Goian bego Manu Leguineche

#GertatzenAriDa -ri lotuta bizi garen garaian, heriotzak baino ez gaitu gertatzen ez dena-ra eramaten; #GertatzenAriDa-z gain, gertatuak ere izan direla gogoraraziz. Atzo Manu Leguineche hil zen, kazetaritzan maisu handia zena, eta, ohikoa denez, gaur egunkari guztiak bere inguruan mintzo dira. Ezin dut esan bere lan guztiak irakurri ditudanik (ez baitut egin); ezin dut esan pertsona ona zenik (ez bainuen ezagutu) eta ezin dut esan bere lanak markatu nindutenik (erreferentziaz besterik ez baitut ezagutu). Hori bai, errespetu handia diodala esan dezaket. Horregatik, kazetaritza amateurra egiten duen hizki-salda osagile baten partez, goian bego Manuel Leguineche, munduko txoko guztien berri eman zuen Athleticzale arratzuarra.

PD: Ez dezagun ahaztu mundua gu jaio aurretik sortu zela, beraz Historia #GertatzenAriDa-tik haratago doala.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.