“Gora Euskal Herria askatuta!” Gorbeiako tontorrean oihu egitearen harira 505 euroko isuna jarri diote mendizale bati

gorbeia españaAbuztuaren 6an mendizale talde bat Gorbeiako tontorrera heldu zenenean Guardia Zibilen bi ibilgailurekin egin zuten topo. Mendizaleetako batek “Gora Euskal Herria askatuta!” egin zuen deiadar. Hori dela eta, Guardia Zibilek identifikatzeko eskatu zioten.Orain aste batzuk Borja Irizar bilbotarrak etxean jaso zuen EAEko Espainiako ordezkaritzako gutuna isuna jakinaraziz: 200 identifikatu nahi ez izan zuelako eta beste 350 euro “segurtasun publikoa” arriskuan jar zezakeen esaldia bota zuelako. Hori da GAReko agenteek iritzi zutena.

Era berean, Guardia Zibilek diote mendizaleetako batek “hauek beraien herrira joan behar dira, hemen ez dute ezer pintatzen” esan ziotela. Hori gutxi balitz, euskaraz hitz egin zietela salatzen dute Guardia Zibilek haien bertsioan.

Borja Irizarrek helegitea aurkeztuko du isuna bertan behera gelditu dadin.

Garak eta Noticias de Navarrak jaso dute berria.