Gero

gero – 

“GERO koadernoak”

Giza jakintzaren adar desberdinetan euskal etorkiko milaka tekniko eta espezialista daude munduan sakabanaturik.

GEROk jakin nahi du non dauden, zer egiten diharduten eta ea zer leudekeen prest Euskadiren alde egiteko.

Askok idazlanak edukiko dituzte, prestaturik eta argitaratu gabeak, euskotarrentzako interesgarriak izan litezkeen gai askori buruzkoak.

Beste batzuek Euskadirentzat egoki izan litezkeen ideia, egitasmo edo ezagutzak.

Dinamika nazionala sustatzeko forma berrien beharrizan handi handiak ditugu, arteak eta zientziak egunera ekartzen ditugularik, bai eta Euskal Nazioaren antolakuntza ere.

Bidal iezazkiguzu zure lanak, egitasmoak eta itxaropenak GERO koadernoetan gorputz, bizitza eta zabalkundea eman diezaiegun.

GERO koadernoak: Harpidetza.

GERO irakurri dut eta koadernoak jaso nahi ditut lehenengo aletik aurrera.

Adeitasunez

  • Izen deiturak:
  • Helbidea:
  • 6279 Posta kodea, Caracas
  • Venezuela

Honela aurkeztu zituzten GERO koadernoak 1962. urtean.

1962. urtean, Jose Estornes Lasak prestaturiko eta Mark Legasse eta Federico Krutwigen zenbait ekarpenekin egindako GERO opuskulua argitaratu zen, gerora Vasconia liburuan eranskin gisa berrargitaratuko zena. Jatorrizkoak 28 orrialde ditu, 12 kapitulutan garatua. Hona PDF modura dakarkizuegu.

krutwig@gmail.com

Irakurri nahi duzuenok egizue klik ondoko estekan:

GERO

Gero

xxxx

NAFFARRERA

27 pentsamendu “Gero”-ri buruz

  • 60 urthe ditu idazqui honec.
    Dembora hartan eduqui egoquia çuela aithortu behar dut.
    Egun discurso horrequin bat eguinen duten euscaldunac osso guti dirateque.
    Ceharo aldatu da Euscal Herria azquen 60 urthe honetan. Bercelaco Euscal Herri baten aurrean aurkitzen gara çorigaitzez.
    Adeitsuqui

  • GERO muguimendu honetaco quide içaitecotz CIN eguin behar çuten ecen jaquinez guero euscaraz eguinen çutela. Edo bercela ikassico çutela eta familiari ikassaracico.
    Jose Estornes PNVco quidea cen eta euscalduna. Legassec ez dut uste nehoiz euscara memperatu çuenic. Eta Krutwig euscalçain osso.

    ETA, Ezker Abertzalea, euskara batua eta’ ez ciren existitzen oraino.

    Dena cegoen eguiteco.

  • Jose Estornes jauna behin ere ez da egon vicitza ossoan euskara batua delaco baten alde.
    Euskara euskalquietan vici da. Eta hauec badute orotaraco forma literario bana.
    Axularren euscara aiphatzen duenean Krutwigen itzala ikusten da nire ustez.
    Guero sorthuco cen dena irensi duen batuismoa. Mentalitate uniformatzaile eta batuisticoa, ceinaren fruitu ustelac guero eta evidentagoac baitira gaur egunean edonon.

  • “Euskaltzaindia”ri ez cegoquion euscalqui berri bat sorcea, nola eguin baitu “euskara batua” deitzen den horrequin, cein ez baita euscalqui naturaletatic urrunen dagoen “euscalqui” artificiala baino.
    Gauçac bercela eguin behar ukan lituzque.
    “Euskara Batua” deritzon horrec behin ere ez du lorthuco “national” maila, eta ez du valioco gaztelaniac edo francesac occupatzen duten lekua bere eguitecotz.
    Hizcunça statutarioa da cembait herrialdetan. Urrun “national” içaitetic eta “hizcunça regional espainol” içaitetic hurbilegui.
    Adeitsuqui

  • GEROc euscaldun bakoitzaren responsabilitateari deitzen derauco.
    Euscaldunec, ordea, orocorqui, erançunquiçun hau obligatione personalçat hartu beharrean, delegatu eguin dute azquen 60 urthe hauetan PNV eta Ezker Abertzalea baithan. Haiec, lassaiqui, behatzaile modura. PNVc eta Ezker Abertzaleak eguinen dute gure lana. Gure erançunquiçuna batari ez bada berceari votua emaitea laur urthetan behin. Erosso. Aise.
    Hizcunça alhorrean Euskaltzaindia jaun eta jabe. Haiec erranen deraucute nola idatzi behar den ondo. Guc arauac ikastea berce cereguinic ez.
    Hortaraco daude batzuc eta berceac.
    Adeitassunez

  • Beñat Castorene 2022-03-28 12:13

    Erreforma, hobekuntza, edo esperantza bat agertzen denean gehiengoak optimismoz borroka edo esfortzua geratzeko joera du. Beti hola da; baina arduradunek edo elitak dute erantzukizun handiena ezbadituzte gehiengoaren arreta eta prudentzia suspertzen edo mantentzen beti dagoen perilaren aurrean.
    Artetik erraiteko bitxia da ordea manifesto baterako “gero”i zen hau harturik. Zeren Axularren aldetik “Gero” panfleto kritiko baten titulua baitzen beti gerora atzeratzeko euskaldunek zuten–eta duten– joerari erreferentzia egiten zuena. Ez ote?

  • Baiqui, Beñat,
    Euscaldunac bethi gueroco guerocoetan.
    GERO hau actualizatuaz guero,
    EGUN ETA GAUR deithu behar liçateque.
    Adeitsuqui

  • Euskaldun berrizahartua 2022-03-28 14:10

    Ironikoa da geroz eta teorian indibidualistago diren garaiotan erantzukizun indibiduala geroz eta urriagoa izatea. Haur txikien antzera gurasoen magalean kulunkan ibili behar, lo eta lo… Edo are okerrago, kalekume galduen antzera gaztaroa xahutzen, alberdanian. Azken garaietan gertatutako balioen aldaketa baten ondorioak dira hauexek, alde batetik, etsipenarenak, bestetik.
    Elitismoaren itzala beti aieru moduan daramagu gauzok esaten ditugunok, azken finean egunean ordu luzez lanean diharduen langileak atsedena behar du, ezin du bere autohobekuntzan denborarik inbertitu. Arazoa da lana den tranpa horretatik ateratzen dela aisialdiz mozorrotuta dauden beste tranpa batzuetan jauzteko, tamalez.
    Errua ez da beraiena ordea, pasioak itzaltzen dizkietenena eta pasioak berpiztu ezin ditzakegunona da erruaren parte handia.
    Euskalduna azkenean ere oklokraziaren eredu ankerrean erori da. Euskalduna ez da bere geroaren jabe.

  • Euscaldun berriçahartua,

    Çucen çaude ossotoro.
    Guiçabanaco individualista abandonatuen resuman vici gara.
    Erançuquiçun gabeco sasi ascatassunean hassirico calecume galdu’ etsipenez bethericoac.
    GEROtic EGUN ETA GAUR arteco bidaia ez da erraça. Ez da batere erraça.
    Honelaco manifestua berriz ere eguin behar liçateque, baina arriscua dago egungo jarrera fascistoideetan erorcecotz. Ez gara duela 60 urthe guinenac. Osso aldaturic gaude.
    Orain nationalismo edo aberçaletassuna ez da erraz salcen den productua. Erraz eror gaitezque populismo herri sunsitzailean.
    Adeitsuqui

  • Azquen 50 urthe honetan zabaldu den euskara batua ez da oso practicablea gure gazteençat. Hedatu da nola edo hala minçatzeco valio duen hizquera bat, batez ere iracasle hizquera dei litequeena. Euscaldun naturalen belharrietan bethi “arraro” emaiten duena.
    Ikasleei ez çaie hitza emaiten. Minça practica minimoa ere eguiteco auqueraric ez, iracasle jario monotono eta altueguia ençuterat behartuac. Hauxe da realitatea % 90ean, bederen.
    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-03-29 18:05

    Josu artikulu honetan eta darraiten azken iruzkin hauetan erabiltzen duzun nafarreran ez dut –ortografia aparte, baina hau ez da erabaki arbitrarioa baizik– diferientzia handirik ikusten batuarekin. Ba, beharbada nahiago duzu latinetik datorren hitz internazional bat erabili neologismo bat baino, baina ororenburu usaiak eta praktikak dute ebatziko.
    Azkenean koska ez da horretan. euskara zentrala da baina ez gira ito edo hasarretu behar arazo teknikoengatik. Gure arazoa larriagoa da.
    Gero erran nahi nizuna da gure burua gotortu behar dugula fasista ( edo raista) irainaren kontra. irain hau noiz nahi eta nolanahi botatzen da. Botatzen dutenek askotan ez dakite ere zer den esperientzia faltagatik eta erraz eta behin betikotz deskalifikatu nahi dituzte haiek bezala pentsatzen edo egiten ez dutenak. Haientzat xoilik ideologia liberal dominantekoek, alegia mundialistek, dute eztabaida demokratikoan parte hartzeko eskubidea. Beraz, ezda amets egin behar, fasista edo razista irainak bikain gure argudioen eta portaeren bidez suntsitzen baditugu ere, zer nahi gisaz euskaldun komunitate bezala egon nahi izaiteak irain horiek ekarriko dizkigu. Nihilismo mundialistaren erreakzio epidermikoa da.

  • Beñat,

    Duela 200 bat urthe hassi ciren euscaldunac “grafia fonetiko”an idazten, batez ere Bonaparte princearen eraguinez, ceinec studio linguistico comparativoac eguin nahi baitzituen euscalquien artean.
    Orain “grafia fonetiko”a orocortu da guztiz euscaldunen artean. Eta bercelaco graphia internationala guztiz bazterrerat utzia da, hori euscara nehoiz içan ez baliz beçala.
    Linguisten edota hizcunçalarien atzaparretan eroria da euscara. Hori evidenta içan da azquen borz decada honetan, ceinetan Eliçaren arauera, Euskaltzaindia pontificatzen egon baita, euscara cer den eta cer ez den erraitez.
    Bizcaitar naturalen artean euscara batuac ez du neholaco arracastaric eduqui. Catalanei espainola dela haien hizcunça national standarda sinhetsaraci nahi ukaitea beçalaco hanca sarcea içan da euskara batua Bizcaian.
    Bizcaitarrac ez dira alphabetatuac içan euren euscalquian. Ia ia nehorc ere ez daqui bizcaieraz idazten. Penagarria.
    Adeitsuqui

  • Ikus dezagun kantatu aditza Labayru hiztegian:

    kantau/kantatu
    1 ad. dau
    cantar.
    Abesti politak kantauko deutsudaz, alabatxu.
    Ederto kantetan dau.
    Txoriak txio-txio kantetan dabe goizero.
    Kantatzera natortzu / bertso bat edo bi / herenegun jarriak / gizon arruntari. (X. Lete)

    Bizkaieraz: kantau, kantetan
    Batuaz: kantatu, kantatzen

    deutsudaz = dizkizut, derauzkizut
    alabatxu = alabatxo
    dau = du
    dabe = dute
    natortzu = natorkizu

    Hurrengoan honi buruz mintzatuko natzaizue.

    Adeitsuki

  • Lehembicico begi colpean

    kantau/kantatu

    Kantatu mendebaldean modu differentetara ahoscatzen da: kantatu, kantau, kanta, kante…

    Idazteco orduan kantatu formarequin aski guenuque euscaldun guztioc.
    Nic erdaraz cantau ahoscatzen ohi dut cantado idazten nuqueena.

    deutsudaz = dizkizut = derauzkizut

    Hiru eredu hauec euscaldun guztioc ulertu behar guenituzque. Erabili, librequi bakoitzac nahi duena.

    kantetan = kantatzen

    Bi formac jaquin behar ditugu euscaldun oroc. Erabilera’ librea.

    dau eta dabe idaztea, du eta dute beçain euscara ona da.

    Kantatzera natortzu / bertso bat edo bi / herenegun jarriak / gizon arruntari. (X. Lete)

    natortzu = natorzu = natorkizu
    Letec kantatzera noazu erraiten çuen.

    noazu hau noatzuren berdina liçateque, hau da, noakizu.

    Ez badugu, çucaco allocutivo modura interpretatzen!

    Euskara Batuaren ordez on liçateque euskara idatzia erraiten has baguintez, eta norc bere euscalqui litterarioan idaztea begui onez eta onharpen ossoz ikussi. Hori liçateque euscara nationala.

    Naffarrera edota euscara classicoa reforma orthographicoa baino lehen idazten cen beçala idaztea conveni da, gure classicoac erraztassunez uler ditzagun graphia originalean.

    Adeitsuqui

  • Euskaldun berrizahartua 2022-03-31 10:30

    Beñat, duda barik besteen irainei aurre egiteko erresilientzia garatzea berebizikoa da, horretaz badakigu zerbait euskaldunok. Hau egikaritzeko zuzentasun politikoak darabilen eredu manikeistari uko egin behar zaio, bere indar sinbolikoa horretan bait datza, guztiok barneratuak ditugun balio transbertsalen manipulazioan (inork ez du gaiztoa izan nahi, guztiok nahi dugu ona/zuzena izan). Jakitun gaitezen ordea kategoria horien edukia arras ezberdina dela. Nire duda eta kezka etsaiaren zenbat propaganda jasan dezakegunaren ingurukoa da, berebiziko galerarik edo legitimotasun krisi sakonean erori barik.
    Azkenean geratzen zaigun bakarra ez da itxaropena, borondatea eta boterearen jarduna da, anbiziorik gabe erdietsi ezin daitekeena. Hori da falta zaiguna, nire ustez, anbizioa eta honen kudeaketa estrategikoa.

  • Beñat Castorene 2022-03-31 11:26

    EBZ, egun on, diozu:
    “Nire duda eta kezka etsaiaren zenbat propaganda jasan dezakegunaren ingurukoa da, berebiziko galerarik edo legitimotasun krisi sakonean erori barik.”
    Justu, elkarrizketa batean, askotan eni gehien interesatzen nauena dira dudak eta kezkak.
    Posible duzu mesedez lehenik garatzea esaldi hau: zer diren propaganda horiek eta zeran datzan eta krisi sakona?
    Gero nahi baduzu aipatuko dugu falta zaiguna

  • Euskaldun berrizahartia 2022-03-31 12:59

    Niretzat, Benat, propaganda aparatua anitza da, eta hau mass-medietatik hasi eta txutxumutxura bitarteko hainbat komunikazio baliabide/taktika dira. Zuk ongi aipatu duzunez, arrazista edo faxista apelatiboak erabiltzeak ez du egitate bat konstatzen, aurkakoaren argumentuak eztabaida gabe ezeztatzeko taktika bat da, hitz horiek gizartean daukaten kargagatik, konotazio oso ilunak dituena. Krisi sakonena etsaiaren propaganda aparatuak gure mugimendu baitakoak konbentzitzen dituenean letorke, hor bataila garrantzitsu bat galdu dugulako, ez bait gara gure artekoak konbentzitzeko kapazak ezta haiek gurekin mantentzeko. Ez dakit honekin aski daukazun oraingoz, gai oso sakona eta zabala da eta, nahi baduzu, gutxika gutxika, dialektikoki, harilkatu dezakeguna.

    Hori da, Lavin jauna, Euskal Herrian berpizkunde bat abiarazteko bidea, non haien herriarenganako gizabanako libreen erantzukizunak pisu berebizikoa izan behar duen. Ados nago esaten duzunarekin eta hori nik neuk urratu beharreko bidetzat daukat. Orain gutxi hasi naiz bizkaiera lantzen, oraindik erabiltzera ausartu ez arren (ahozkoan batzuetan).
    Berpizkundea aipatu dut eta hitz hori zentzu bikoitzean ulertu behar dela uste dut: herri-arimaren berpizkundea, alde batetik, eta errenazimenduko gizakiarena, bestetik.
    Lehenbiziko kasuan, oso ebidentea da zertaz ari naizen hizketan, herri gisara jarduteko eta pentsatzeko joera galduari berrekin behar zaio baldin eta aferei kolektiboki ekin nahi badiegu.
    Bigarrenik, errenazimenduko izpiritu humanista zabaldu beharra dago. Badirudi zentzu askotan gizarteak minimalismora jotzen duela, edo espezializaziora. Esfortzu minimoaren legeak gizaki kultibatu gabeak eta mediokreak sortzeko duen joerarekin guretzat berebizikoan litzatekeen errenazimenduko gizabanako gutxiago agertzea dakar. Gero, burmuin honenak zientzia esparruetan espezializatu eta gehienetan enpresak profitatzen dira haien kapazitateaz.
    Potentziala badenik inork ez du ukatuko, baina potentziala landu ezean ez dira agertuki herri honetan jakintza zabal eta ikusmira panoramikoa daukaten estrategoak, duda barik behar ditugunak. Horretarako hezkuntza ereduari buelta andana eman eta exzelentzia bultzatu behar da.
    Egungo gidaritza politikoak estrategoen faltagatik betetako botere hutsuneak dira, haien bokazio bakarra etekin pertsonal eta pribatua delarik. Okloklaziak utzitako gabeziez baliatzen diren oportunistak baino ez dira.
    Bi berpizkunde horiek gabe ez daukagu aterabide onik.

  • EBÇ,

    Guztiz bat çure erranequin.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-03-31 16:21

    Bai baina propaganda aparatu horrek zer sartzen digu gure buruan, zertaz konbentzitzen gaitu? zer egiten du gu ez gaitezen gehiago kapaz gure artekoak konbentzitzen eta gurekin mantentzen?
    Horretan da koska edo galdera.
    Asko idatzia izan da jadanik ideologia liberalaz baina interesgarria litzateke aztertzea nola eragiten duen gurea bezalako populu tipien suntsiketan edo auto suntsiketan.
    Hipotesia bat da, funtsean, ideologia liberalak, filosofia esplizitu edo inplizitu oker bati esker, desikasten digula gure populua, gure jatorriko komunitatea gehiago maitatzetik. Izan ere amodio horrek globalisazioaren aurrera martxa ekonomikoa eta kulturala frenatzen du.
    Izan ere hil zorian den gure komunitate hurbil eta konkretua ez dugu gehiago maitatzen mundu unibertsal eta abstrakto baten fagoretan zeinari buruz zaila den amodiozko egitateak egikaritzea (nun bakarrik ez den albistetan errukitzea ezbaitezakegu besterik egin edo oporretan turismoan bisitatu eta gozatu).
    Azkenean erantzuna litzateke gure buruari sentiaraztea edo iratzarraraztea euskal komunitatearen edo beste antzekoen alderako urrikalmendua sentimentu gizatiarra deus ez daukana faxismotik ezta arrazizmotik ere ( badaezpadare errepikatu beharra izan balitz).
    Baina urrun gara hain maite ditugun estrategia politiko klasikoetatatik. Ez ote?

  • Euskaldun berrizahartua 2022-03-31 16:37

    Zuen baimenarekin, eztabaidak aurrera egiten ez duen bitartean, GERO dokumentura itzuliko naiz gauza batzuk aipatzeko.

    Oso interesgarria egiten zait GEROren azken partea, ITZUL mugimenduari errefentzia egiten dionak. Laburki, mugimendu honek diasporaren itzulera bultzatzea dauka helburutzat. Hau oso mugimendu inteligentea iruditzen zait, Krutwig eta enparauak zeuden mailan. Betebehar nazionalei men eginez bi gauza lortuko zitezkeen: atzerriko kapital ekonomikoa eta munduan sakabanaturik dagoen giza kapital bat berreskuratzea. Niretzat hau diplomazio informalaren eredu bat litzateke, non atzerrian irabazitako kapitalak Euskal Herrian berrinbertitu daitezkeen, diasporako komunitateei paper hori ematean atzerrian jasaten duten akulturazio prozesua geldiaraziz edo mantsotuz.

    Lehen estrategoaren eredua aipatu dut, baina goikoak beste eredu bat gogorarazi dit: mezenasa.
    Ez nabil, garaiotara helduta, mezenas bakar batez ari, proiektuek kapital ekonomikoa behar dutela aipatzeko eredu bat da. Borondatezko fiskalitate moduko bat beharko luke mugimenduak, pentsa, mugimenduaren beraren helburua nolabaiteko infiltrazioa egitean datzala, lobby edo deep-state bat sortuz. Egun gizarteak ez du sosik ordaindu nahi. Normala da, gutxi irabazi eta gainera Estatuak pitokerietan xahutzen baitu. Kontua litzateke nola egin daitekeen modu legal baten bidez gizabanakoen kolektibo batek mugimendu bati dirua eman eta horren bitartez onura fiskala irabaztea, derragun, zergen lekualdatze bat gauzatzea.
    Finantzaketarik gabe ez gara inora joango, argi eduki, eta dirudunek ez digute guri emango.

  • Euskaldun Berrizahartua 2022-03-31 17:05

    Benat, gauza anitz dira herri txikiei soilik ez baina beste gizabanakoei ere eragiten dietenak. Askotan, propaganda aparatuaren garaipena ez dator konbentzitzeagatik, baizik eta zalantza sortzetik, kinada deuseztetik. Noski, aparatuak nahi duenean kinadak nahi dituen lekurantz mugiarazi ditzakeela, baina nire ustez orokortuagoa da desmobilizatzeko duen joera. Desmobilizatze hori niretzat apatiak eta desziurrak sortutakoa da. Egun ideologia mainguak garabiltza, horrek gizabanakoek helburu xume eta hertsiak erdietsi ditzakeela soilik esan nahi du, gu ez gaudela kontrolean. Hori da saldu digutena, alternatibarik eza. Gainera, estatus pertsonal bat lortu nahi duenak ez pentsa euskaldun peto eta harroa denik esango duenik, horrek ere estrategia identitarioak dakartza berekin. Eskalafoian igo nahi duenak bere identitateari uko egiten dio askotan, moldea sartu ahal izateko, horretan datza minoria izatearen arazoa. Fiertasunik ez eta etekin pertsonalak dira gehienen prioritatea, eta horretarako identitateari uko egin behar badiot, ongi etorria bedi. Bestalde, berea berean gorde nahi duena baztertzailetzat hartua izango da, paria bihurtzen duten arte.

    Ideologia liberalak gurea dena desikasten duenarekin ados nago, baina ez dezagula ahaztu hori ez dela ideologia liberala beragatik berez, baizik eta ideologia liberalaren difusio zentroek hartzen duten nazio izaeragatik, baizik. Guretzat ideologia liberalaren difusio zentroak Paris, Madrid eta Washington izan daitezke, esaterako, burgo kosmopoliten anabasa merkea saldu nahiko liguketen lekuak, oinarrian gizakiak lauskitzeko zentroak baino ez direnak.
    Badirudi, bestalde, progresoaren teleologia bat onartu dugula, historizismo moduko bat, non herri txikiak desagerrarazteko bidean diren ez direlako azkenean suntsituko dituen dinamikaren baitan sartu nahi. Ironikoa. Askatasunaren mantra saldu nahi digute azkenean inolako askatasunik ez lortzeko, besteen askatasuna baita gure galbidea, bi askatasun eredua uztartuezinak baitira.
    Erlatibismo kultura nahi bezala ulertu du liberalismoak. Humanismoari lotutako erlatibismo kulturalak norbere kultura eta hizkuntza gordetzeko hautua errespetatzen zuen, autodeterminatzeko eskubidea deitu dezakeguna. Badago bestalde nihilista den erlatibismo bat zeinak esaten duen dena giza eraikuntza izanik edozein kulturatako sorkuntzek balio berdina daukatela. Hortaz, edozein delarik ere, gizateria hipotetiko baten aurrerapausoetan laguntzen ez dutenak desagertu behar direla, azken finean, gauza bat edo bestea, biak ezerezetik sortuak izanik, gehiengoari etekina ematen diona hautatu behar dela. Azken hau da guri gertatuko zaiguna, askotan entzuten dugun “¿por qué no habláis español si nos entendemos todos?”. Ez dakit Frantziaren menpe bizi zaretenei nola esaten dizueten, baina ziur naiz horrelako zerbait esaten dizuetela baita.

    Uste dut zuk galdegin duzuna ez dudala zuzen erantzun, baina presaka nabilenez oraingoz horrekin konformatu beharko gara…

    Laster arte.

  • Euskaldun zaharberritua 2022-03-31 17:10

    Nire azken bi iruzkinek, mugikorrarekin eta presaka eginak direnez, akats ortografiko eta gramatikal (zuzentzea eta egitea batera egin ezinezko ekintzak dirudite) ugari dituzte. Barkaidazue, espero dut behintzat ulergarriak izatea.

    Ondo izan.

  • Benat Castorene 2022-03-31 18:37

    Ideia hausnargai andana bada zure azken bi iruzkin hauetan eta egia erraiteko sobera daude batera eta ez ditut denak ongi ulertzen eta ez beti zu tarrapataka arizana gatik.
    Denei erantzun ezinean bi ideia bakarrik
    1)Diasporak ukan lezakeela paper bat jokatzeko erabat posible da baina diasporan hemen bezala problema bera da. Eta ekimenaren erreakzioa (kimikoa) lehenik hemen piztu behar da bestenaz ezin dugu diasporen laguntza galdatzeko legimitaterik. Diasporaren parte bati eman behar zaio EHrat itzulteko gogoa. Alde horretatik, uste dut badugula ikasteko Juduen eta Juduen kongrsu mundialaren historiatik.
    2)Gero iduritzen zait denbora pasatu behar dugula konprenitzko eta analisatzeko zergatik euskaltasuna galtzen den eta zer egin behar den hori mantentzeko gogoa emaiteko. Nori posible den gogoa emaitea. Hortan datza abiapuntua. (Gainera abiapuntu horren itxindiak badira ezkutuan gure inguruan) Hortik datoz gero helburuak definitzea eta, gero, bakarrik gero haiekin egokitutako baliabideak eta estrategia definitzea Baina iduritzen zait sobera orokortasunetan eta barreiatu moduan ari garela eta ez naiz gustura sentitzen..
    Zure azken galderari erantzuteko guk ere, araiz, ateraldi bertsuak aditzen ditugu: “beharrik badugu frantsesa bestenaz nola elkar konprenituko ginuke Frantzian denen artean?” Ba, gauza bera pentsatzen dut batuarako.

  • Euskaldun berrizahartua 2022-04-01 21:09

    Arratsalde on, Benat.
    Egia da tarratapaka aritu naizela eta horrek ideia arras abstraktu batzuen ulermena galarazten duela. Dena den ez da berebiziko informaziorik galdu. Egia esateko elkarrizketa hauek gure burua aberasteko balioko digute, ez baitago haietaz aberastu eta profitatu daitekeen mugimendurik, oraingoz.

    1)Zalantzarik gabe, zentro neuralgikoa izan behar denean mugimendurik ezean diasporak ez du zereginik. Kuroski juduen gaia paradigmatikoa da. Munduko herri etnonazionalistena izanik egun inork gutxik aurpegiratzen die faxista edo arrazista izatea, zergatik ote?

    2)Analizatuz problematikei prioritatea eman diezaiokegu eta hortik partituz helburuak eta zer egin genezakeen ezarri. Ez dut uste hau lan titanikoa denik, titanikoagoa izango baita arazoa definituta horri konponbidea ematea.

    Laster arte.

  • EBÇ eta Beñat,
    Ceinen placer handiz iracurcen ditudan çuenac!
    Viva çuec!!!

  • Benat Castorene 2022-04-02 17:57

    EBZ, ezdakit segur erantzuten. Beharbada inguruko herri musulmanoak ere haiek bezainbat etnonazionalistak direlako. Gainera Juduek etnonazionalismo berezia dute, tradizio erlisiozko eta historiko bati dagokio, ez eta egiazko etnia bati. Marrokeko sefaradak eta lituaniako askenazeak biziki diferenteak dira.
    Hala ta guziz juduei ere gertarzen zaie faxista eta arrazista hitzak entzutea baina ez dira larritzen hain gutirako, iduri eta betidanikako antisemistimoak eta shoaren esperientziak soraiotu dituztela betiko.
    Baina nik beti hauteman dutana da beren proselitismo ausentzia ez dira akitzen besteak konbertitu nahian gu bezala. Ahalgintzen dira berak judu egoiten eta kito.

  • Juduac judu dirade.
    Euscaldunac, asco, asco eta asco, euscaldunac içaiterat jolasten dirade.
    Lehenec traditionea maite eta respectatzen dute.
    Bigarrenac bethi zerotic hasten dira, traditionea ukatzen eta falsificatzen ethen gabe.