Gernika Batzordearen ibilbidea kontatzeko ikus-entzunezkoa

Gernika Batzordea elkarteak 45 urte bete ditu apirilean (1976-2021). Orain arteko bidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu urrian: “Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen”.

Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz.

Orain arteko ibilbidea kontatzeko ikus-entzunezko hau egin dugu protagonisten ahotsetatik abiatuta proiektu kolektibo izaera emanez. Gure txori koloristak gizabanakoen eta kolektiboen eskubideen alde txioka jarraituko du.

Proiektua finantziatzeko crowdfunding kanpaina hau abiatu dugu gaurtik, irailak 15, eta urriaren 24 bitartean, Itsulapiko plataformari esker:

Datorren urriaren 22an, Zine Klubarekin batera, Gernikako Lizeo Antzokian aurkeztuko dugu. Lagun gaitzazue proiektua aurrera ateratzen eta egin dezagun herri memoria elkarrekin!

Gernika Batzordearen ibilbidea kontatzeko ikus-entzunezkoa

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.