Genozidioari nondik heldu?

genozidio

Covite biktimen fundazioak ETAko eta Batasunako hainbat militanteri ‘genozidio’ delitua egin izanagatik kereila jarri diete La Haya auzitegian. Eta ia une berean, Entzutegi Nazionalak bere buruari, delitu hori ikertzeko eskumena eman dio. Kasualitatea? ez dut uste… Astelehenean entregatu zuten fiskalaren bulegoan ‘ETA-Batasunako’ (sic.) hamaika pertsona horiek genozidioaren arduradun izan zirela dioen idazkia. Izan ere, aski frogatua baitago hauek 2002ko ekainaren 1aren ostean zuten militantzia aktiboa. Egun horretantxe berretsi zuen, hain justu, Espainiar Estatuak Erromako Estatutua, non zehazten baiten zer den aipatu delitua juridikoki ulertuta.


Aditua ez denaren atrebentziaz: Zer dio Erromako Estatutuak Genozidioaz? Nola definitzen du? Eta galdera gakoa, hau bat al dator Euskal Herrian gertatuarekin? Erantzuna nabarmena den arren, goazen xehe begiratzera.

Zer esan nahi duen Genozidio hitzak  juridikoki (Erromako Estatutuan jasotzen den definizioa):

Delito de Genocidio.
Se entenderá por “genocidio” cualquiera de los actos mencionados a continuación, perpetrados con la intención de destruir total o parcialmente a un grupo nacional, étnico, racial o religioso como tal:

  • Matanza de miembros del grupo
  • Lesión grave a la integridad física o mental de los miembros del grupo
  • Sometimiento intencional del grupo a condiciones de existencia que hayan de acarrear su destrucción física, total o parcial
  • Medidas destinadas a impedir nacimientos en el seno del grupo
  • Traslado por la fuerza de niños del grupo a otro grupo

‘Etnico’, ‘racial’ eta ‘nacional’
Esan diezaiotela, ETAn militatu eta euskara ez zekiten/dakiten horiei, GoraETAka dabiltzan erdal elebakar guztiei, zer talde etniko nahi zuten zehazki anikilatu. Edo zer arraza bestela, ezker abertzaleko diren azurbaltz guztiei, termino sabinianoa geurera ekarriz. Edo harago joanik, zer talde nazional suntsitu nahi izan du bada ETAk? Nazioa bakar eta banaezina den horiek esan bezate. Erlijioaz ez gara ariko, Setien eta Uriarte obispoen baimenarekin, zeinak ETAko kide diren biktima askoren begietara.

Gertaerei eta beraien ordenari erreparatuz, eta gaizki pentsatuz, ez ote du Bermudez epaileak biktimek La Hayan egingo duten erridikulua amortiguatu nahi izan? Entzutegi Nazionalak eskaini diezaiekeen kontsolamendua ote prozedimendu judizial guzi hau? Espainia markaren beste sintoma bat izanen da segurki. Beste gauza batera bada.

Ah! Anekdota bat. Gogoratzen dut Gasteizko alde zaharrean, Ibarretxek proposatu Estatutu berriaren (Plan hitzak goragalea eragiten dit) aldeko ekitaldi bat, faxisten manifa bat eta antifaxisten kontramanifak talka egin zuten egun batez, nola Ertzain patruila prestu batek geratu gintuen Gaztetxe inguruan. Lau ginen: bi mutil, neskalagun ohia eta ni. Gu autobus geltokirantz gindoazen, maletekin, eta beste biak auskalo. Galdeketatxoa egin eta NAN txartelak eskatu zizkigun polizia autonomikoak. Hara nola! gure alboko gazte lerdena, amnistiaren pina soinean, Miranda de Ebrokoa zen. Gajoa, ordu erdiren bueltan guri libre utzi eta batek daki zenbat denbora gehiagoz izan zuten bertan. Ertzain genozidarengandik zer gehiago espero zitekeen!

 

covite, ETA, genocidio, Genozidioa

Zer duzu buruan “Genozidioari nondik heldu?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude