Erribera, gora eta Beitia

Erribera, gora eta Beitia –

Harridura handiz irakurri dut azken boladan Arabako Erribera Beitiako udalbatzan gertatzen ari den gora-behera: bertoko talde politikoak ez omen dira ados jartzen herriari nola deitu. Hiria, inoiz ere euskaldun izan ei zena, eta jatorriz Ribera Baja izandakoa, elebidun agertu zen Etxepareren hizkuntza hemen legeztatu zenetik, eta ordutik ere “Erribera Beitia” deitu zaio. Orain, berton agintea dutenek izena euskaraz bakarrik mantendu nahi diote, gainontzeko talde politikoen kontra, dagoen moduan utzi nahi dutenak. Udalbatzak aurrera joan ahala, badirudi azken proposamena Erribera Beitia/Ribera Baja izango dela, oraingo Ribera Baja/Erribera Beitia beharrean, eta nahiz eta udalaren webgunean herriaren izena “Erriberabeitia” izan, euskaraz eta gazteleraz.

Hainbeste gora eta beitiaren ondoren, nire buruari galdetzen hasia naiz ia ika-mika hauek zentzurik ba ote duten, jatorriz euskaraz mintzo ez den eta dagoeneko jatorki euskalduna den herri txiki batean, berorren izenenen ordenak euskalduntze-prozesuan eraginik izan ez duela. Ikus bitez bestalde udalarriaren herrien izenak, gaztelar petoak izenez eta (oraindik!) euskarazkorik topatu ez dietenak: Manzanos, Melledes, Ribaguda, Rivabellosa…

Erribera, gora eta BeitiaHalaber, egongo omen dira bertokoei interesgarriagoak zaizkien aferak, Arasur plataforma logistiko famatuaren amaitzea kasu, edo PAER delakoaren (Parque de Actividades Económicas Rivabellosa) hastapenak, lanpostu-iturri finak izango ei direnak eta zoritxarrez aurreko aferak bezainbesteko pisua omen ez dutenak. Bertoko agintariek gehiago pentsatu beharreko kontuak, izen-apaindurak ez beste.

Erribera, gora eta Beitia

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"

Zer duzu buruan “Erribera, gora eta Beitia”-ri buruz

  • Barka. Toponimiari dagokionez; Igaegi ere Erriberabeitian dago eta “Igaegi herritik gertu, historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira.”
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Igaegi
    Wikipedian jarraituz.

    Zuk informazio iturri emanari jarraituz. Erriberabeitian; Euskadunak %25 (2010) euskararen erabilera %4,2 (2011).
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Erriberabeitia

    Igaegiri buruzko lehenengo dokumentuak XI. mendekoak dira, Donemiliagako kartularioan aipatzen baita. Kartulario horretan ez da “Manzanos” aipatzen,” Mazanos” baizik eta agian denboraren poderioz “Manzanos” bihurtu zen.”
    Liskarraz zerbait jakiteko:
    “2011ko udal hauteskundeetan PSE-EEk lortu zituen lau zinegotzi eta alkatetza, Pedro Montoyaren eskutik. Hala ere, 2014an Montoyak alderdia utzi zuen, urte hartako aurrekontuak onartzeko unean bere alderdiko bi zinegotzik aurkako botoa eman ondoren. 2015eko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleak eskuratu zituen boto gehien eta lau zinegotzi. Horri esker, alderdi horretako Peio Ruiz izendatu zuten alkate. Aurreko alkate Pedro Montoyak sortutako AERBI independenteen taldeak hiru zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EE taldeak bat eta PP taldeak beste bat.”