagusia, eta ez dugu hark bezala jokatu”. Ez ote da usain usteleko hasiera? Diotenez, Araña operazioan atxilotutakoek ez  dute ETArekin lotura zuzenik, baina ETAzaleak-edo dira. Beste 200 txiolari “arriskutsu” ere identifikatu dituztela diote, baina ez ei dakite zein dagoen twitter kontu horien atzean. Ez ote da, ezustean, Arana operazioa izango?

Oraindik ez baduzue ikusi, hauxe Guardia Zibilak berak atxiloketak zirela eta zabaldutako bideoa:

Pasa den astean idatzi zuen Mikel Garciak bere blogean euskal film arrakastatsuenen inguruan, baina gaur bertan arrantzatu dugu. Aupa Etxebeste omen da inoizko ikusiena, Kutsidazu bidea Ixabel eta Bypass-en aurretik. Eta ez, izenburuak hala iradoki badezake ere, Ocho apellidos vascos ez da euskal filma.

datu

Egun batetik bestera lehengusuak, semeak, bilobak, lagunaren alabak edo dena delakoak egindako gomazko pultserekin iratzarri ginen denok, fenomeno paranormal horren jatorria eta zergatia ezagutu gabe. Eskerrak oraindik ikerketa kazetaritza egiten den: Irene Arizurrietak nondik datozen argitu digu.

Guardia Zibila: "Ez gara Anaia Nagusia"

Guardia Zibila: “Ez gara Anaia Nagusia”
armiarma operazioa, film arrakastatsuenak, guardia zibila, modako gomatxoak, ramon jauregi
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Guardia Zibila: “Ez gara Anaia Nagusia””-ri buruz

  • Panderetazalea 2014-05-07 22:14

    Guardia Zibilaren operazioa guztiz lekuz kanpokoa iruditzen zait. Baina bada gauza bat guztiz lekuz kanpo utzi nauena.

    Carrero Blancoren heriotzari buruz Twitterreko erabiltzaile batek egindako iruzkina jartzen dute adibide bezala. Baina nik dakidala, Carrero Blanco altxamendu militar batek ezarritako gorbenuburu zen. Milaka herritar hil zituen gorbernu bateko buru. Beraz, zilegi denentz eztabaidatu gabe, nola da posible adibide bezala hori jartzea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude