Greziar batek diseinatu du Euskal Herriaren independentzia

Greziar batek diseinatu du Euskal Herriaren independentzia

Achilleas Tsomkopoulos diseinatzaile grafikoak dena eginda eman nahi izan digu. Balizko Euskal Herri independientearen irudia (Ikurrina berria, zigilua eta armarria) diseinatu eta hankaz gora jarri ditu orain arte buruan geneuzkan eskemak zein sinbologia zaharra. Zer iruditzen zaizu gure balizko estatuaren diseinu apurtzaile hau? Independenteak bagina onartzeko prest zeundeke?

Euskal Herriko heraldika eta tradizioak (Foruak, Gernikako arbola, tradizioak, idiosinkrasia…) kontuan izanik estatu berriaren irudia sortzea eta berau munduari aurkezteko propaganda egitea du helburu gisa Tsomkopoulosen proiektuak. “Estatu identitate berri bat sortzea da helburua”, dio. Hona hemen berak sortutako sinbologia:

  • Ikurrina: 

Athletikeko koloredun barra bakoitza Euskal Herriko herrialde baten adierazle da. Izarrak berriz, autorearen aburuz, Gernikako arbola famatua sinbolizatzen du.

  • Zigilu nazionala:

  • Armarria:

  • Berau munduari aurkezteko kartelak:

Beno zer? Konbentzituta? Ala nostalgikoa zara eta ikurrina maiteago duzu? Ikurrez paso egiten duzu orokorrean? Dena dela, ezin ukatu tipoak lan fina egin duela, eta sekulako WTFa dela istorioa. Egia esatea nahi baduzue, niri bost ajola, baina iruditeria berri honek zuri-gorri gehiegi du Gipuzkoan onartua izateko.


Istorioa @lanbroute @larbelaitz eta @samuraitasuna-ren bidez topatua.

Greziar batek diseinatu du Euskal Herriaren independentzia

Ekaitza bainuontzi batean

32 pentsamendu “Greziar batek diseinatu du Euskal Herriaren independentzia”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2012-07-18 08:40

    Iruditeria guztia arrotza egiten zait guztiz, nirekin eta gurekin zer ikusirik ez baleuka bezala. Ikonografia hori ez zitzaiokeen sekula euskaldun bati otuko, hain dirudi Europa Ekialdekoa! Ikurrina bera ere aski bitxia bada, hau guztia zer esanik ez.

  • Eta zergatik ez ditu greziar horrek bandera eta armarri berria sortzen Greziarentzat?

    Euskal Herriak baditu jada bereak.

  • Lasai denok, hau igandean Baztandarren Biltzarra ospatuko dela iragartzeko saio subliminala baizik ez da-eta.

  • Itxura sobietikoa duela uste dut. Egia esan gustatzen zait jajaja

  • Txo ba intentziñoia eta ideia onak dira, baña zeuk esan dozun modura, Gipuzkun onartzeko zuri-gorridxeidxa!! Nire ustez armarridxa be apur bat arrarua, zentzuren bat baauko?
    Holan da be eskertzen da gu baño gehidxao mobiduten dan jentia daola ikustia…

  • salamalikum 2012-07-18 14:32

    Hemen “gehidxao” idaztea, hori bai dela sobietikoa.

  • ….benetako herria dadinean
    asmaketa ahaztuko dugu.

    Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak
    sukaldeko trapu bihurtuko ditugu,
    euskal herriak izatearenekin batera
    ez izatearen abantailak izan ditzan.

    Herri proiektua, Joseba Sarrionandia.

  • Amonamantangorri 2012-07-18 15:52

    Hori da. Eta Sortuk Seychell uharteetako bandera erabil dezala.

  • bakoitzak gure euskalkixan idazteko eskubidia eukiko deu ba!

  • salamalikum 2012-07-25 08:19

    Eskubidea ez dut ukatuko, ez noski, baina ez dakit zentzu handirik duen horrelako foro komun batean euskalkian idazteko mania guai horrek.

    Baina, eskubidea izanik ere, “gehidxao” oso txinosobietikoa geratzen da. Greziar horren ikurrina baino gehiago. Onartu beharko duzue.

  • Agian gogoan duzue Athleticken kamiseta arraro hura atera zutenean, zirudiena kamiseta zuri bat tomatez zikindua. Batzuk esaten zuten sentitu beharrekoa koloreak zirela, eta ez marrak.
    Kasu honetan, ni ez naiz gehiegi lerratuko bata edo bestearen alde (nik Nafarroakoa erabiltzen dut, eta punto). Baina jakingo duzue ikurriñaren gurutze zuriak zer errepresentatzen duen ezta? Bai, Vaticanoa. Gure etsai historiko handienetako bat. Badakit herri pekuliar bat garela, hizkuntza preindoeuropear bat dugula eta blablabla, baina gure ikur nazionaletan etsaiaren sinboloak erabiltzea, iruditzen zait ez soilik pekuliar, baizik eta arraro, eta nahiko grabea.

  • zubiko, eta zer? Niri bost axola ze sinbologiarekin sortu zuten aranatarrek ikurriña. Gaur egun ez ikurriñak du zerikusirik sinbologia harekin, herri bat harekin identifikatzeak esan nahi duen guztiarekin baizik.

  • Bai, gero independiente garenean oso polita geratuko da: “eta hona hemen ikurriña, euskaldunen ikurra. Gurutze zuriak Vaticanoa sinbolizatzen du, bere garaian Nafarroako erreinu baskoiaren konkistaren ideologo nagusia, eta ordutik hona gure herria artalde bat bihurtu duen Estatua, eta mundu osoan garai guztietan sarraskiak baimendu, lagundu eta legitimatu dituena”.
    Bai noski, herria horrekin identifikatzen da, horretan ez dago dudarik. Hau da, hain zuzen, grabea iruditzen zaidana.

  • Ba bai, oso polita geratuko da: “eta hona hemen ikurriña, euskaldunen ikurra.”
    PUNTO.
    Aupa!!!
    Zu segi zortzirehun hanka bilatzen katuari.

  • Katuari zortzirehun hanka bilatzea hain zuzen ikurriña bera sortzea eta erabiltzea izan zen, Nafarroako bandera edukita. Baina gainera ikurriñan bertan Vaticanoaren sinboloa jartzea, hau da, gure konkistatzaileena, benetan lotsagarria da. Gure kolonizazioaren alderdi… sinbolikoena.
    Eta “punto” horrek ez du ez hanka ez buru, zeren nazio guztietako ikur guztiek baitute beren esanahia.

  • Gaur egun mundu osoko euskaldunak ikurriñarekin identifikatzen dira, beren nazio-ikur modura.
    (Ez dut berriro PUNTO jarriko, nahi ez baduzu).

  • Ea ba argitzen garen. Nik ez dut hori dudan jarri, euskaldunak horrekin identifikatzen direnik. Ezetz esan dut? Ez, argi ta garbi: euskaldun guztiak gaur egun ikurriñarekin identifikatzen dira.
    Errepikatuko dut: hala da. Eta hain zuzen, hori da grabea iruditzen zaidana.

  • Ba grabea iruditzea da katuari zortzirehun hanka bilatzea. Ikurriña X sinbologiarekin sortuko zen, baina gaur Y sinbologia du, herriak GAUR ematen diona.
    Eta HORI da garrantzitsua. Gaur eta etorkizunari begira duen balioa eta indarra. Ze Vaticano ta ze krixto.

  • Ah, orduan ez dugu historiarik. Edo baldin badugu ere, ez du inporta, ezta?
    Ze Vaticano? Ikurriñaren gurutzekoa.

  • Bai badugu historia. Eta bai, inporta du. Baina bere neurrian eta bere mamian; ez, desde luego, horrelako txikikerietan ero(r)tzeko.

  • Bueno ba, txikikeri bat iruditzen bazaizu gure historiako pasarte tristeenetako baten errudun handienaren sinboloa gure banderan eramatea, zuk ikusi. Noizbait atzerritar (serio) batek galdegin ezkero zer esan nahi duten ikurriñaren sinboloek, eta azaltzean aurpegi arraroa jartzen badizu, etzaitezela harritu.
    Dena den, nire partetik amaitutzat ematen dut eztabaida, ikusten baitut ez goazela inora.
    Adeitsuki.

  • Espero dut atzerritar (serio) horren izena Pavel, Peter edo Jesús bada, korrika joango zela aspaldian bere izenaren sinbologia perbersoa zuzentzera.
    Espero dut zuk ere, horrelako izenen bat izanez gero, aldatua duzula jadanik Ikatz, Haizea edo Karbunklo jartzeko.
    Baina, ondo da. Utz dezagun bada. Adio.

    • Iñaki Larrañaga 2012-07-26 13:40

      Ka’Lak, nik zure tesiarekin egiten dut guztiz bat. Sinboloaren jatorria jakitea garrantzitsua da, bai, baina ez esentziala. Gaurko euskal gizarteak ez du zerikusirik S.Aranaren garaikoarekin, Erdi Aroko Nafarroarekin ez duen bezala. Sinboloak une historiko jakin batean jaiotzen dira eta esanahiak garatzen doaz. Hori da gakoa. Ez da zertan lotsatu behar ikurrinaren zuri-Vatikanoarragatik. Garaiko euskaldun-fededun errealitatearen islada da, eta kitto. Izena (bandera) baino izana (euskal gizartea) garrantzitsuago.

      • Ba orduan, bota ditzagun zakarrontzira ikurriña eta nafarroakoa, eta har dezagun lagun greziarrarena!

        • Ezetz ba, Euskal Herriaren ikurtzat hartzen dugula ikurriña eta gure sentitzen dugula herritarrok. Utziozu ya, ez dagoen lekutik arazoak sortzeari.

          • Eztabaida sanoari “arazo” deitzea ere… arazoa sortu nahian zu ari zarela uste dut, zure agresibitatearekin . Euskal Herritarron gehiengo batek gure lurraldeari Euzkadi edo Euskadi deitzeari utzi genion ezta ? Euskal herritar askok nafar bandera, ikurriña bezain “gure” sentitzen dugu. Nire iritziz arazoak sortzen dituztenak hauek dira: “banderas de Asturias, Aragón, Andalucía, Castilla, León, rojas, republicanas… vestían el paso de decenas de miles de personas venidas en autobús de todas las regiones mineras. Ninguna bandera de España -¡nin- guna!-.”

            http://www.gara.net/paperezkoa/20120723/353534/es/Santa-Barbara-bendita

    • Gurutzeak eta kateak 2012-07-26 16:43

      Ekainaren 16an, Iruñean, Nafarroa bizirik dagoela aldarrikatzeko jai sonatua egin zen. Bertan, arratsaldeko manifaren osteko hitzaldian, Asisko Urmenetak Nafarroako ikurreko kateen jatorria aipatu zuen, eta nola Oihenartek gogor ekin zion gure ikurretan kateak eta sinbolo arrotz, inposatzaile eta adierazgarriak eramateari. Egunen batean, konturatuko gara hala ikurrinean nola Nafarroako ikurraren oinarrian euskaldunon izarra dagoela, eta egun horretan izar horren distirak gure mendi eta ibarrak argituko ditu, eta atzean utziko ditugu kristauen gurutzeak eta kastillanoen kateak. Hala bedi.

  • Galdera bada, Euskal Herri independientea izango bagenu beste ikur batzuk onartuko edo sortuko al genitun, nik begiak itxita onartuko nuke, Euskal Herri Independientea izatea ikurrez aldatu behar bada ordainez niri bost axola, eta ikurrak behar ditugu eta nik ere hartzen dut Ikurriña nerea bezala, bainan benetan inporta dana Euskal Herri independientea izatea da, eta horrren aurrean nitzako ikurrak ezin dute konpetitu.

    Gainera ziurrenez, Euskal Herri independiete baten ere ikurrak aldatu beharko genituzkela, batzuk Nafarroko bandera nahiago zuketen, beste batzuk ikurriña…. Bainan hori independentizaren aldean txiki gelditzen da, nitzako behintzat.

  • Independentzia 2013-09-03 12:05

    Oso polita

  • Lehen-lehenik, eskerrak lagun Greziarrari, gure izena eta izana zabaltzen saiatzeagatik (edota marketing kanpaña al da… ez dakit eta gainera ez da oso garrantzitsua).

    Aurretik esan duten bezala, ikurra ikusi eta batzuri Athletik etorriko zaie burura, besteei Sobietar Batasuna. Gakoa, nork eta nola begiratu, konparaketa sistema antzutan erori ez gaitezen.

    Laburbilduz, niri izugarri gustatu zait ondorengo arrazoiengatik:

    – Ikurren eztabaidarekin nazkaturik nagoelako. Bakoitzak bere dituen ikurrak ahaztu eta DENON etorkizuneko ikurrak izatea edo adostea oso da eta garrantzitsua.

    – Guk ezer egin gabe jada lan OSO txukuna eta profesionala egin dutelako. Lana aurreztu digutela alegia.

    – Euskalduna ez izatearen euskal-objetibotasun posizio batetik egin duelako.

    Eskerrik asko.

  • Niri gustatzen jata, Estatu batuetako ikurra barradunaren antza hartzen dotzat…
    Alan guziz be.. Neuk ikurriñari gurutzia kendu, ta pakia… Konfederetuen antzera.
    Hamen eztabaida berria

  • Izarrez jantzita, dotore dotore, noski..