Gora eta gora beti, Fronte Nazionala

Gora eta gora beti, Fronte Nazionala

Frantzian hauteskundeak izan ziren atzo, eskualdeei dagozkienak; eta hamairu kantonamenduetatik seitan Fronte Nazionala gailendu da lehen itzulian.

Akitainia handia deitutako eskualdean, Ipar Euskal Herria bere baitan hartzen duena, sozialistak izan dira nagusi, baina alderdi ultraeskuinarra gorantzako bidean da. Fronte Nazionaleko Jacques Colombier-ek hirugarren egin du eta bigarren itzulian izango da.

 

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian botoen %16 inguru lortu ditu Jean-Michel Iratchet baionarra buru duen ultraeskuindarren zerrendak, kasik 17.000 boto. Nafarroa Behean eta Zuberoan %12 inguruko babesa du Fronte Nazionalak, Lapurdin aldiz nabarmen egin du gora 2010eko %5-7 izatetik %12-21 ingurura igarota. Hendaian, esaterako, bigarren indarra dira jada, botoen %17tik gora lortuta.

 

EMAITZAK HERRIZ-HERRI

Gora eta gora beti, Fronte Nazionala.

Fronte Nazionalak Frantzian izan duen hazkundearen harira -orain gutxi Parisen jazotako gertaerek ere izango zuten zerikusia indartze horretan-, orain bi urte ZUZEUn Juan Etxenikek Almeidak gaiaren inguruan argitaratu zuen sarrera bat berreskuratu dugu, argigarria izan daitekeelakoan:

Zer gertatzen ari da Frantzian?

Marie Le Penen azken emaitza arrakastatsuek Europa erdia beldurtzen dute, bere alderdiaren gorakada hauteskunde bakoitzean egiaztatzen da eta Frantzia barruan kontratu soziala haustura puntu batera hel daiteke.

Nahiz eta Marie Le Pen ezaguna den eta ez duen aurkezpen handirik behar, bere hauteskunde sustenguaren inguruko analisi lodiek kanpo uzten dute fenomeno horren atzean ezkutatzen diren hainbat mugimendu eta korronte ideologiko.

Frantziar Fronte Nazionala, jatorrizko frantsesek etorkin kopurua handitzeari buruz duten erreakzio bezala ikusi ohi da, hau da, ultraeskuin esentzialistaren ereduaren arabera. Eta neurria horrela da, Frantziako eskuin muturreko alderdiak badu bere inguruan hainbat talde txiki, haien artean sinbologia faxista eta nazia konplexurik gabe erakusten dituztenenak. Baina Marine Le Penek bere burua boterea hartuko duen emakumea bezala ikusten du eta ez du nahi bere aitak jokatu zuen paper bera jokatu, hots, politikaren bazterrean erresistentziako politikari batena. Marine Lepenek Frantziako Errepublikako lehendakaria izateko helburua dauka. Horretarako hainbat eraldaketa bultzatu ditu bere alderdiaren irudia txukuntzeko. Prozesu honek ba du izen bat la dédiabolisation. Garai aintzinetan Fronte Nazionalaren sustengu soziala errepublikaren sorrerari aurre egin zuen gizarte zatiaren jarraipena bezala ulertzen zen. Ordura arte monarkikoak, erreakzionarioak, Vichyren jarraitzaile, katoliko kontserbadore, poujadistak, Argeliatik etorritako hainbat “oin beltz” eta estamendu militarra eta polizialera lotutako frantsesak ziren Fronte Nazionaleko bozkatzaile tradizionalak. Haiei gehitu zaie desindustrializatutako zonaldetako langile klaseko hiritarrak. Eta horregatik dago Fronte Nazionala gaur dagoen tokian. Baina nahiz eta kopuru horrek Frantziako gizartearen zati bat errepresentatzen duen eta Lepenen bozken iturri tradizionala izan, Lehendakari izateko bozken kopurua emendatu beharko ditu, baita Frantziatik at jatorria duten hiritarren artean ere. (…)

Jarraitu irakurtzen…

Frantzia, Fronte Nazionala, hauteskundeak, Ipar Euskal Herria
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Gora eta gora beti, Fronte Nazionala”-ri buruz

  • Ezkerra langile-klasearen bizi-kalitatearen alde egin ordez langile-klaseari bost piper axola zaien gaietan jarduten da (homosexualismoa, sexu-gatazkak, kultura-aniztasuna, etab.), beraz normala da bertako langileen alde egingo duen alderdi bateri bozkatu izana.

    • Guztiz ados! Gaurko europako (eta baita Euskal Herriko) ezkerra erabat galduta dabilela iruditzen zait.
      Krisia dela eta, langileen edo langile klasearen eskubideak behin eta berriz urratuak diren une hontan, langileak egoera gero eta prekarioagoan dauden momentu honetan, ezkerrak feminismoa, homosexualen eskudideak, inmigranteen eskubideak, etab ditu gai garrantzitsu bezela.
      Ondo, baina langileen gehiengoarentzat uste dut ez direla gai garrantzitsuenak. 2 arazo nagusiak:
      1 ekonomia: langileen lan baldintzak, gehiengoaren bizi baldintzak, etxebizitza, etab
      2 herrialdeko kultura: hizkuntza, kultura propioa babestua sentitzea, etab.

      Lehen uste dut ezkerrak babesten zituela horrelako neurriak, eta orain?

  • Gauz batzuengan arreta jartzea ez du erran nahi besteak alde batera uzten diranik, ze ezkerra ez du langileriaren alde egiten? PSOEkoa? PSkoa? Ezkerra ez diranak?
    Sozialismoa ez da bakarrik ekonomiaz arduratzea, kultura aniztasunaz arduratzea adibidez, ez du erran nahi zure kultura baztertzen dezunik, ezta ekonomia alde batera uzten duzunik ere.
    Jarrai dezagun etorkinei ematen omen zaien baliabideak haundiak direla esanez ta bertokoentzako ez dela ezertxo ere gelditzen, ergelkeriekin jarraitzeagatikbatik bat.

    Krisietan arrazismoa igo egiten du, krisietan txiroen aurka egiten da gehien bat, ta krisia nortzuk eragin dituzte?
    Etorkinak ez, ta txiroak ezta ere.
    Zergatik migratu behar izan du hainbeste jende? Eskuina ta neoliberalak egin dituzten ta egiten dituzten gauzengatik?
    Ta erantzuleak dira etekinak ateratzen dutenak beti, berdin du Sarkozy, Lepen edo beraien atzetik agintzen dutenak.

    Autokritikarako lekurik ez dagoenean, besteak baino gehio merezi dugula pentsatzen dugunean…. Dena kendu nahi dugutenen alde egin ordez, ahulen aurka egiten dugu.

    Gizaterte koldar bat izatearen ajeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude