Gizonik ez Lilatoian

Gizonik ez Lilatoian

Etzi, martxoak 5, milaka emakume izango dira korrika Donostiako kaleetan zehar, 28. Lilatoia ospatuko baita (10.30etatik aurrera, adi!).

Igandeko kirol aldarrikapenari begira, orain urte gutxi Mikel Garcia Idiakezek Argia aldizkariko blogean idatzitako sarrera bat berreskuratu dugu, oraindik orain gaurkotasun osoa duelakoan.

Gizonik ez LilatoianUrteroko leloa da, badakit: zergatik ezin dugu parte hartu gizonok Lilatoian? Eta aurten ere kexuka entzun dut ezagun bat, baina ez “zergatik ezin dugu emakumeekin batera joan, aldarrikapena elkarrekin eginez” tonuan, baizik “parekidetasuna eskatzen dute, baina gero gu diskriminatzen gaituzte, bada gero ez daitezela kexatu” gaineratuta.

Lehenengo taldeko gizonei esango nieke bigarren taldekoen pentsamoldea oraindik ere hain zabaldua dagoen bitartean, beharrezkoa dela Lilatoia; eta bigarren taldekoentzat, hemen argudio gutxi batzuk:

  • Behingoz, baita modu bisualean ere, protagonistak –erabatekoak, bakarrak– emakumeak izan daitezen. Eta helmugara iristen lehena –eta garaile bakarra– ere emakumezkoa izan dadin.
  • Behingoz, modu sinbolikoan, literalean eta bisualean, emakumeek kalea har dezaten, espazio publikoa emakumeena –eta soilik beraiena– izan dadin.
  • Behingoz, rolak alda daitezen: emakumeek jaso ditzaten txaloak, eta gizonak egon daitezen espaloian animatzen eta seme-alabak zaintzen.
  • Jabetu gaitezen, arreta deitzen digula denak emakumezkoak izateak lasterketan, baina ez maratoi-erdi eta lasterketa “herrikoi” pila batean korrika ari diren %90a gizonezkoak izateak.
  • 3.500 emakume –bereziki ama tartean bada– korrika ikustea edozein kanpaina baino eraginkorragoa delako neskatoak kirolera animatzeko [aurten kasik 6.000 parte hartzaile izango dira!].
  • Baztertuta sentitzen diren gizonek enpatizatu dezaten emakumeek sarri sentitzen dutenarekin, kontziente edo inkontzienteki lasterketen –eta makina bat ekitaldiren– eredua oso maskulinoa baita: Dorleta Ugalde kirolariaren hitzetan, “onartuak direla eta kontuan hartzen dituztela sentitu behar dute emakumeek kirol munduan, bestela lekuz kanpo ikusten dutelako beren burua, giro arrotzean”.
  • Horregatik guztiagatik diskriminazioa, diskriminazio positiboa, oraindik beharrezkoa delako; nola ulertu bestela hainbeste emakume animatzea festa giroa oinarri duen Lilatoian parte hartzera, eta hain gutxi proba mixtoetan?
  • Lilatoia izan dadin lehen urratsa eta tranpolina, emakume horiek guztiek proba mixtoetarako jauzia egin dezaten. Izan ere, nik ere emakumeekin batera egin nahi dut korrika, baina ez martxoaren 8an.
Gizonik ez Lilatoian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Gizonik ez Lilatoian”-ri buruz

  • Txapa guzti hau gizonak diskriminatzen dituen ekitaldia justifikatzeko? Niri zer axola dit batak ala besteak zer pentsatzen duen? Objetibotasuna non gelditzen da?

    GIZONEZKOEK EZIN DUTE PARTE HARTU, XXI .-en mendean bai, berdintasuna aldarrikatzen duten horien aurpegi latza noiz arte aguantatu behar dugu?

    Berdintasunaren defendatzaile sutsua

    • Garoarekin ados.
      Argumentuek funtsik ez dute. Korrika ta beste hainbat kirol egitea gustatzen zaion emakune bat naiz, neska ttiki baten ama. Hainbat karreretan parte hartu izan det eta inoiz neska izateagatik ez didate dortsalik ukatu. Ez naiz ni izango mutilei parte hartzen uzten ez zaien ekitaldi baten partaide.

  • Ni nekatuta nago urtez urte ezer ere aurreratzen ez dela ikustearekin. Ez dut sekula emakumezkoek parte hartu ezin duten lasterketarik ezagutu. Non dago diskriminazioa? Batzutan batzuk ez dagoen lekuan bilatzen duten sentsazioa daukat. Benetan aldarrikatzen dena egoeren aurreko aukera berdintasuna bada, kontraedan galanta da, eta horrela antolatzen jarraitzen den bitartean, nik ez dut parte hartuko

  • feminismo-negozioa 2017-03-05 12:46

    Emakume gehienek korrika egiten ez badute, informatika gustatzen ez bazaie, futbolaz edo mekanikaz paso egiten badute… ba, horrela da eta listo.

    Genetika horrela da ta kitto. Biologia da, ez ideologia.

    Izan ere, ume batek neska izan nahi duela badio, hori horrela da eta listo, ezta? Bere genetikak horrela agintzen du eta hori onartu behar dugu. Gona erabili eta makillatu nahi badu, onartzea da “progreena”.
    Beraz, neskek neska gehienek bezala aritu nahi badute, utz ditzagun bakean eta ez dezagun “gizarteari” errua botatzen jarraitu, horrela progre itxura ematen dugulako. Oso patetikoa da hori.

  • feminismo-negozioa 2017-03-05 12:47

    “Ume batek” esatean, “Mutil batek” esan nahi nuen.

  • gizonak diskriminatuz, matxismoa asmatuz 2017-03-05 19:37

    Kuriosoa da, zuzeu-k emakundeko publizitatea. Espero dugu horren morroi ez bihurtzea.

    Feminismoa, gaur egun, pertsona askoren bizitzeko modu bihurtu da eta euren soldatak justifikatzeko edozer asmatu behar dute. Matxismorik ez badago ere, zerbait egin beharko dute euren soldata gainbaloratuak.