Gratien Adema

Gratien Adema – 

Gratien Adema Goienetche —goiticenaz Çaldubi— (Sempere, Laphurdi, 1828co aphirilaren 14a – Baiona, Laphurdi, 1907co abenduaren 10a) euscal idazlea. Elizguiçona cen. 1875ean, Baionaco ohorezco calonge cela, ekin ceraucon euscaraz idazteari.

Gratien Adema

Olercari guisa nabarmendu cen eta berac jarcen cerauen musica bere versoei.

Escualduna astecarian idatzi çuen. Haren idazlanen artean, religionezco cantez gain (Euscal Herrico eliça-bestac, Cantiques), aleguiac (Arçain belcharen neurthitzac), olerqui abercoiac (Chants patriotiques) eta gai ascotaricoac (Pilotariac, Autres poésies profanes) daude. Çazpi Escual herriec abesti eçagunaren lettraren eguilea da orobat.

Haren laur obra

• Canticac
• Arçain belcharen neurthitzac
• Saindu batzuen viciaz
• Euscaldun pelegrinaren bidalçailea

HEMEN naffar graphian.

Gratien Adema

NAFFARRERA

2 pentsamendu “Gratien Adema”-ri buruz

  • Çathiño bat:

    ERLEAC ETA LIZTORRAC

    Aire çaharra

    Erle cofoin bat eztiz bethea celaric,
    Liztor alferrac ciren han sarthu gosseric.
    Erleen erreguina lehenic ithoric,
    Erle-ume gucia kendu çuten joric.

    Liztor hoiec berençat harcea bestena,
    Beren leguetan çuten erraten çucena.
    Gauçaren ederceco, guehiago dena,
    Erleri çuten osso ematen hobena.

    Erlen ezti gucia laster iretsiric,
    Handic goiti ez çuten jateco poxiric.
    Hassi ciren burrumbaz, hasarrez, gaitziric,
    Vicitzecoric asqui erlec ez utziric.

    Erlen jabea noizbeit çaiote oharcen;
    Lasto bike ‘ta sofre ahur bat du harcen.
    Gabaz, lo daudelaric, ditu lanhoztatzen,
    Eta guciac hanchet ithoric eçarcen.

    Lehengo Princer eta Eliçari esquer,
    Bacen haimberce gauça handi eta eder.
    Heien ebaslez eta xahutzailez leher
    Lehengo jabeeri dire orai aiher.

    Lehengoan asmuac aise valiatuz,
    Berenac dituztela dagoci espantuz.
    Berac legue-eguile, Jaincoa casatuz,
    Genden consciencia hil dute debecuz.

    Lanho belcen leicea gakoz daducana
    Hasarre bethean da; ez gaiten engaina.
    Leicea çabal dadin laster diro mana,
    Bolbora lanho batez handi da ja fama.

  • Originala:

    Erle kofoin bat eztiz betea zelarik,
    Liztor alferrak ziren han sartu goserik.
    Erleen erregina lehenik itorik
    Erle-ume gucia kendu zuten jorik.

    Nirea:

    Erle cofoin bat eztiz bethea celaric,
    Liztor alferrac ciren han sarthu gosseric.
    Erleen erreguina lehenic ithoric,
    Erle-ume gucia kendu çuten joric.