"Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian" egitasmoa Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Foru Aldundia Zure Herrian” izeneko ekimen parte-hartzailea egingo du Donostian. Bertan, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olano eta Azpiegitura Foru Diputatua eta Aldundiko bozeramailea, Eneko Goia, Donostiako 200 herritar ingururekin elkartuko dira etorkizunera begirako arazoak eta erronkak partekatzeko. Diputatu Nagusiak zuzenean entzungo ditu partaideen ekarpenak eta kritikak eta haien galderak erantzungo ditu.

Ekitaldia irekia da eta bertara joan nahi duenak 943112290 telefono zenbakira deituz edo kabinetea@gipuzkoa.net helbidera mezu bat bidaliz eman dezake izena.

Foru Aldundia Zure Herrian ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoaren errealitatea ezagutzera ematea eta Aldundia herrietan eta eskualdeetan egiten ari den kudeaketa azaltzea da. Orain urtebete inguru jarri zen egitasmoa martxan eta dagoeneko Azkoitia, Aia, Beasain, Irun, Zestoa, OƱati, Lasarte-Oria, Zumaia, Berastegi, Zumarraga, Bergara, Elgoibar, Tolosa, Errenteria, Andoain eta Eibar igaro ditu egitasmoak.

Ekitaldiaren jarraipena egingo da Twitter bidez #zureherrian-ekin.