Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiaraztea eskatzeko mobilizaziorako deialdia

txik

Hainbat egitasmo erasokorren aurkako herri mugimenduek eta taldeek ekimen bateratuak bultzatu dituzte. Otsailaren  4rako manifestazioa deitu dute Donostian

Hainbat proiektu eta azpiegitura-lan erasokorren oposizioan eta herritarren ongizatea nahiz ingurumenarekiko errespetua ardatz izango dituen ereduaren alde lanean urteak daramaten herri mugimenduek eta taldeek Gipuzkoan elkarrekin herri-mobilizazio dinamika berria abian jarri eta azpiegitura-lan handiak gelditzeko eta garapen ereduaren aldaketa sakon baten beharra aldarrikatzeko manifestazio bateratua deitu dute, otsailaren 4an Donostian.

Herri mugimenduen baterako ekimen honek herritarren presioari eta jendartearen mobilizazioari dei egiten die, hain zuzen ere ingurumenean, ekonomian eta gizarte arloan kalte larriak eragiten dituzten era guztietako azpiegitura-lan handien alde presionatzeko azken hileotan Gipuzkoan egiten ari diren kanpaina politiko eta mediatikoari erantzuteko: tartean daude AHTa, errauskailua, Jaizkibelgo superportua, Oiartzun-Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoa, Donostialdeko Metroa, Hondarribiako aireportuaren hedapena, Zubietako makro-espetxea, ingurabideak, e.a.

Horrenbestez, uneotan herritarrek presioa egiteak duen garrantzia azpimarratu eta jendarte osoari mobilizatzeko deialdia egin nahi diogu: batetik, gure lurralde aski hondatuan eragiten duten makro-proiektuak geldiarazteko; eta bestetik, egungo garapen-eredua aldatzeko atzeraezina den hausnarketa-aldi bat ireki dadin ezinbestekoa den indarra egiteko.

Deitzaileak:

AHT Gelditu! Elkarlana:.
Tlfnoa: 657705677 / 695715510 ahtgelditu@ahtgelditu.org

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea:
Tlfnoa: 606180650 lasarteoriabizirik@yahoo.es

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea:
Tlfnoa: 660847906. Itaka-23@hotmail.com

EHNE: Tlfnoa: 943-653590 eneritz.ehne@gmail.com.        

AHTren Aurkako Asanblada: Tlfnoa: 648821759 ahtezhernani@gmail.com

PTPren aurkako Oiartzungo taldea: Tlfnoa: 6098101712 kepaola@telefonica.net.

Mutriku Natur Taldea: Tlfnoa: 635727267 Txanbolin@gmail.com.

Gipuzkoa Zero Zabor: gipuzkoazz@gmail.com