Gidabaimena euskaraz lortu daiteke 65 autoeskolatan

esukaraz baduEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria aurkeztu zuen 2011ko udan. Une horretan 50 autoeskola zeuden ekimen horren barnean, eta egun 65 dira, 15 autoeskola gehiago, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, Euskaraz badu halako punttu bat izeneko kanpaina aurkeztu zuen 2011ko uztailean, gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria, hain zuzen.
Aurkezpen egun horretan, guztira 50 autoeskolak eskaintzen zuten gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera Euskal Autonomia Erkidegoan; 50 autoeskola 96 bulego ezberdinetan banatuta. Kopuru horretatik, 25 autoeskola Gipuzkoakoak ziren, 24 Bizkaikoak eta bakarra Arabakoa.
Gidabaimena
Gidabaimena

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Gidabaimena euskaraz lortu daiteke 65 autoeskolatan”-ri buruz

  • Iazko kanpainia berbera, eta berbera erdarakada. “Euskaraz badu halako punttu bat”, erdaratik pasatu gabe ez dago ulertzerik, erdaraz “tiene su punto” esamoldea baita, baina euskaraz ez. Beste itzulpen kaskar bat, beste mespretxu bat euskarari. Oraingoan, berriz, larriagoa, kanpania bera gidabaimena euskaraz ateratzeko dela kontuan hartuta, hau da, euskaldunei bakarrik zuzenduta.

  • Izarpezelai 2012-12-23 20:15

    Poliki bada ere, gauza batzuetan aurrera goaz. Duela 10 urte ezinezkoa zen gida-baimena euskaraz ateratzea, gaur egun Bizkaia eta Gipuzkoako herri askotan atera daiteke. Gure semeak aurtengo udan atera du, euskaraz, noski. Ea Euskal Herriko beste lurralde historikoak ere (Araba, Nafarroa, Ipar E.H.) dinamika berean sartzen diren.