Greziako errefuxiatuentzako oinetako bilketa antolatu du Zaporeak elkarteak

Greziako errefuxiatuentzako oinetako bilketa antolatu du Zaporeak elkarteak-

Zaporeak elkarteak oinetako bilketa antolatu du larunbat honetan, azaroaren 13an, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu eta hainbat herrietan. Migrazio mugimenduak ez dira eten, eta 2020an 82,4 milioi pertsona haien etxeetatik ihes egitera behartuak izan ziren.

zaporeak

Errefuxatuen guneetan negu hotzari aurre egiteko azpiegitura eta baliabideen beharrean daude. Horregatik Zaporeak elkarteak Jantzi negua kanpaina jarri du martzan, modu “erraz eta polit” batean lagundu nahi du kanpaina honekin. Botak, zapatilak, zapatak eta egoera onean dauden eta erosoak diren oinetakoak jasoko dira bertan. Ez da takoidun oinetakorik jasoko.

Jasotze puntuak:

Donostia – Plaza Gipuzkoan, Diputazioko arkupeetan

Zarautz – San Francisco kalea, 8

Oñati – Udaletxeko arkupeetan

Aretxabaleta – Durana kalean

Eskoriatza – Herriko plazan

Gasteiz  – Marianistas Ikastetxean

Agurain – Abade Etxean

Arraia Maeztu – Udaletxean

Zigoitia – Kultur Etxean

Bilbo – Yimbi Street salan

Portugalete – Merkatuan

Basauri – San Miguel bizilagunen elkartean

Usansolo – San Andres elizan

Orozko – plazan

Ortuella – Ahotsenean

Galdakao – hostalaritza eskolan

Markiña Xemein – Arkupeetan

Getxo – San Nikolas ikastolan

Mungia – Matxin plaza

Greziako errefuxiatuentzako oinetako bilketa antolatu du Zaporeak elkarteak

Nire begietatik ...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude