Gipuzkoako natur taldeak bat eginik

eko gipuz2

2011ko bukaeran, Gipuzkoako 16 natur talde elkarlanean hasi ziren hainbat gairen inguruan Foru Aldundiari ekarpenak egiteko.

Zergatik?

v       Batasunak indarra egiten duela pentsatzen dugulako.

v       Lankidetza (natur taldeen artekoa, zein Foru Aldundiarekikoa) helburuak gauzatzeko motorra dela sinesten dugulako.

v       Herritarron hitza administrazioan garrantzitsua delakoan.

Helburua garbia zen, jorratuko ziren gaietan Foru Aldundiari gure ikuspuntua agertzea.

2012ko urtarrilean lehen bilera ospatu genuen, Foru Aldundiarekin. Bilera hartan gure asmoen berri eman genien Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariari eta bi teknikariri,  txosten batean idatzita. Horren ondoren beste 3 aldiz bildu gara haiekin, eta erantzuna bera izan da beti: mutua.

 

ADIERAZI NAHI DUGU

Ø       Duela urte eta erdi hasi genuen prozesua amaitutzat jotzen dugu. Zergatik? GFA isilik dagoelako.

Ø       Penaturik gaude, GFA jarrerarekin. Eskuak zabaldu baditugu ere, ukabilak hartu gaitu.

Ø       Pozik gaude, Gipuzkoako natur taldeak inoiz baino batuago gaudelako, eta elkarlanean jarraitzeko asmo sendoa dugulako.

 

SALATU NAHI DUGU

Ø       Foru Aldundiak ateak itxita dauzka guretzat; agintari berriak izanagatik, aurrekoen ildo beretik jarraitzen dute.

§          Lau aldiz bildu bagara ere —eta teknikariak gure proposamen askoren alde bazeuden ere—, GFAk ez du gure proposamenen gainean idatzizko erantzunik eman.

§          Azken gaia (biodibertsitatea) lantzeko bilera behin eta berriro eskatu genuen arren, ez dugu baiezkorik jaso, ez dakigu zergatik.

 

Ø       Iraingarria iruditzen zaigu gure hitza ez kontuan hartzea (bioaniztasunaren gainean, adibidez, ez dugu gure hitza helarazteko modurik)

 

ESKATZEN DUGU

Ø       Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo sailaren jarrera irekiagoa: herritarron hitza entzun dezala eta kontuan har dezala.*

 

ERANSKINAK

1. LANDU DITUGUN GAIAK

1.      Basoetarako laguntza-arauak ezartzen dituen Dekretua. Otsailean bildu ginen, Diputatuarekin eta saileko zuzendariarekin. (2012).

2.      Ehizaren kudeaketa. Ekainean bildu ginen, Diputatua, zuzendaria eta teknikari batekin. (2012)

3.      Basoen berreskurapena. Uztailean bildu ginen, Diputatuarekin eta saileko zuzendariarekin (2012)

4.      Biodibertsitatea. EZ DIGUTE BILERA EGITEKO AUKERARIK EMAN.

Guztira 5 txosten idatzi ditugu 16 natur taldeek, elkar lanean. Lau txosten lau gai horiei dagozkie, eta lehen txostenak gure asmoen berri jasotzen zuen.

 

2. INFORMAZIO OSAGARRIA

Orain arte aurkeztutako txostenak eskuragarri dituzue gure blogean. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, erabili helbide elektroniko hau: aisaregi@hotmail.com, edo telefono hau: 655 722 399 (Aitor Leiza).

Hau da blogaren helbidea:  naturkon.blogspot.com.es

 

Orain arteko prozesuan parte hartu dugu, eta prentsaurreko hau sinatu dugu, Gipuzkoako honako natur taldeek:

  • Berdeak
  • Eguzki
  • Ekologistak Martxan
  • Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea
  • Haritzalde
  • Itsas Enara Ornitologia Elkartea
  • Landarlan Natur Elkartea
  • Mutriku Natur taldea
    • Osina Natur Taldea
    • Ugatza Ornitologia Elkartea
    • Katamarrua, Zestoako Natur Taldea
    • Zumaia Natur Taldea
    • Herrio Natur Taldea
    • Arkamurka Natur Elkartea
    • Ondarroa 12 milia

Eguzkiren irakurketa: http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/

* Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo saila // Departamento de Innovación, Turismo y Desarrollo Rural.

9 pentsamendu “Gipuzkoako natur taldeak bat eginik”-ri buruz

  • Ekologista bat 2013-03-03 22:19

    Tira, Bizkaian ere ez gaude askoz hobeto. Gipuzkoari egindako kritikei, beste batzuk gehitu beharko genizkioke gure mendebaldeko lurralde honetan: errauskailua Alonsotegin, Supersur/zorra, Guggenheima Urdaibain… Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean ere prentsa aurreko bat egin beharko genuke, agian.
    “Gernikako pinu arbola, da bedeinkatua…”

  • Amonamantangorri 2013-03-04 05:06

    Bilduren edota aldundiaren erantzun koherente baten zain geratzen gara…

  • Oso ondo, talde ekologista guztiak edo, behingoz elkartuta. Baina pare bat ohar:
    Batetik, berdeak talde politiko bat da, duela ez hainbeste urte PSOErekin batera aurkeztu zena hauteskunde batzuetara.
    Bestetik, Ekologista batek arrazoi du. Bizkaian berdin jokatu behar lukete, arrazoiak egon badaude eta, eta beste herrialdeetan ere bai, arazoak guztietan baitaude.
    Dena den, Ezker Abertzaleak espabilatzeko garaia du gai honetan ere. Orain erakutsi behar du zertarako den gai, eta zertarako ez.

  • Ezer baino lehen, alde batetik, talde ekologista hauekin, egiten duten lanarekin eta agertu duten salaketarekin nire begirunea azaldu nahi dut. Bestetik, herri mugimenduak instituzioekin, eta are gehiago kudeaketa egiten duenak bere burua ezkerrekoa agertzen badu, etengabeko kritika eta akuilu lana egitea ezinbestekoa ikusten dudala norabide egokian jartzeko.

    Baina salaketa honekin zalantza bat baino gehiago sortu zait.
    .
    Deigarria egin zait Gipuzkoako Aldundia zuzentzen duen Bilduren aurkako kritika honen gogortasuna, Atez Atekoa, Errauskailua, Jaizkibeleko kanpoko portuarekin edo zezenketekin, esaterako, egiten duen lana eta bere aurka dauzkan lobby, alderdi politiko eta taldeen indarra kontutan hartuta.
    .
    Arrazoizkoak iruditzen zaizkit talde hauen kritikak, baina beste euskal herrialdetan (ez da beharrezkoa gogoratzea EAJ edo UPNk gauzatzen duten politika suntsitzailea, ez?) ematen ez den batasuna agertuz Bildu politikoki gehiago isolatu eta ahultzen dutela iruditzen zait. Eta hemendik dator nire zalantza; kritika honek, agertu duten moduak eta exijitzen duten erritmoak laguntzen dute borroka ekologista ala ez? Eta nire kezka ez da Bilduren egoera eta irudia, borroka ekologista bera baizik.
    .
    Egin dudan galdera lehen aipatu dudan herri mugimenduaren akuilu lanarekin kontrajarri daitekeela ohartzen naiz, eta baliteke bateraezinak izatea, baina nire zalantzak han dirau.

  • Nik ez dut ondo ulertu, bada, I.Larrearen gogoeta.

  • berdeak idatzi googlen, eta Equo-n bukatuko duzu:
    http://www.berdeak.org/

    • Amonamantangorri 2013-03-05 12:32

      Hala ere, ez dakit berde horiek diren Equo-Berdeak, Berdeak-Grupo Verde Euskadi (botoa Bilduren alde eskatu zuena) ala Ezker Batua-Berdeaken barnean oraindik gelditzen omen diren lau berdeak,…

      Eta Eguzkik, denok dakigun bezala, es du inoiz, sekulan, zer ikustekorik izan ENAMarekin.