Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute (bideoa)

Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute (bideoa)

Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute (bideoa)

Euskal subiranotasunaren sinboloa izan den Gernikako juntetxetik Espainiako bandera lapurtu eta eraikinaren kanpoan su eman diote. Berria egunkariak jaso du ekintzaren bideoa. Ikus daiteke nola hiru gaztek hesiaren gainetik jauzi egin eta trapua harrapatzen duten, gero kiskaltzeko. Inposaketarik ez! Gurea ikurrina leloarekin amaitzen da ikus-entzunezkoa, eta La Pollaren Oi!-Oi! abestia du soinu banda. Seigarren aldia da erretzen dutena, 2009an jarri zutenetik.

Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute (bideoa)

11 pentsamendu “Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute (bideoa)”-ri buruz

  • Okupanteen ikurra ez onartzea eta bere instituzioetan ez bakarrik parte hartzea baizik konponente bat gehiago izatea. Nork ulertzen du hau?

  • Izarpezelai 2013-08-10 14:03

    Ikurrinaren aurkako gurutzada bat abian dagoenean (Urquijo jaunaren aginduak, Nafar Gobernuaren jazarpena, talde faxisten mehatxuak, etab.) gertatzen da erreketa hori. Ez da kasuala. Gernikako ekintzak eztabaidak eragin ditzake, egokia den ala ez, baina argi dagoena da abertzaleon pazientzia aspaldi agortu zutela Espainiako nazionalista erradikalek. Behin eta berriz jipoitzen gaituzte, eta gero maite gaituztela esan… Dibortzio da konponbide bakarra, eta lehenbailehen hobe. Orduan ez dira piperpoto gehiago erreko….

  • Euskal subirotasunaren sinbolo? Zer gutxi dakigu gure historiaz!. Gernikako arbola Foruen sinboloa da, suberania aldiz, espainol erregeek zuten. Gure subirania sinboloak Orreaga, Baskonia eso Nafarroa dira, esate baterako

  • Bestetik, Freudek arrazoia du, kontraezan hutsa da, espainol bandera erre eta espainolen instituzioetan parte hartzea era

  • Xoxobeltz, ez hasi nabarristen betiko leloa errepikatzen. Zu ere ikurrinaren aurka, Sanz, Barcina, Urquijo eta enparauak bezala? Baskonia, Orreaga eta holakoak ondo daude nabarrista batentzat, baina ez dira gaur egun abertzale batek aintzat hartu behar dituen erreferentziak. XXI. mendean gaude, motel…

  • Nik ez dut ikurriƱaren kontra ezer, zuk bai Nafarroaren eta Baskoniaren kontra antza. Bide batez, ikurriƱa XIX. Mendekoa da, abertzalismoa ere, eta? Horrek zer kendu eta zer ematen dio?

  • Bestetik, Foruak ere Nafarroa/Baskoniatik datoz… Historia jakitea memoria edukitzea da. Portzierto, Barcina eta konpainia espainol instituzioetan parte hartzea dute ere…

  • Larramendi, zeintzuk dira zure erreferentziak XXI. mendean?

  • CARL GUSTAV JUNG 2013-08-10 22:57

    Batzuek psikiatra baten behar larria dute, antza. Hiru mezu jarraian 10 minututan batzuen ezinegon latza adierazten du. Eskerrak profesional onak ditugula holako buruko-patologiei aurre egiteko…

  • fermin morrokozoko 2013-08-10 23:24

    Ateraldi sufiziente eta harroputz askoak, alazankoa.

  • Erantzun eza, erantzuna da. Norbaitek nire osasunagatik larrituta dabil, lasai! Mobil txikiegia da nire arazo bakarra!