Beste behin ere, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak

Beste behin ere, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak –

Gaurko greba eguna ez da egun arrunta; langileok gure aldarrikapenak eta salaketak adierazteko bitarteko legala baliatzen dugu. Salbuezpenezko eguna dela abiapuntutzat hartuta, irakasle guztiok grebaren deialdiaren aldekoak izan ala ez izan eskubide hori babestu behar dugu.

Greba egunaren bezperan, sindikatu deitzaileek egindako alegazioei muzin eginez eta inolako negoziaziorik gabe, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gehiegizkoak diren gutxieneko zerbitzuak inposatu ditu, eta horien berri eman die ikastetxeko zuzendariei. Ditugun datuen arabera, hainbat eta hainbat eskoletan gutxieneko zerbitzuek langile-taldearen laurdenari eragingo diote. Horrek, beraz, izugarri baldintzatuko du grebaren jarraipena.

Hezkuntza Itunean jaso bezala, gutxieneko zerbitzuak 2018 urtean sindikatu eta administrazioaren artean negoziatu behar ziren, eta Nafarroako Gobernua ez da honetaz arduratu.

Egun bateko grebak ez du ikasleen hezkuntza eskubidea urratzen.

Greba eskubidea, eta ikasleek atendituak izateko duten eskubidea babeste aldera, LAB, STEILAS eta ELAren aburuz nahikoa zen, Euskal Herriko beste eskola batzuetan egin bezala, zuzendaritzako kideren bat eta atezaintzako norbait egotea baina hau guztia negoziatzeko tarterik ere ez dugu izan.

.

Beste behin ere, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak

Beste behin ere, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak