Giza Katearen orduan zuzeneko meza ETB2n

8058822950_66673157a6_z Igandean 12:00etan 123 kilometro luzeko ibilbidea lotuko dute eskuz-esku milaka euskal herritarrek, erabakitze eskubidea aldarrikatzeko. Ekimenaren ikusgarritasun eta esanahi indartsua gorabehera, EiTBk jakinarazi duenez, ez dute Gure Esku Dago-ren ekimenaren zuzeneko saiorik eskainiko. Aldiz, ETB2k Santa Maria Katedralean ospatuko den mezaren zuzenekoa emango duela iragarri du, ordu horretan bertan.

 

Gasteizko muinoko Santa Maria Katedralak elizkizunei ateak zabalduko dizkie igande honetan, 20 urteko lanak eta gero. Miguel Asurmendi Gasteizko elizburuak eskainiko du meza, 500 eliztiar eta ordezkari politikoren aurrean. Bi ordu luzeko meza berezia izango da. Hori dela eta, zuzenean emitituko du elizkizuna ETB2 telebista kate publikoak, 12.00etatik aurrera.

Ordu horretan bertan milaka lagun bilduko dira Durango eta Iruñea artean. Horrek, ordea, ez du zuzenekorik mereziko, programen eta albistegien barnean aipamenak baizik. Katalunian 2013ko Diadan TV3k giza katearekin eginiko baliabide erakustaldiarekin, hiru helikoptero eta guzti, alderatu du Berriak ETBren jarrera.

EITBk gai “politikoetan” ez bustitzeko duen ereduari jarraiki, Kataluniako TV3k hartutako inplikazio bidetik urrun, tentuz jorratuko du gaia, inor ez mintzeko edo.

Eguneraketa:

#GizaKateaETBn traola abiatu da Twitterren.


Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

7 pentsamendu “Giza Katearen orduan zuzeneko meza ETB2n”-ri buruz

  • eider berazadi 2014-06-04 17:59

    Ez nau harritzen, dugun gobernuakin! Igandero irratian meza ematen die. (itxuraz laiko eo gealakuan)
    Datorren urtean LOMCE ez dutela aplikatu esan ta esan aritu ondoren irailean, lehenbiziko maila hasiko duen semeari erlijio edo baloreen arteko hautua egin beharko diogu! Ta gañea ebaluagarriak izango dia! Errepaiok!
    Hau da dagoena, jaingoikuan izenian! Ta legea ta,…

  • Pekatarien arimak salbatzeko. Gaizkipentsatuak zeate gero.

  • Eta ETB1en zer emango dute igande eguerdian? Artzain txakurren txapelketa? Donostiako Aste Nagusiko su artifizialen historiari buruzko dokumentalen bat? Quebec-eko bideo xelebre horien programa? Espainiako ez-dakit-nongo futbol talde biren arteko 2B mailako partida zirraragarriren bat???

    Penagarria iruditzen zait horrela ibiltzea. Giza katea ez dute zuzenean emitituko, inoren sentsibilitatea ez mintzearren… Nire sentsibilitatea ez da minduko meza jartzeagatik, makina bat entzundakoa bainaiz, baina baliteke zenbaitek (askotxok, agian) kontrako iritzia izatea. Ez al zuen Maite Iturberen taldeak EITB euskal gizarteari lotutako komunikabide bat bihurtu nahi? Ba horrelako erabakiekin lotura hori askatzea baino ez dute lortuko.

  • Uneotan lotura hori %2aren bueltan dago, agintariek ETB1-i ematen dioten garrantziaren ondorioz.
    Dena den, baliteke aldaketaren hasiera izatea meza horrena. Ondotik Xabierrek aipatutako saio-betegarri horiek guztiak ETB2n ematen hasiko eta ETB1en ikusmina eragiten dutenak, ziurrenik.

  • Eider Berazadi 2014-06-05 14:37

    Barkatu , baina,..etb-ren exkasiaz gain,…erlijioaz zer?

  • TAMALGARRIA EITBk ez eskaitzea informazio zuzenean igandeko Giza Katea.
    Zergaitik EITBko zuzendaritzarako Gasteizko katedralaren berzabaltze meza onargarria da eta alderantziz Gure Esku Dago giza katea ez? Katoliloak ez diren hiritarrok ez dira minduko? Edo hobe da PPPSOEkin ondo moldatzea.
    GED Giza kateak metatu duen babesa (ezkerretik eskumara, abertzaletasunetik ezabertzaletasunera) islatzen du Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabalena. Hori ez du merezi errespetatzea. Gutxiengo PPPSOEri men egiteko.
    Tamalgarria. Giza katea ETB zuzenean!!!

  • Inpernuen erreko zeate danak! Urtean behin meza batek eztizue kalteik eingo, telebisiyotik bada ere.
    EiTB pekatariyon alde!