Guardia Zibila ETBren ahotsa isildu nahian

Orain dela hamarkada batzuk Korrikak Nafarroa zeharkatu behar zuenean, hor zegoen Guardia Zibila ekitaldia debekatu nahian. Zaharrak berri, Nafarroan. Gauza batzuk ez dira aldatzen.

 

GUARDIA ZIBILA ETB-REN AHOTSA ISILDU NAHIAN.

 

Administrazioan Euskaraz taldeak salatu nahi du ETB ikusteko EAk jarritako hedagailua Guardia Zibilak itxi izana.

Orain dela hamarkada batzuk Korrikak Nafarroa zeharkatu behar zuenean, hor zegoen Guardia Zibila ekitaldia debekatu nahian. Zaharrak berri, Nafarroan. Gauza batzuk ez dira aldatzen.

Paz de Ziganda Ikastolak eliza batean ETB ikusteko errepikagailua lehenengo aldiz jarri zuenean, Guardia Zibila ere hor izan zen, parrokoak sarrera debekatu bazion ere.

Guardia Zibilaren itxiera ez da soilik PPren Espainiako Gobernuaren oparia izan, UPN eta PSOEk osatzen duten Nafarroako Gobernuak aurretik hori egitea eskatu baitzuen.

Garbi dago sistema analogikotik digitalera pasatzea aprobetxatu dutela, ETB Nafarroatik desagertzen urratsa egiteko.

Eusko Jaurlaritza espainolistaren zerbitzura egon arren, ETB Nafarroatik ezabatu nahi dute, badakite eta Eusko Jaurlaritzaren egoera hori behin-behinekoa dela.

Ibaialde Ikastola ixtera behartzeko laguntzak ukatu eta Gipuzkoako Aldundiak 24.000 euro eman zionean haserre agertu zen Nafarroako Gobernuak zer nahi duen badakigu, denok dakigu: Euskararik gabeko Nafarroa. Aurrean izanen gaituzte!

Iruñean, 2012ko martxoaren 9an.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.

Ordezkaria: Joseba Otano Villanueva.


etb, euskara, guardia zibila, Nafarroako Gobernua
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Guardia Zibila ETBren ahotsa isildu nahian”-ri buruz

  • Ortzi Murua Berra 2012-03-09 21:23

    Deigarria da, nafarroa euskaldunekiko loturarik ez duen lurraldea dela sinestarazi dietela askori, garbi esan gabe beharbada baina ez esateak jendea nahi duena pentsatzeko bidean jartzen du.
    Telesforo Monzonek esandako esaldi batek argi uzten du dena:
    “Nafarroa ez da euskadi, euskadi da nafarroa”

  • Bitxiak, arrazoinamenduak! Eta bitxia subkontzientea! Nafarroan euskalgintzari ekiten diogunoi, hizkuntza eta naziotasuna uztartzen dugula leporatzen digute. Alta, euskalgintzari ekiten diogun artean denetarik gaude: uztartze horren aldekoak eta bi gauzen autonomiaren aldekoak. Nafarroan euskara gizartean errotzearen kontra daudenek guztiek, aldiz, horiek bai uztartzen dituztela hizkuntza eta naziotasuna! Horregatixe haien amorrua, ETB Nafarroan ikusi ahal izatearen beldur, euskarazko hedabideen beldur, euskarazko hezkuntzaren beldur, gune ageriko eta publikoetan euskara bisual bihurtzearen beldur… Non dago fundamentalismo mugigaitzena?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude