Gipuzkoatik Navarrara

Gipuzkoa euskarazGaztelaniazko izena kentzea onartuko du Espainiako Kongresuak, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan, eta Araba ofizialki Araba/Alava izango da, Henrike Knorren teoriak jarraiki. Nafarroak Navarra izaten jarraituko du, akordioan sartzen ez zelako. Hizkuntz irizpideak jarraituz, ze logika du horrek?

Izenen aldaketak, edo aldaketa ezak, mami asko du atzean. Argi ikusten da nola eros daitekeen tratua: “Aurrekontuak onartzen badizkidazu izena aldatzea onartzen dizut”. Horrela segita, “gehiago ordaintzen badidazu, izana aldatzea onartuko dizut”.

EAJk eta PSOEk hitzarturiko akordioak jasotzen zuen izendapenen gaineko akordioa, EAJk PSOEren aurrekontuak onartzearen truke. Lehenago ere EAJk proposatu zuen izenen aldaketa, baina kasu horietan PSOEk ukatu egin izan du aldaketa. Orain NaBain EAJk indar gehiago hartu arte itxoin beharko da Nafarroa Nafarroa edo Nafarroa/Navarra izan dadin?

PPk eta UPyDk izenen aldaketaren kontra bozkatu dute. Alfonso Alonso eledunak hala azaldu du: “Hizkuntza aniztasuna eta elkarbizitza dira normalak, ez bi hizkuntzatako bat errotik kentzea”.

Gaztelaniaren Erret Akademiako hainbat kidek ere gaizki hartu du aldaketa. Hala esan du Gregorio Salvador akademikoak: “Mespretxagarria da guztiz Gobernuko presidente bat aldaketa hauek egiten aritzea interes alderdikoiengatik”. LaRazón egunkariak ‘No a Gipuzkoa Araba y Bizkaia’ artikulu bilduman jaso zuenetako iritzi bat da Gregorio Salvadorrena.

Zer duzu buruan “Gipuzkoatik Navarrara”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-02-16 15:10

    Erabat salatzeko modukoa iruditzen zait EAJ Madrilen tratante bizkorra ganadu ferian bezala aritzea, gaia edozein dela ere. Duela 30-40 urte bezala, gure behar nazionalak Madrilen negoziatzen dituztenak bateko eta besteko partiduak dira, ez euskal herri osoa.

    Eta euskal herrialde, eskualde, udalerri, ibai, mendi-ibar eta lezezuloen izen ofizial, tradiziozko, ofizioso, extraofizial eta exonimoei dagokienez, ai ama, nik ja ez dakit zer gehiago esan. Bakarrik esanen dut Navarra eta Álava bi euskal herrialdeontzako izen erabat zuzenak eta aski dokumentatuak direla gaztelaniaz. Eta horrekin bale. Ez dut gehiago kaka nahasi nahi.

    Gainera, enago seguru Arabak bi hizkuntzetan izen diferentea edukitzeak zer ikustekorik duen Henrike Knörrek proposatutako etimologiarekin (iruditu zait horretaz ari zinela). Hizkuntza bakoitzean nola esan izan den inporta du, ez etimologia kontuek.