Gorputza artelan bihurtuko dute

Lehiaketak hiru makillaje mota izango ditu: aurpegi makillajea, gorputz erdiko makillajea eta gorputz osoko makillajea eta pintatzeko aerografoa, pistola edo spray erabili ahal izango dira. Zenbait arte eder eta makillaje adituk osatuko dute epaimahaia, baina ikusleek ere botoa eman ahal izango dute.Izena eman nahi dutenek e-posta bidali behar dute funts.funts@gmail.com helbidera. Mundu zabalean egiten dituzten body painting lehiaketa batzuek sona handia dute, esate baterako, Seeboden (Austria) eta Belgikan (Bruselan) egiten dituztenak. Beste zenbait tokitan inauterietan oso ohikoa da gorputz-pintura.

Bodypainting

Irudia | Bodypainting | Wikipedia | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.