Gizonezkoak Martxoak 8ko #EmakumeakPlanto deialdian

Gizonezkoak Martxoak 8ko #EmakumeakPlanto deialdian

 

Gizonezkoak Martxoak 8ko #EmakumeakPlanto deialdianGizonezkoak Martxoak 8ko #EmakumeakPlanto deialdian #EmakumeakPlanto deialdian #EmakumeakPlanto deialdian #EmakumeakPlanto deialdian #EmakumeakPlanto deialdian

HERGELBERRI GRAFIKOAK

15 pentsamendu “Gizonezkoak Martxoak 8ko #EmakumeakPlanto deialdian”-ri buruz

  • Gizonok zer egin behar dugun? Ba lan egiten jarraitu gizartea aztoratzen ari diren genEro erakundeetatik bizi diren pribilegiatu gutxi batzuk diru-publikoarekin mantentzeko.

    Kexatuko dira noizbait erakunde feministak gizonok pairatzen ditugun egoeraz, hau da, ordu estra gehiago egiteaz, lan istripu eta heriotzetaz izateaz (kasuen %95a), lan arriskutsuak egin beharraz?

    Ekonomia errealean aritzen garen gizonok eta emakume langileak ez ditugu arlo akademikotik irten ez diren feministen sasi-intektualismoa jasan behar. Gain-hezitako snob feminista horiek dira benetako pribilegiatuak.

    • Inoiz lortuko al dugu emakumeek aldarrikapenak egitean gizonen bat marmarka ez ateratzea? Beti egongo al da azken hitza esan behar duen gizona?

      Ez ditzagun aldarrikapen hauek gizon guztion aurkako erasotzat hartu. Agian heriotzak, ordu estrak eta lan istripuak arazo beraren beste aurpegia dira, eta errudunak emakumeen lan-baldintzen pertsona berak (seguraski gizonak, gainera).

      Gizonen lan-baldintza kaskarretaz noiz kexatuko diren diozu. Ea noiz kexatzen diren erakunde feministak Indonesiako orangutanen egoeraz. Erakunde bakoitzak bere esparrua du, eta batak ez dio besteari garrantzia kentzen, beraiek berdintasunaren alde lan egiten duten bezala, egin ezazu zuk lan langileon lan-baldintza kaskarren aurka. Langileon borroka langileok egin behar dugun bezala, emakumeen borroka emakumeek egin behar dute, eta gizonok lagundu, ahal den einean, eta ez irainduta sentitu egiten duten aldarrikapen bakoitzean, hori oztopo handia baita mugimendu feministan.

      • Nola ez gara kexatuko langile OROREN eskubide bat langile batzuentzat soilik aplikatzen baduzue?
        Gainera lan munduan emakumeek ez dituzue gizonok baino baldintza txarragorik, hori gezur hutsa da.

        Lan berbera egiteagatik soldata berdina kobratzen duzue, kontrakoa ilegala da eta salagarria noski, baina aizu, epaitegietan ez dago horrelako kasurik.

        Ikasketa maila altuago eta gutxiago kobratzen duzuela salatzen duzue baina ez duzuena esaten zera da, merkatuak ez duela behar antropologia ikasketak eta genero master bat duten pertsonak eta bai iturgin, mekaniko, argiketari eta beste ikasketa-maila baxua duten hainbat langile.

        Orokorrean gutxiago kobratzen duzuela diozue baina emakumeek hautatzen dituzten ikasketak ez dira soldata handienak dituzten enpleguetan aplikatzen. Emakumeek eta gizonok zer ikasten dugun erraz bila dezakezu Espainiako gobernuko unibertsitateetako estadistiketan. Pista bat, gizonon artean karrera teknikoak gailentzen dira.

        Eta amaitzeko, emakume eta gizonok etxean egin beharreko betebeharretan ez da enpresa sartzen, beraz lan greba egitea ez du zentzurik haurra zaintzeagatik lan ordu gutxiago egin behar badituzu, hori zure bikotekidearekin hitz egin.

        • Hasteko, ni ere gizona naiz.

          Nahiko ausarta iruditzen zait emakumeek eta gizonek lan-baldintza berdinak dituztela esatea, hori gezurtatzen duten ikerketa ugari egongo direlako seguraski.

          Lehen esan dudan bezala, emakumeen aldarrikapenak emakumeen aldekoak izateak ez du esan nahi gizonen eta, orokorrean, langileriaren baldintzak ondo daudenik. Ez dute esan nahi sufritzen ari diren bakarrak emakumeak direnik, baina inolaz ere ezin dugu esan emakumeek historikoki pairatu duten karga estra ez dela existitzen, edo ez dela hainbesterakoa.

          Lan motaren inguruan. Emakumeak ez dira komunitate finko bat, ez dituzte astero bilerak egiten denen artean zer ikasiko duten erabakitzeko. Zer ikasiaren aukeraketa bat egiten da, noski, baina horrek ez du esan nahi aukeraketa hori erabat librea denik denon artean. Horrela izango balitz, ikasketa gehienetan gizon eta emakume kopuru berdina egongo litzateke. Baina, denok dakigunez, ez da horrela. Badago zerbait erabaki horietan eragina duena. Arazo beraren beste erakusle bat. Pentsatu iturgina edo argiketariari deitzean zergatik etortzen den beti gizona, eta ez, ez dira denak ados jarri iturginaren lanbidea ez aukeratzeko.

          Arazo asko daude, horien artean langileen baldintza kaskarrak. Baina horri gehituz, emakumeen aldarrikapenak eragiten dituztenak. Arazoak esistitzen direnaren eztabaida duela urte asko itxi zen, esistitzen dira, eta egoera konpondu beharra dago. Beraz, utzi esaten duten guztiaren aurka zaunka egiteari, eta ez oztopatu beraien borroka, eta ez izan arazoaren parte.

  • Esaidazu ba ikerketa horiek esaten dutena eta ez utzi horrelako informazio garrantzitsua airean. Uste al duzu gizonok ez ditugula karga estrak pairatu? jada aipatu nituen ordu estrak edo lan arriskutsuak egiteko beharra edo adibidez etxeko arloan konponketa-lanak egiteko beharra edo egoera latzetan gudara joateko beharra.
    https://i.imgur.com/pe02Cxe.jpg
    https://i.pinimg.com/originals/3a/8a/02/3a8a0201e93225a2663630f55a6885cd.jpg
    https://s18.postimg.org/5xvahcv15/women-of-britain-say-go1.jpg
    Ez ez da horrela, emakumeak normalean erosotasuna bilatzen dutelako edo bere feminitatearen baitan, gauza BIOLOGIKOA, pertsonen zainketa ikasketetan aritzea (Irakasle, erizaina, lan-soziala…). Gizonezkook ordea arrakasta bilatzen dugu, beste arrekin lehiatzea alegia, eta horrek soldata handiko lanak dituzten ikasketak ikastera bideratzen gaitu.

    Emakumeek lan munduan “pairatzen” duten kasu guztiak puntuz puntu erantzuteko prest nago, aurrera!

    • Hemen ikerketa horietako bat, EHUkoa gainera: http://asesec.org/COSME/wp-content/uploads/Invited-article.pdf

      Emakumeak historikoki rol bat izan du, biologikoak bultzatuta. Beti izan da etxekoandre eta ama. Eta bai, genetikan gordeta daude horren arrastoak, eta joera desberdinak daude gizonen eta emakumeen artean. Baina gaur egungo egoera eta “aukera libre” horretan rol historikoak du eragina, zalantzarik gabe. Feminitatea zer den, gizonak eta emakumeak nola izan behar duten eta zer egin behar duten arau modura jarri ditu, eta orduan ez da harritzekoa zaintza lanetan dabiltzanen gehiengoa emakumeak izatea, ez geneek bultzatuta daudelako, gizarteak bultzatuta daudelako.

      Hori da errazena, biologia maskara bezala jarri eta kitto, emakumeak etxekoandre eta gizonak enpresaburu izan behar direla arautzen duen konstituzio bat bezala (batzuk ordea ez dute konstituziorik aldatu nahi). Hori horrela ez da, eta hori pentsatzeak dakartza emakumeek, gizonek dituzten arazoei gehituta, jasaten dituzten baldintza txarrak, erasoak eta abar.

      Ez dut esan gizonak paradisuan bizi garenik, langileriak orokorrean jasaten dituen baldintzak ez dira justuak, baina emakumeek horren gainean beste hainbat arazo dituzte.

      Hau bera eztabaidatzen egoteak esan nahi du oraindik arazoa konpontzetik urrun gaudela.

      • Eskerrik asko niri arrazoia ematen didan ikerketa jartzeagatik, ez dago genero zapalkuntzarik lan munduan.

        1- Emakume gehienen hasiera lan munduan zerbitzu sektorearen indartzearekin ematen da, hau da, orokorrean lan erosoagoetan jarduten dute.
        2- Emakumeek, ama izaterakoan, familia zaintzekoa hautua egiten dute eta horren ondorioz batazbestekoz gutxiago irabazten dute (ordu gutxiago lan egiteagatik edo bajengatik adibidez).
        3- Emakumeek orain ikasketa-maila altuago dutenez naturalki ari da gizonen eta emakumeen soldata-ezberdintasunak murrizten.

        Emakumeek lan egin arren emakumeak izaten jarraitzen dute, izaki biologiko femenino bat alegia. Badakit kapitalismoaren txotxongiloak diren feministek emakumeak familiaren ordez lan kapitalista eta kontsumismoarekin lotu nahi dituztela, horregatik amatasunaren aurkako jarrerak dituzte edo familia izateak haien libertatea (lan egin eta kontsumitu) eteten dutela diote.

        Feministak ez dira iraultzaileak, morroiak dira.

        • Zuk diozuna laburbilduz: emakumeak etxera umeak eta zaharrak zaintzera.

          Familia sortzeko hautua ez da emakumeena bakarrik, aldebikoa da. Eta aldebikoa izanik biek dute sudurraren puntan jartzen zaiena egiteko aukera berdina. Beste kasu bat jarriz, bi gizonek famili bat osatu nahi badute, zer gertatuko da?

          Eta berriro ere, emakumeen hautua ez da guztiz zorizkoa, gizarteak, zalantzarik gabe, eragina du.

          Gizon batzuk lan egin arren izaki biologiko harpetarrak izaten jarraitzen dute.

  • Nik diodana naturalki gertatzen dena da, ez da nik asmatutako zerbait. Zuk diozun moduan familia izatea aldebikoa da, eta hara! emakumeak beti edo ia beti familia zaintzea hautatzen du, apustu egingo nuke gehienetan emakumearen erabakia dela zaintza aukeratzea. Amek beti izan dute haurrekiko lotura sakonagoa, edo behintzat hori da feministek diotena dibortziatzerakoan zaintza partekatuaren kontra aritzeko…

    Dena den, hori ez du esan nahi etxetik kanpo lanik ezin dutenik egin baina normalena da zaintza eta gizonok baino lan ordu gutxiko lanean aritzea edo baja hartzea.

    Gizonen arteko erlazioetan batek rol maskulinoa (aktiboa) du eta besteak rol femeninoa (pasiboa) du, beraz ziurrenik bigarrenak hartuko du zaintzaren ardura. Halere, horrelako familia gutxi daudenez ezin da datu zehatzik plazaratu.

    PD: Gizon eta emakumeek harpetarren funtzio biologiko bera ditugu.

    • Funtzio biologiko bera, eta pentsakera bera, dirudienez. Maskulino aktibo eta femenino pasibo diozunean guztia diozu, genero rolak ezin dira hobeto deskribatu. En fin, ideia hoiek bizirik dauden artean arazoa ere bizirik egongo da.

      Nire lehen iruzkineko galderari erantzunaz bai, beti egongo da horrelakoetan marmarka aterako den gizonen bat, badirudi genetan dagoela.

      • Ez da nire errua natura eta biologia “diskriminatzaileak” badira, gizonok orokorrean emakumeak baino handiak eta indartsuak gara eta kasualitatea erreinu animalian errepikatzen da gauza bera.

        Baina tira ez pentsa gizonon gauza denik, emakumeak ere gizonoi exijitzen aritzen dira.
        https://www.20minutos.es/noticia/468228/0/relacion/desempleado/mujeres/

        Rol hauek gizarte guztietan sortzen dira naturala delako, bai eskimalekin eta baita Amazonaseko tribuetan ere.

        • Horrek ez du esan nahi ongi dagoenik, eta ez dago. Eta ongi ez dagoena aldatu beharra dago.

          • Natura aldatu nahi izatea da gaizki dagoena, batez ere ezinezkoa delako, azkenean beti irabazten du.

  • Hurrengorako sexismo kaltegarria eta sexismo onuragarria ezagutzeko aholkuak?

  • Emakumea naiz, unibertsitateko bi karrerekin. Nere bizitzan oso libre sentitu naiz. Lan merkatutik sartu eta atera ibii naiz, nahi izan dudanean (Batzuetan besteen kontura, besteetan nere kontura).”Gizonen esparruan” mugitu naizenean ere, nere ordainsaria ez da beste gizon profesionalarena baino gutxiagokoa izan. Lan berberarengatik emakumearen lana gizonarena baino merkeagoa balitz: zer arraio egiten dute enpresariak gizon guztiak kalera bota eta aien lekuak emakumeaz okupatugabe???.

    Bestalde, nere famili propioari lehentasuna eman diot ETA HARRO NAGO HORREGATIK!.
    Azken orduko feminista horiek, kapitalismoaren eta Sorosen morroiak, esango naute ba “alienatua” nagoela nere erabaki librea hori izan delako? Zuek bai alienatuak!!!.